Berriro inbidiaz begiratzen diogu hezkuntza arautuari euskaltegien talaiatik. Lege berriaren karietara, eztabaida gogorrak tarteko (greba deialdi eta guzti), hainbat gako jarri dituzte mahai gainean, oraindik zirriborro den horretan.
Publikotasunaren kontzeptualizazioan dago eztabaida gogorrena. Bada, euskaltegietan badira titulartasun publikoa duten euskaltegiak (udal gutxi batzuetan, izaera juridiko ezberdinekin eta sarerik osatu gabe), zerbitzu publikoa eskaintzen duten herri ekimeneko euskaltegiak (irabazpide asmorik gabekoak), elizaren titulartasuna dutenak eta, hezkuntza arautuan ez bezala, mozkin banaketak dituzten enpresak ere bai; horiek ere diru publikoa jasotzen dute.
Hezkuntzan “eredu eleanitza” ere gatazka iturri. “D eredu osatua” beharko luke, murgiltzea izan baita euskalduntze prozesurako baliagarria izan den bakarra. Baina egia da atzerriko hizkuntzetan zer hobetua baduela. Hizkuntzen trataera modu egokian eginez gero, asko hobetu daiteke hirugarren eta laugarren hizkuntzen ikasketan. Metodologia eta materialetan sakontzeko, “Euskararen Ikaskuntzarako Institutua” sortzea aurreikusten da zirriborroan. Gustura partekatuko genuke tresna euskaltegietakook.
"Inbidia sanorik ez dagoela onartuta, adituei, sindikatuei, politikariei… Helduen Euskalduntze Alfabetatzeari begira ere jar daitezela eskatuko nieke!"
Ikastetxe bakoitzak hizkuntza proiektu bat egin beharko du, testuinguru soziolinguistikoa kontuan hartuta, eta proiektu hori adituek gidatu eta ebaluatuko dute. Euskaltegiok Curriculuma egin behar izan genuen orain bost-sei urte, baina aditurik ez gurera, ez aurretik, ez ostean, eta hortxe daude curriculumak, tiradera sakonetan galdurik.
Ikuskaritza sistema ere aipatzen da dokumentuan, baina ikastetxeen errealitatea aztertu eta hobetzen laguntzeko tresna gisa. Euskaltegietan urte asko dira ikuskatzaileen lana ikasleek matrikula ordaindu dutela konprobatzera mugatzen dela.
Ekosistemetan eragiteaz ere aritzen da. Aspaldi ari gara euskaltegietako hainbat lagun esaten ekosistemak izan behar direla gure helburua, ez norbanakoak! Adibidez, eskoletan kirol entrenatzaileak, gurasoak, irakasleak, bestelako langileak, eskolara euskararik gabe heldu berri diren ikasleak… horiek guztiak eta eskolako erabilera plana bera gure lan esparruak dira! Berdin enpresa, administrazio edo edozein ekosistematan. Baina inon ez gaituzte kontuan hartzen.
Irakasleen prestakuntzaz ere, besteak beste, prestakuntza langileen eskubidea dela aipatzen du. Begiak talo hori irakurtzean. Oraindik zor diot HABEri orain dela 8 urte nire egun libreetan egindako ikastaro bat!
Beraz, eta inbidia sanorik ez dagoela onartuta, adituei, sindikatuei, politikariei… Helduen Euskalduntze Alfabetatzeari begira ere jar daitezela eskatuko nieke! Hezkuntzako zirriborroa bera baliagarria izan daiteke hasteko.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Tanta hotzak Valentzian eragindako hondamendiak irudi lazgarriak utzi dizkigu; batetik, izan dituen berehalako ondorioengatik, eta, bestetik, nolako etorkizuna datorkigun aurreratu digulako: halako fenomeno klimatiko muturrekoak gero eta ugariagoak eta larriagoak izango direla,... [+]
Nafarroako Energia Planaren eguneraketa oharkabean igaro da. Nafarroako Gobernuak jendaurrean jarri zuen, eta, alegazioak aurkezteko epea amaituta, gobernuko arduradun bakar batek ere ez digu azaldu herritarroi zertan oinarritzen diren bere proposamenak.
