Maskarak mokotik atera ditugunetik eta denetan sar gaitezkeenetik gure buruak eskaneatu gabe, gauzak aldatu dira. Egiazki. Ez gara hereneguneko bizimoldera itzuli, ez, ez baita sekulan berriz ordukora itzultzerik izanen.
Alta. Bisaiak aldatu dira. Usainak ere. Eta usaiak.
Horretaz bada testigu bat: Facebook eta Netflixen aztaparretatik libratzen ari gara, hala dirudi behintzat. Azken asteetan azaldu baita bi enpresa horiek, besteak beste, gibelera ari direla.
"Netflixek gainbehera jasaten omen du. Eta ene begiek ez dute negar handirik isuriko horregatik, ez baitakit zer den"
Beheiti omen doa afera, ARGIAko zutabe hauetan bertan, beste batzuek nik baino anitzez hobeki azaldu dute nondik norakoa. Batetik harpidetza kopurua gutxitu omen zaie, ez bakarrik adibidez Netflixek Errusiako harpidetzak eteteko hautua egin duelako, beste hainbat kide galdu baitituzte, segur aski konfinatze sasoien bukaerari zor. Bestetik, burtsan galera handiak izan dituzte, kapitalak ihes egiten baitu, hau da akziodunek nahiago dutela haien dirutza berreskuratu beste zenbait aferatan inbertitzeko, behar bada proposatuko diguten produktu berri baten ekoizteko, gure burmuin zati eskuragarriei eskaintzeko. Kapitalaren bideak horrelakoxeak dira, zer eginen diogu ba? Nehon eta deusetan akzio txiki bakarra sekulan ukan ez dugunek, hasteko, deus.
Sare sozialen beherakada senditzen zen lehenagotik, pertsonalki 2020az geroztik gero eta gibelapen handiagoa hartu dut. Alta, nork erranen zuen holakorik niregandik? Arrazoi anitz banituen. Bata orduan jasotzen genuen informazio oldearengatik, bestea kalapita lekuak bilakatuak baitziren, azkenik eta sustut, Santi Leonek Twitter utzi zuelako eta ondorioz poesia kotsiaz pribatu gintuen horrek.
Orain Netflixen aldi da, gainbehera jasaten omen du. Eta ene begiek ez dute negar handirik isuriko horregatik, ez baitakit zer den. Azken hiruzpalau urteetan sekulako arrakasta zuen nahierako telebista zerbitzuak, eta ondorio hau ez dut ateratzen inongo ikerlanetako datuen irakurketatik, konklusio horretara heltzeko aski baitut entzutea kafe tenoreko elkarrizketen nondik norakoa, barra izkinakoak ala bulego ziloetakoak. Prezio miserable batengatik, omen, telebista zerbitzu erraldoia eskaintzen du Netflixek eta konkurrenteen aldean zerbitzu anitzez hobea. Disney-k baino. Canal-ek baino. Warner-ek baino. Diotenez, ikaragarria eta iraultzailea da, ohiko telebista kateetan eskaintzen diren programa mediokreei alternatiba paregabea. Katalogoa erraldoia dela, hala diote lankideek, gauak eta gauak iragaitekoa, zurrunbilotan, ehunka serie desberdin, denak liluragarri eta originalak, eta denak hain berdintsuak, irudikaa ezina dela diote, argi urdinak kaptaturik, batetik bestera, bizi osoa iragan daitekeela, zerbait ikusten, zernahi, gaur bata, bihar bestea, hala kondatzen didate. Hori dela libertatea, bizia eta sosa nahi den horretan gastatzea, nahi denari beha.
Baiki, on dagiela, zeren ulergaitza baita hori dena telebistari begira, hautuz nahiz bortxaz, hilabetean gehienik ere hiruzpalau oren besterik iragaiten ez ditugunontzat.
