Gasteizko euskara jendeak etorkizun hobea izan dezan

  • Arabako euskaltzaleak gogoetan dira. Herrialdeko lau elkartek antolaturik, "Eragiteko janzten" ikastaroa antolatu zuten iaz, eta bigarren edizioari lotu zaizkio urte berriarekin. Lau saio dira eta, lehenengoan, Gasteizko euskara jendearen familia-argazkia izan dute helburu.

Eragiteko janzten: Gasteizko euskaltzaleon gogoetarako une eta guneak" lemapean, lau saio egitekoak dira Arabako hiriburuan hilean behin, maiatzera bitarte. GEU elkartea, Lazarraga Kultur Elkartea, Alea aldizkaria eta Arabagara-Topagunea dira antolatzaile.

Otsailean egin den lehen saioak "Gasteizko euskara jendea. Familia-argazkira nor gonbidatu?" zuen goiburu, eta GEU elkarteko lehendakari Irati Iciar Madinabeitiak gidatu zuen. Ekimen honen berri ematera Arabagara-Topaguneko kide Oskar Garcia de Bikuña eta aipatu Irati Iciar etorri zaizkigu. Gasteizko euskara jendeaz den bezainbatean, bi solaskideen iritzira euskara jendea da hizkuntzaren egoerak kezkatuta etorkizun hobearen alde saiatzen den hura, eta askotariko talde edo batzordeetan (guraso, langile, ikasle, aisialdi, kultura, kirola, euskara, hedabide, gazte...) elkartu ohi dira, eragiteko asmoz.

Gasteizko euskararen mapa
Garcia de Bikuñaren hitzetan, "Gasteizko euskaltzaleak euskalgintzarako prestatzen saiatu gara, edukiz janzten, aktibatzen, eta, horretarako, oinarri teoriko eta metodologikoak landu nahi ditugu, eta Gasteizko eta Arabako zenbait esperientzia aurkeztu. Gasteizko egoera ezagutzea eta, horrekin batera, euskalgintzan diharduten eragileak ezagutzea da asmoa". Bide horrixe lotu zitzaizkion iaz, Iciarrek esan digunez: "Duela urtebeteko zikloan ari ginela, Gasteizko euskararen mapa egiten ahalegindu ginen, saioetan parte hartu zuten eragileekin batera. Alegia, non bizi garen, non lan egiten dugun, non eragiten dugun… mapa handi batean ezartzen saiatu ginen. Argazki bat, finean". Aurten, egikaritu dute delako familia-argazkia, Iciarren esanetan: "Gasteizko euskal komunitateaz abstraktuki hitz egin ordez, familia-argazki horretako datuak bildu eta mapa interaktiboa sortu du Aritz Martinez de Lunak Alea astekarian".

Inkesta Soziolinguistikotik datozen datuak dira batzuk, Gasteizen egindako inkestetakoak bestetzuk, Euskaraldiak eskaintzen dituenak eta, bestalde, ikastaroaren antolatzaileek eskura dauzkatenak. "Abstrakziorik gabe, izen-abizenak ipini nahi genizkion Gasteizko euskara jendeari, eta, horrela, hainbat talde eta batzorde gonbidatu genituen familia-argazkira. Bistan da, ez gara odoleko familia, euskarak biltzen gaituen familia baizik. Kideetako batzuk antolatuta daude, beste batzuk ez. Gure lehen nahia zen antolatuta dauden euskaldunak identifikatzea", esan digu Iciarrek.

