Tapia Legea: gatazkak aktibatu edota desaktibatzeko erreminta?

Argazkia: eitb.eus
Argazkia: eitb.eus
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Jaurlaritzak bultzatzen dituen eta udalek arbuiatzen dituzten proiektuen inguruko gatazkak edo posizio kontrajarriak beti egon dira, desadostasunak bizitza politikoaren parte dira. Baina azkenaldian EAEn ugaritu egin direla ematen du: lurzorutik gasa erauzteko proiektua Gasteizen, zabortegiak Lezaman edo Azkoitian, Corrugados lantegia Azpeitian... Azpeitian EH Bildu dago alkatetzan, beste hiru udaletan EAJ.

Aipatu kasuetan bezala, alkateak maiz posizionatzen dira hierarkia handiagoko erakundeetatik ezarri nahi zaizkien proiektuen aurka. Batzuetan konbentzimenduz, bestetan taktikoki bozak galtzeko beldurrez. Udalean eta –kasu honetan– Jaurlaritzan agintean daudenak alderdi bereko kide direnean, alderdia kaltetzen duten tentsioak sortu daitezke. Tapia Legeak tentsio mota horiek desaktibatzen lagundu dezake, alkateari aukera ematen baitio proiektuaren aurka ‘irmoki’ posizionatzeko bere herritarren aurrean, behin IPGP izendatuta erabakia bere eskumena ez dela jakiteak ematen duen lasaitasunarekin. Gasteizen PPko Javier Marotok hori egin zuen Garoñako zentral nuklearrarekin, eta kalterako izan zitekeen ustezko korapiloa boto iturri bilakatu zuen. Noski, gatazka iturri ere izan daiteke Tapia Legea zentzu berean, alkate alderdikide zein oposiziokoek agindu, inposizioaren hatsa estaltzen zaila izango baita.

"Zer gertatuko litzateke Corrugados lantegia eta berarekin zekartzan ‘enpleguak’ eta ‘aberastasuna’ IPGP izendatu izan balitu  Jaurlaritzak? Zer gertatuko litzateke, pobrezia eta langabezia handiagoko testuinguruan?"

Tapia Legearen erabilera alderdikoi makurragorik ere irudikatu genezake. Jaurlaritzak ‘bakea’ ziurtatu dezake gobernatzen dituen eta estrategiko jotzen dituen hiri edo herrietan, bertan proiektu polemikorik planteatzea ekidinez. Edo, ‘gerra’ piztu dezake agintean dagoen oposizioa kaltetu nahi duen udaletan, udalak nahi ez dituen baina herritarren artean aldeko eta kontrako jarrera sutsuak piztu ditzaketen proiektuak eramanez –hedabideen ‘kolaborazio’ egoki batekin–. Zer gertatuko litzateke Corrugados lantegia eta berarekin zekartzan ‘enpleguak’ eta ‘aberastasuna’ IPGP izendatu izan balitu  Jaurlaritzak? Zer gertatuko litzateke, pobrezia eta langabezia handiagoko testuinguruan?

Urrutira jo gabe, EAJk trantsizio energetiko ‘berdea’ ardatz duten Europako Next Generation funtsetara aurkeztu ditu AHT eta EUNEIZ unibertsitate pribatua, edo Gasteizko Corte Inglesen zamalanetarako kaiaren obrak –“tokiko merkataritza berpiztea" eta "gosearekin amaitzea" helburu–. Zer proiektu ez ote dezake izendatu "interes publiko goreneko" edo “premiazko”, energiaren, ekonomiaren edo lanpostuen izenean? Garai oparoagoetan ere Petronorrek, industria militarrak edo turistifikazio masiboak apenas sortu badute kontrakotasunik jendartean ‘enplegua’ eta ‘aberastasuna’ ematen dutelako... Zer ez ote dezakegu onartu herritarrok pobretze, kolapso eta beldur garaian?

Tapia Legea eredu sozioekonomiko bat inposatzeko eta goitik behera gatazkak aktibatu eta desaktibatzeko erreminta izateko arriskua hor dago; legea behetik gora gobernantza eta jendarte eredua auzitan jartzeko palanka gisa erabiltzeko aukera bilakatzea,ere.

 

* Artikulu hau beste hiru artikuluz osatutako erreportaje baten parte da:

- Tapia Legea: Jaurlaritzak botere gehiago, udalek gutxiago.

- Eudel Tapia Legeaz: "IPGPak udalerriei inposatzen zaizkie ia inongo parte-hartzerik gabe".

- Kezka herri mugimenduetan: "Bergaran Tapia Legea aplikatu lezakete erraustegia inposatzeko".


Azkenak
2025-03-28 | Sustatu
La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko du Puntueus-ek

Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]


Abenduaren 27an Bilbao Arenan milaka euskaltzale batzeko dei egin du Kontseiluak

Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Intza Gurrutxaga Loidi, EHE-ko kidea
“Oldarraldiaren aurrean, hainbat administraziotatik, adibidez, koldarraldia dator”

Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]


Bidasoako haur eta gazteen psikiatriako kontsultaren itxierak haserrea piztu du

Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.


2025-03-28 | Irutxuloko Hitza
Metroaren lanetako gainkostua 33,3 milioi eurokoa dela adierazi du Eusko Jaurlaritzak

EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.


Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa

Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.


Atzera bota dute Zaragoza eta Araba arteko goi tentsioko linearen proiektua

Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]


2025-03-28 | ARGIA
200.000 euro lortzeko kanpaina abiatu du Integrazio Batzordeak

Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]


AEBn ekoizten ez diren autoei %25eko muga-zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez. 


2025-03-27 | Arabako Alea
Greba mugagabea hasi dute Gasteizko lorezainek

%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.


Eguneraketa berriak daude