Pasarte bezala ez du preziorik: Joseph Brodskyk esplikatzen du nola behin, 1977ko azaroan, Venezian zegoela, Susan Sontagek deitu zion, Ezra Pounden alargun Olga Rudgerekin afari bat zuela eta: “Ez dut bakarrik joan nahi, beldur naiz”. Txirrina jo zuten, eta, begi borobil eta distiratsuko emakume txikia atarian agertu eta gero, “ikusi nuen lehen gauza izan zen poetaren bustoa, egongelaren zoruan”. Tea atera, baina kikarak ezpaineratu baino lehen, anfitrioia hasi zitzaien: bere senarra ez zela faxista bat, ez zekiela ezer gertatzen ari zenaz… Brodsky halako lozorro batean sartu zen bitartean, Sontag ez, Sontagek gauzak bere lekuan jarri zituen: “Inoiz entzundako ihardespenik handienetakoa izan zen hori”. Andre zaharrari harreragatik eskerrak eman ondoren, agur esan zioten.
Ez da Sontagek gauzak bere lekuan jartzen zituen lehen aldia. Badu testu bat, 1974koa, “Fascinating Fascism”, Under the Sign of Saturn liburuan bildu zuena gero, zeinean Leni Riefenstahlen ibilbidea zuritzeko ahalegina salatzen duen, birgaitze ariketa lotsemangarri bat, Estatu Batuetan bertan, nazien propaganda egilea izan zena dokumentalista soil eta zera politikoarekiko arduragabe gisa aurkeztuz, iraganaren berridazketa makurra eginez. Nor eta Hitlerrek “nire emakume aleman perfektua” deitu zuen hura. Sontagek, ordea, gauzak bere izenez deitu behar direla esateaz gain, faxismoak Bigarren Mundu Gerra bukatu eta 30 urtera jendeagan sor dezakeen liluraz ohartarazten zigun. Izan ere, faxismoak eraginkorra izaten jarraitzen du, haren irritsak oraindik bizirik daudelako.
Faxismo, eta faxista, hain alegeraki, nahieran erabiltzen diren garaiotan, oharpena litzateke behar denean erabili behar direla. Paradoxikoa izan daiteke bestela: edozeini faxista deitzea gerta daiteke benetako faxistei ez deitzeko aitzakia. Eta ematen duena baino inportanteagoa da: faxismoak, Sontagek ohartarazi bezala, oraindik ere jarraitzen baitu, eta ez gutxi, liluratzen jendea.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.
Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]
Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.
Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]
Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.
Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]
Ez dakit zuek ere pertzepzio bera ote duzuen –aitor dut: modu azientifikoan hasi naiz idazten hemen–. Pereza hitzaren hedatze naturalaz ari naiz. Gero eta gehiago aditzen baitut Hego Euskal Herriko bazterretan: euskaraz, espainolez eta, jakina, euskañolez... [+]
Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]
Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]
Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]
Nobedadea izan ohi da Durangoko Azokari lotzen zaion hitz entzunenetako bat. Nobedadea han, eta nobedadea hemen. Zenbaitetan, ordea, lehengokoari beste itxura ematea aski izaten da etiketa hori itsasteko. Talentu berriztagarriz birmasterizatutako CDek eta berrargitalpenek badute... [+]
Euskara txikitasunean handia den ur emaria dugu. Bertako tanta bakoitzak gure kultura ureztatzen eta biziberritzen du. Egarri den hari itsaso bete ur eskaini. Euskara putzu sakon eta ilun batetik etorri izan bada ere, guztiok atera dugu gure ur-gazi lagina, eta guztiok bilakatu... [+]
Gazteak gero eta lehenago hasten dira pornografia kontsumitzen; izan ere, bere sexu heziketa bakarra da pornoa. Nola demontre heldu gara honaino?
Gaur egun, onartu behar da Interneti esker pornografia ikustea askoz errazagoa dela. Tamalez, klik baten bidez 7-9 urte arteko... [+]
Joan den abenduaren 5ean, PPk lege proposamen bat aurkeztu zuen Nafarroako Parlamentuan, Nafarroako toki entitateetako Idazkaritza eta Kontu-hartzailetza lanpostuetan funtzionarizazioa lortzeko prozesuak bereizteko. Hori gertatuko balitz, 30 pertsona inguruk merezitako... [+]
Nazio Batuek abenduaren 10ean Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna aldarrikatu zutenetik 51. urteurrena bete da aurten. Data horrek garrantzia hartu du Euskal Herrian eta Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokitik gogoetarako zenbait elementu eskaini nahi ditugu.
Nazioarteko... [+]