Familia-argazki dinamikoa
Gasteizko euskalgintzaren datu base bat sortu dute. Horretaz ari dira argazkia aipatzen dutelarik. Ohar egin digu GEU elkarteko lehendakari Iciarrek: "Argazki dinamikoa da, hala ere, ez da bakarrik oraingo egoera islatzen duen argazkia, ez dira bakarrik euskara elkarteak izendatzen, euskararentzako etorkizun hobea nahi duten euskara jendeak baizik: ehunka talde ari dira horretan". Eta, oroz lehen, argazki dinamiko eta mapa interaktibo hori tresna baliagarriak gerta daitezen ari dira lanean. Iciarrek: "Eman dezagun guraso elkarte batek euskaraz dakien entrenatzaile bat nahi duela seme-alabek kirola euskaraz egin dezaten. Guraso elkarte askoren lehen helburua ez da euskara, baina euskarazko premiak ere izaten dituzte eta horregatik, haiek ere bildu nahi izan ditugu gure familia-argazkira. Euskararen familia zabala eta dinamikoa da, baliteke delako guraso elkarte horretan sentsibilitateak ere aldatzea, gurasoekin batera, eta ezinbestean, argazkiak dinamikoa izan behar du, gainerakoan euskara eta kultur elkarteetara mugaturik geldituko ginateke".

Irati Iciar: "Abstrakziorik gabe, izen-abizenak ipini nahi genizkion Gasteizko euskara jendeari"

Garcia de Bikuñaren iritziko, familia-argazkia eginagatik ere, euskararen egoeraren kezkatan etorkizun hobe baten alde ahaleginetan ari diren guztiak biltzeko asmoarekin ari dira, "argazkia elkarrekin sortzeko, eta aurrerantzean ere argazkia elikatzeko, beti ari baitira han eta hemen talde eta elkarte berriak sortzen. Edozein entitate, euskararen alde urratsak ematen hasten den heinean, argazki horretako partaide da".

Iciarren aburuz, "‘gu geurekin eta geuretzat’ gabiltzan sentsazioa dugu askotan. Hortik urrunago nahi genuen, eta Gasteizen bere burua euskaldun ikusten duen hori, aktibatuta ez dagoena, euskara sentitzen ez duena, erakarri". Diotenez, euskaldun guztiak ez dira, nahitaez, euskaltzale, baina hala izanik ere, tokia dute delako familia-argazkian. Euskaraldia garaian auzoetan sortutako auzo batzordeak, euskara taldeak, guraso elkarteak, euskararen alde ari diren gazte taldeak… "Gurea ez da gauza bat itxia. Lehenik, ahal zen jende gehiena bildu, eta direktorio bat osatu nahi genuen –baina direktorio dinamikoa, altak eta bajak kudeatuz–, eta bigarren, erabilgarri gerta dadin nahi dugu, euskalgintzan ari den edonork erabil dezan, ez bakarrik ekimenaren antolatzaileok", Iciarrek. Gisa berean ari da Garcia de Bikuña: "Osatzen ari garen datu basea gizarteratzea, guztien esku uztea lortuz gero, helburua lortuko genuke. Betiere elkarlana piztea dugu xede, komunitatea kohesionatzea. Euskaltzaleak asko gara Gasteizen, edozein talde edo entitatetan gaude, baina ez gara kontziente. Guztiok elkar ezagutzea nahi genuen". Eta Iciarrek: "Gure erronka da egina dugun pertsonen arteko lotura hori, sare sozial hori, modu erabilgarrian osatzea. Ez du balio guraso elkarte batek entrenatzaile euskalduna behar izatea eskolaz kanpoko ekintzak gauzatzeko, eta Google-ra jo behar izatea. Ez al da errazago, eta egokiago, familian bertan galdetzea?”.

Gaztelaniazko ozeanoaren erdian, euskaldunok bisualizatzea ere bada gako. Iciarren hitzetan, "nola bisualizatzen dugun batak bestea? Gune euskaldunetara joanez. Oihaneder Euskararen Etxera joaten garen guztiok euskaldunak gara. Aktibatuak nahiz ez aktibatuak, euskaldunak. Hara ez goaz bakarrik kontsumitzera, hura proiektu handi baten barruan dago, eta aktibatuta dago. Horixe da ‘eragiteko janzten’: aktibatuta ez dagoen horri kontzientzia piztea". Arabako eta Gasteizko euskaldunek ezinbestekoa baitute elkar ezagutzea, elkar laguntzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
Iruñean Laba elkartearen eta Windsor tabernaren lokalak bateratuko dituzte

Modu horretan, euskara eta euskal kultura hiriaren bihotzera eraman duen proiektuari egonkortasuna eta sendotasuna emanen diote.


