argia.eus
INPRIMATU
Tsunamia Atacamako basamortuan
  • Duela 3.800 urte, 9,5 magnitudeko seismo bortitz batek eta horrek eragindako tsunamiak Txileko kostaldea jo zuten.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2022ko maiatzaren 04a

4.000 urtez Atacamako kostaldean bizi ziren komunitateak barrualdera bultzatu zituen tsunamiak, eta beste 1.000 urtetan ez zituzten berriro eremu horiek populatuko.

Diego Salazar arkeologoa buru duen Txileko Unibertsitateko ikerlari taldeak Science Advances aldizkarian eman du oraintsu teoria horren berri, eta hipotesiaren fidagarritasuna bermatzeko, geratzen diren frogak aztertu eta modelo matematikoak aplikatu dituzte.