Azken finean, bada esperantza, badirudi jendeak atxeman duela zeregin hoberik. Izan ere, ez dira eskas: liburu bat erostea, larrua jotzea, txurro multzoan gaindi xokoleta beroa nola hedatzen den begiratzea, jasmina kimatzea, apirileko Biarritzeko portu zaharreko urak probatzea… Telebista utz eta bizio zenbait piztea, hots.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]
Mundu-mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari diren testuinguruan bizi gara. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda
politikoek txertatzen dituzte eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko... [+]
Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]
Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]
Tanta hotzak Valentzian eragindako hondamendiak irudi lazgarriak utzi dizkigu; batetik, izan dituen berehalako ondorioengatik, eta, bestetik, nolako etorkizuna datorkigun aurreratu digulako: halako fenomeno klimatiko muturrekoak gero eta ugariagoak eta larriagoak izango direla,... [+]
Nafarroako Energia Planaren eguneraketa oharkabean igaro da. Nafarroako Gobernuak jendaurrean jarri zuen, eta, alegazioak aurkezteko epea amaituta, gobernuko arduradun bakar batek ere ez digu azaldu herritarroi zertan oinarritzen diren bere proposamenak.
Gobernuak aurkeztu... [+]
Sobietar Batasuna desagertu zenetik errusofobia handituz joan da. NBEko Segurtasun Kontseiluaren 2002ko segurtasun kontzeptua oso argia da, eta planetaren segurtasun eta egonkortasunak AEBei erronka egiteko asmorik ez duen estatuen menpe egon behar dutela adierazten du. AEBei... [+]
Andoni Urrestarazu Landazabal Araiako herrian 1902ko uztailaren 16an jaio zen eta 1993ko azaroaren 21ean hil zen Gasteizen. 31 urte bete dira jadanik eta bere izena eta izana aitortzeko une aproposa dela deritzot, ez baita ongi ezagutzen utzitako ondarea. Umandi, bere herriko... [+]
Autobiografia idaztea omen da garapen pertsonalerako tresnarik eraginkorrena, askatzaileena. Iraganeko kontuei tira egin eta gogora ekartzeak, orainaldiko korapiloak askatzen laguntzen omen du. Bai, laguntzen du orainaldia ulertzen eta komeni zaigun etorkizun bat marrazten... [+]
Pandemiaren iragarpenetik Valentziako tragediarainoko errepasoa egin eta ondorioztatu dut gezurra eta forupea suhesi gisa dituen kudeaketa instituzional negargarria klase gobernariaren konstantea dela.
Ez dugu gobernari ordezko baliogarririk sistema pendular hau aldatzen ez... [+]
Azaroaren 19a komunaren munduko eguna da. Gaur oraindik ere, XXI. mendean, langile askok, hemen, Euskal Herrian bertan, ez daukate haien lanaldietan komuna erabiltzeko eskubidea. Horren adibide dira garraioko langile asko.
Komunak osasun publikoaren giltzarria dira, eta... [+]
“Ibiliz ikasten da ibiltzen, eta kantuan kantatzen”. Horixe izan da aste honetako ikasgaietako bat C2ko taldeetan. Helburua ez zen abesten edo oinez ikastea, gerundioa behar bezala erabiltzea baizik. Zer pentsatua eman dit jarduerak, eta irakasten nola ikasten dugun... [+]
Adimen artifiziala gizakion eremu asko ordezkatzen ari dela badakigu: erosotasuna, abiadura, efizientzia... Mundu kapitalista honen abiadura beharretan, gizakion ahalegina oztopo dela sinetsarazi digute. Gure, klase xumeen, egiteko eta sortzeko aukerak murrizteko erasoak leku... [+]
Azken asteotan, arkitekturan dihardugunontzat ez da posible izan Valentziako klima gertaera gure lan hizketaldira ez ekartzea. Uraren ibilbidea eraikinen estalkietan, estolderietan, plazetan eta parkeetan pentsatu eta diseinatu behar ditugulako. Ongi dakigu giza eskalako ur... [+]
Autoestimuak batzuetan gauza intimoa dirudi. Baina autoestimuak zerikusia baldin badu norberak bere buruaz duen irudiarekin, norbere buruari ematen zaion balioarekin, zerikusia izango dute hartu ditzakeen erabakiek ere. Zer balio du erabakirik hartu ezin duen norbaitek? Eta... [+]