Zestoan euskararen erabilera handitzea helburu, aisialdia doan baliabide urriko haurrentzat

Zestoan (Gipuzkoa), 2024ko irailaz geroztik, baliabide ekonomiko urriko haur eta gazteak bost kultur eta kirol ekintzen artean bat aukeratu, eta horretan doan aritu daitezke. Udalak dirulaguntzen araudia berritu du, haurren aisialdia eskubide bat dela argudiatuta. Aldaketarako... [+]


Isunak kendu dizkiete ertzainei euskaraz hitz egiteagatik zigortutako donostiarrei

Eusko Jaurlaritzak isunak kendu dizkie ertzainei euskaraz hitz egiteagatik zigortuak izan ziren Donostiako herritarrei. Manex Ralla eta Amaia Abendaño dira herritar horiek, isunak kendu dizkietela baieztatu diote hedabide honi.


2025-01-30 | Leire Ibar
EITBko Euskara Batzordeak salatu du euskararen eskakizuna baztertu dela zuzendaritza postuetan

EITBko Euskara Batzordeak gaitzespena adierazi du azken hilabeteetan egindako zuzendaritza postuetarako hautaketa prozesuak direla eta. Salatu dutenez, euskarazko C1 maila ez duten hiru pertsona hautatu dituzte postu garrantzitsuetarako: EITB Mediaren zuzendaritzarako, Social... [+]


2025-01-30 | Aiaraldea
Amurrioko Udalak uko egin dio Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza 2025eko udal aurrekontuetan sartzeari

Ostegun honetako Udal Osoko Bilkuran eztabaidatu eta bozkatuko dira Amurrioko Udaleko 2025erako aurrekontuak eta, beste behin ere, Udal Gobernuak uko egin dio Aiaraldea Komunikabidearen hitzarmen eta dirulaguntza berrezartzeari.


2025-01-29 | ARGIA
Bi hamarkadatan euskarazko eta elebitako ikastetxeek gain hartu diete frantsesezkoei Ipar Euskal Herrian

Euskarazko murgiltze eredua eta eredu elebiduna duten ikastetxeak gutxiengo izatetik gehiengo izatera pasa dira Ipar Euskal Herrian hogei urteotan, Euskararen Erakunde Publikoaren azterketak erakutsi duenez.


2025-01-27 | Aritz Arrieta
Euskaldun harrera herria?

Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]


Lapurtarren Biltzarra ez dute ospatuko aurten

Antolatzaileek Biltzar Nagusian harturiko erabakia da: aurten ez dute Lapurtarren Biltzarrik antolatuko Uztaritzen. Motibazio eskasa da erabakiaren oinarrian dagoen arrazoia.


Gehiegizko hizkuntz eskakizunak ditu Donostiako HAPOa idazteko kontratazio espedienteak, arkitektoen elkargoaren ustez

Arkitektoen elkargoaren helegitea dela eta, Donostiako Udalak atzera bota du kontratazio espedientea.


Euskararen herria harrera herria

Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.

Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]


Euskara sustatzeko planaren oinarriak aurkeztu ditu Iruñeko Udalak

Urtea amaitu baino lehen gehiengo politikoaren oniritzia lortu nahi du udalak


Oibarko ikastetxe publikoak D eredua izango du

Hezkuntza Departamentuak Oibarko ikastetxe publikoan D eredua ezarriko dutela iragarri du. Hilabeteetako protesten ondoren, euskarazko lerroa ezartzea lortu dute.


2025-01-17 | ARGIA
Spoiler, gurasokeria, ziborg, santujale eta guakamole, Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken eguneratzeen artean

2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.


Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


Eguneraketa berriak daude