Gobernuak aurkeztu... [+]
Sobietar Batasuna desagertu zenetik errusofobia handituz joan da. NBEko Segurtasun Kontseiluaren 2002ko segurtasun kontzeptua oso argia da, eta planetaren segurtasun eta egonkortasunak AEBei erronka egiteko asmorik ez duen estatuen menpe egon behar dutela adierazten du. AEBei... [+]
Andoni Urrestarazu Landazabal Araiako herrian 1902ko uztailaren 16an jaio zen eta 1993ko azaroaren 21ean hil zen Gasteizen. 31 urte bete dira jadanik eta bere izena eta izana aitortzeko une aproposa dela deritzot, ez baita ongi ezagutzen utzitako ondarea. Umandi, bere herriko... [+]
Autobiografia idaztea omen da garapen pertsonalerako tresnarik eraginkorrena, askatzaileena. Iraganeko kontuei tira egin eta gogora ekartzeak, orainaldiko korapiloak askatzen laguntzen omen du. Bai, laguntzen du orainaldia ulertzen eta komeni zaigun etorkizun bat marrazten... [+]
Pandemiaren iragarpenetik Valentziako tragediarainoko errepasoa egin eta ondorioztatu dut gezurra eta forupea suhesi gisa dituen kudeaketa instituzional negargarria klase gobernariaren konstantea dela.
Ez dugu gobernari ordezko baliogarririk sistema pendular hau aldatzen ez... [+]
Azaroaren 19a komunaren munduko eguna da. Gaur oraindik ere, XXI. mendean, langile askok, hemen, Euskal Herrian bertan, ez daukate haien lanaldietan komuna erabiltzeko eskubidea. Horren adibide dira garraioko langile asko.
Komunak osasun publikoaren giltzarria dira, eta... [+]
Adimen artifiziala gizakion eremu asko ordezkatzen ari dela badakigu: erosotasuna, abiadura, efizientzia... Mundu kapitalista honen abiadura beharretan, gizakion ahalegina oztopo dela sinetsarazi digute. Gure, klase xumeen, egiteko eta sortzeko aukerak murrizteko erasoak leku... [+]
Azken asteotan, arkitekturan dihardugunontzat ez da posible izan Valentziako klima gertaera gure lan hizketaldira ez ekartzea. Uraren ibilbidea eraikinen estalkietan, estolderietan, plazetan eta parkeetan pentsatu eta diseinatu behar ditugulako. Ongi dakigu giza eskalako ur... [+]
Autoestimuak batzuetan gauza intimoa dirudi. Baina autoestimuak zerikusia baldin badu norberak bere buruaz duen irudiarekin, norbere buruari ematen zaion balioarekin, zerikusia izango dute hartu ditzakeen erabakiek ere. Zer balio du erabakirik hartu ezin duen norbaitek? Eta... [+]
Sanmartinak gure baserrietan oso ezagunak dira, txerria hiltzeko garaia baita. Jende askok, ordea, ez du jakingo antzina San Martin egunak nekazaritza urtearen amaiera ezartzen zuela. Eta hori ez zen ahuntzaren gauerdiko eztula. Izan ere, urte amaierarekin etxeko ugazabari... [+]
Aste oso batez aritu gara Collodiren Pinotxoren abenturak liburuaren inguruan, unibertsitateko ikasgelan, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako irakaslegaiekin. Gure erreferentzia nagusia Galtzagorrik 2011n argitara emandako edizio ederra izan da –hitzaurrea barne, 171... [+]
“Ibiliz ikasten da ibiltzen, eta kantuan kantatzen”. Horixe izan da aste honetako ikasgaietako bat C2ko taldeetan. Helburua ez zen abesten edo oinez ikastea, gerundioa behar bezala erabiltzea baizik. Zer pentsatua eman dit jarduerak, eta irakasten nola ikasten dugun... [+]
Euskararen biziraupena ez da euskaldunok politikaren partidan jokatzen dugun arazo bakarra, baina bai, euskalduntasunaren elementu bereizgarriena den neurrian, gure egoera gehien islatzen duena. Beste esparru batzuetan hainbeste ageri ez dena oso ongi erakusten du. Hasteko,... [+]
Hezkuntzaren Soziologian bada galdera klasiko bat: zertarako existitzen da hezkuntza sistema gizarte batean? Galderari emandako erantzunak ugariak dira, eta aldatuz doaz garaiaren arabera. Baina horien artean nabarmentzekoak ondoko hauek izan ohi dira: eskolak nagusiki... [+]