argia.eus
INPRIMATU
4.000 urteko emakume suediarra
  • 1923an emakume baten eskeletoa aurkitu zuten Suedian. 3D teknologia baliatuz Lagmansörengo emakumea eskultura hiperrealista da orain.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2022ko apirilaren 12a
(Argazkia: Óscar Nilsson / Västernorrlands Museum)
(Argazkia: Óscar Nilsson / Västernorrlands Museum)

Eskeletoa oinarrituta, eta 3D teknologiari eta Oscar Nilssen paleoartistaren eskuari esker egin dute Lagmansörengo emakumearen eskultura hiperrealista. Baina Helena Gjaerum arkeologoaren ekarpena ere ezinbestekoa izan da, eskeletoaren DNA oso hondatuta baitzegoen, eta jantzien arrastorik ez zutelako topatu.

Gjaerumek Neolito amaierako klima eta fauna aztertuta ondorioztatu du emakumeak zer jantzi eta osagarri erabili zituen, eta migrazio mugimenduetan oinarrituta erabaki du azalaren, ilearen eta begien kolorea.