Sartzen zara areto handi batean eta badira: besaulkiak, beltzez jantzitako pertsonak sarrerak eskatzen, linternak, urrutian aurkezle bat mikroa eskutan, aspaldiko lagunak pelikula aurretik urtebeteko bizipenak bi minututan laburtu nahian. Argiak itzaltzen dira eta ilunpean, pizten da mundu bat. Baina zuk baduzu jada zure mundua.
Kontua da batzuetan nahastu egiten direla bi mundu horiek, eta are, biak nahas daitezen garrantzitsua dela. Ezin du berdin ikusi doluaren inguruko filma dolu prozesuan dagoenak, ezta amatasunari buruzko pelikula ama izan berri denak –zinemara joateko astirik badu, eta lokartzen ez bada–, edo Los lunes al sol (León de Aranoa, 2002) langabezian dagoenak. Bakoitzak begiratzen duen kristala, zein koloretakoa den. Punto de Vista jaialdian etxe edo bizi ereduen gaiak atentzioa deitu dit, eta tira, oihartzun horietatik tiraka idatzi dut artikulu hau.
Azora funts putreak bultzatuta etxetik kaleratu zituzten orain gutxi Rosa Mari Arratibel eta Iñaki Setién Donostian. Jaialdiaren erdian gertatu zen, inaugurazio ostean eta klausura baino lehen. Horrek badu bere garrantzia, ikusita zein film ematen ari ziren bertan. Ione Atenearen Los caballos mueren al amanecer (2022), Pawel Łozińskiren Film balkonowy (2021) eta Irati Gorostidi eta Mirari Echávarriren San Simón 62 (2021) lotzen dituen zehar-lerroa da etxebizitzarena eta bizimoduarena.
Atenearen filma artxibo eta formatu ugariz eraikitako lana da. Horietako asko, bereak; beste asko, okupatu zuen etxeko jabe ohienak. Aurretik beste norbaitena izan den etxean sartzen zarenean, presentzien talka dago. Harreman horren topaketan zentratu du iruindarrak obra, Bartzelonako etxe hartan inoiz baino gehiago sumatu baitzuen lehengo biztanleen bizia.
Zuzendaria duela bost urte inguru heldu zen etxe horretara, eta gauzaz gainezka zegoen. Hala kontatzen du filma irekitzen duen off-eko ahotsak. Lehen egunetan lagunak gerturatu zitzaizkion etxea txukuntzera. Toki guztietan zeuden aurretik bertan bizi izan ziren hiru anai-arreben arrastoak, argazkiak, irrati-grabaketak, arropak, artelanak. Antonio, Rosita eta Juanitok oinordekorik gabeko herentzia zabala utzi zuten, eta Ateneak helburu bezala hartu zuen mila piezako puzzleari forma bilatzea. Urte batzuk geroago, film honen bitartez kontatzen dira aurrekoen istorio posibleak, eta jaso dutenarekin oraingoek duten harremana.
Material guztien nahasketak puzzlearen piezak erakusten ditu. Horrela, lineala ez den hari batetik tira eginez aurkezten dizkigu zuzendariak anai-arreba bakoitza, bere burua, toki horrekin gertatzen zaiena, eta gertuko dituzten pertsonen erreakzioak etxe horretan. Mamuek eragin dezaketen irudi morbosoetatik urrun, kontzeptualagoak diren loturak osatzen dira: Rositarena zen pianoaren afinazioa, Antonioren narrazio baten izena daraman filma, edo Juanitok zuen sortzeko gogoaren oinordetza. Etxeko biztanle berriek zaharrekin bizitzeko modua aurkitzen dutenean osatuko da pelikula. Bien bitartean, bi garairen erretratua ere baden lana iradokitzen da: frankismo garaiarekiko erresistentziak eta egungo disidentziak. Gozatzeko filma.
Sail Ofizialean proiektatu zen Pawel Łozińskiren lana. Film balkonowy Varsovian egindako pelikula da, zuzendariak etxeko balkoitik filmatzen duena. Behean, kalean, era guztietako jendeak egiten du bizia: batzuk lasai dabiltza, beste batzuk presaka, eta beste batzuk helburu jakinik gabe egoten dira. Paseoan seme-alabekin, laneko hitzordura berandu, etxeko bideaz nekatuta edo maskota ateratzen. Bizi-une desberdinetan daude denak, eta nahi, helburu eta xede desberdinak dituzte. Izatearen inguruan, nork badu bere hausnarketa. Zuzendariak bi urte luzez balkoian egindako egonaldia istorio horien bilaketa da, bakoitzak bizitzeko aurkitutako edo galdutako motiboarena.
Kamera, beraz, balkoitik behera begira duela, jendea pasatzen da behetik. Hasieran, zuzendariak dei egiten die, galderak egiten dizkie, eta elkarrekin duten a priorizko harremana agerian gelditzen da. Denbora pasa ahala, ordea, harreman horiek garatu egingo dira, eta batzuk sakondu ere bai. Ustekabeko erantzunak, adierazpen intimoak, hutsalkeriak eta gogoeta filosofikoak entzungo ditugu, baita irain larriren bat ere; eta pertsona batzuek filmean sartu-irtena egiten duten arren, beste batzuk nolabait ezagutzera ere iristen gara. Miguel Zozayak esan bezala, "leku batetik mugitu gabe, hurkoa kameraren bidez ezagutzearen aldeko apustua egin du Film balkonowy-k, kamerari berari esker nolabait ere, agerian utziz zinemak bestearengana hurbiltzeko duen ahalmena".
Azkenik, iazko X Filmak programan hautatua izan zen Irati Gorostidik, eta haren zuzendarikide izan den Mirari Echávarrik, San Simón 62 filma aurkeztu zuten. Jaialdia izan da ekoizle urtebeteko epean garatu den proiektuan, eta 1980ko hamarkadan Lizason sortutako Arco Iris komunitatea du objektu. Artista bien amak handik pasatakoak izateak gidatzen ditu zuzendariak beren bilaketan, eta horrela erlazionatzen dira tokiarekin, baita han bizitako pertsonekin ere. Euren amen oroimenez eginiko lana dela argitzen dute hasieran, eta horrek kokatzen ditu haiek filmean, baita gu ere beronen aurrean.
16 milimetrotan filmatutako obra da San Simón 62. Gorostidik eta Echávarrik elkar filmatzen dute tokira iristean, komunitatearen artxiboak ikertzean, edo gutunak irakurtzean. Horretaz gain, herriko jendeari, eta komuna horretan bizitako batzuei galderak egiten dizkiete, elkarrizketa sortu. Pixkanaka, leiho bat irekitzen dute, gaur egundik, atzera begiratzeko. Komunitatearen arrasto gutxi dago herrian, agerian behintzat. Aretora joandako jende andana, ordea, beste zerbaiten adierazle da; asko eta asko Arco Irisetik pasatakoak ziren. Zuzendariek modu oso finean lortzen dute komunitatearen historia kontatu beharrean, haientzako garrantzitsuak diren gatazka jakin batzuk adierazten, baita hipotesiak iradokitzen ere. Filmikoan filmatzeak zailtasun adina estetika ekartzen dio pelikulari, forma bera determinatuz askotan. Zuzendariek sentitzen dutena eta hango biztanleek duten oroitzapena miresmenaren eta arbuioaren artean kokatzen da, ikuspuntu oso interesgarrian.
Uste dut film baten lorpen handiena ikuspuntuaren eragitean datzala; zerbaiti begiratzean beste zerbait desberdina ikustean, edo gauza gehiago ikusteko gogoa piztean. Hiru film hauek badute hori. Ikuskera berri horiekin zer egiten duen, ikuslearen gain dago.
Inguruan dituen emakume sortzaileek halakorik izateak harritu egiten du, baina berak urte askotan izan du iruzurtiaren sindromea. Irauteak erakutsi dio, ordea, gauza asko ondo ere egin dituela. 2021ean Espainiako Estatuko Goya saria irabazi zuen
Maite Arroitajauregirekin... [+]
Irungo ospitale zaharrean jaio zen Fermin 1963an, Muguruza Ugartetarrenean. Azken hamarkadetan euskal musikan eragin nabarmena izan duen artista da. Ez alferrik, bera izan da Kortatu eta Negu Gorriak taldeetako abeslaria eta alma mater-a, Esan Ozenki zigilu independentearen... [+]
Bizkarsoro filma (Josu Martinez, 2023) Donostiako zinema aretoetan proiektatuko dute ostiral honetatik aurrera (hilak 22); SADEko Iñaki Elorzak azaldu duenez, bi aste inguruz proiektatuko dute printzipioz, eta, arrakasta baldin badu, denbora gehiagoz. Hala azaldu dute... [+]
Bizitegi elkarteak 2016a geroztik antolatzen duen duen film eta antzerki jaialdia jada abian da Bilbon.
Azaroaren 8tik 15era egingo dute zine jaialdia. Euskal Herriko zinema lanak ere izango dira pantaila aurrean, besteak beste Tasio filmaren bertsio zaharberritua eta La Muerte de Mikel, filmaren estreinalditik 40 urtera.
Jone Arriolaren “Dena asmatuta dago” filma izan da Urrezko Antzararen irabazlea larunbat honetan ospatutako sari banaketa ekitaldian. Euskal Zinemaren Begiradak Itziar Ituño aktorearen ibilbidea omendu du.
Aurtengoa hirugarren edizioa izango da, eta memoriaren gaia hartuko da ardatz, Kulturarteko Plaza Feministan.
47 urte beteko ditu zine jaialdiak, eta urriaren 16tik 21era, solasaldi eta tailerren bidez euskal zinemagintzaren alor ugari landuko dituzte. “Beti berria den zinema” lelopean, aurtengo jaialdiak zine berria eta istorio berriak kontatu nahi dituzten gazteei keinu... [+]
Urriaren 10etik 17ra garrantzi eta gaurkotasun handiko gai sozialen inguruko hausnarketa era kontzientzia kritikoa sustatzen duten 81 film erakutsiko ditu Bilbon Zinema Ikusezinak. “KDC” (Kultura, Komunikazioa eta Garapena) Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeak... [+]
Joan den astean bete ziren 35 urte Son Gokuk euskaraz lehen aldiz egin zuenekoa. 1989ko urriaren 4an izan zen ETB1n Dragoi Bola ematen hasi zirela (1984an abiatu zen anime hau Japonian) eta hura gogoratzeko ekitaldia egingo da Donostian urriaren 20an, igandearekin, lehenbiziko... [+]
Donostiako Zinemaldiak euskal zinemaren ospakizun ekitaldian euskal zinemak euskara gutxi duela esan zuen Edurne Azkaratek eszenatokiaren mikrotik, ozen. Esaldiak burrunba egiten du egiazkotasunagatik. Arkitekturaren eszenan antzerako lema errepika daiteke eta ziur naiz beste... [+]
Euskarazko film batek inoiz zineman izan duen ikusle kopururik handiena du Irati filmak: 160.000 pertsona.