Asiloa, eskubide hegazkorra

Asilo eskubidea eskatzeko asmoz Bilbora duela lau hilabete iritsi zen pertsonaren bizipena kontatzeari ekingo diot, pertsona horrek hala eskatuta.

Zoriak edo, biok harremanetan jartzea eta ezinezko misio bat partekatzea nahi izan du: polizia-etxean asiloa eskatzeko hitzordua lortzea. Hitzordu hori internet bidez eskatu behar da poliziaren webgunean. Pertsona horrek hitzordurako ematen zizkidan datekin harrituta, galdera egin nion asilo-gaietan diharduen erakunde batean dabilen ezagun bati. Halaxe dela erantzun zidan, behin eta berriz sartu beharra dagoela, gaur egun hitzorduaren miraria iruditzen zaidana lortu arte. Era berean, esan zidan ez dagoela pauta zehatzik, hitzorduak ez direla ordu jakin batean jartzen jendearen eskura, baizik eta ausaz sartu behar dela eta tematu, ez dagoela besterik.

"2020an pandemia iritsi zen eta ilarak desagertu egin ziren, arrakala digitalak ordezkatuta. Arrakala hori ilarak bezain zitala da, baina badu abantaila bat; ikusezina da"

Orduan gogoratu nituen Indautxuko polizia-etxearen inguruan sortzen ziren pertsonen-ilara luzeen argazkiak. Asilo-eskatzaile batzuek gaua ere ematen zuten han, hainbat tramite egin ahal izateko. 2020an pandemia iritsi zen eta ilarak desagertu egin ziren, arrakala digitalak ordezkatuta. Arrakala hori ilarak bezain zitala da, baina badu abantaila bat; ikusezina da, eta begi itsuak, negarrik ez. Agerikoa da, ez dago jende-ilaren argazkirik, ez dago salaketarik. Pandemiak eta itxurakeriak zabaldutako arrakala ez da teknologikoa soilik; izan ere, kasu honetan, asiloa bide horretatik lortu behar duten pertsonak, sarritan, gure alfabeto bera ere ez duten herrialdeetatik datoz. Imajina dezagun herrialde batera goazela non arabiera  egiten den eta pantailetan nabigatu behar dugula zeharo ezezaguna zaigun hizkuntza batean, zaila, ezta? Lehenengo pantailan probintzia, bigarrenean poliziarekin hitzordua, hirugarrenean asilo-eskaera, ondoren pasaporte-zenbakia, izena, jaioteguna eta herrialdea.

Dena, azkenik, “Game over” pantailara iristeko: "Une honetan ez dago hitzordurik eskuragarri. Laster bulegoak hitzordu berriak jarriko ditu zure eskura". Eta horrela egunez egun, astez aste, hilabetez hilabete... eta dagoeneko lau hilabete igaro dira. Zoritxarrez, badakigu eskubideak urratzeko modu ugari eta gaiztoak daudela, eta izugarri bihozgabea egiten zaigu hau, zehazki.
Esperientzia mespretxagarri horrek alde onik badu, Te cedo una cita plataforma ezagutu izana da. Bertan 1.200 boluntario baino gehiago biltzen dira eta dagoeneko 5.000 hitzordutik gora lortu dituzte. Aspaldi konturatu ziren burokrazia zital honi hainbat aldetatik egin behar zaiola eraso.

2021ean %44 murriztu dira asilo-eskaerak, eta 100etik bosti soilik eman diete aldeko ebazpena. Asiloa eskatzeko hitzordurik lortu ezean, ezin da asilo eskatzailea izan.  

Basoetan jazarri eta Maroko hegoaldera deportatzen dituzte, hesietan jipoitu eta eskubiderik gabe itzultzen dituzte, pateretan bizitza arriskatzen dute, eta Bilbora iristen direnean, asilo-eskubidea dutela pentsatuz, arrakala digitala eta hipokrisia dituzte zain. Idatzia amaitzen ari naizela jakin dut ukraniarra bazara hori ez dela horrela: polizia-etxeetan leihatila berri bat zabaldu zaiela. Baina hori itxurakeriaren beste aurpegi bat besterik ez da. Eta sare sozialetan  Ukrainako asilo eskatzaileentzat korridore humanitarioak eta nazioarteko babes-izapideak bizkortzeaz aritzen diren bitartean, 44 lagun hil dira Maroko hegoaldean, patera bat hondoratu ostean. Giza eskubideek ere kolorea dute.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Asko gara, etorri gurekin euskal eskola publikora

Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]


Kuotak, ikastoletan

Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]


2025-02-20 | Manex Gurrutxaga
EH Bilduren barne kongresuaz: behin betiko integraziorako bidea

Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]


Teknologia
Hezkuntza sistemaren ahots bateratua

Boterea eskuratzeko modu asko dago; denak ez dira politak. Bada boterea eta horrek berarekin dakarren erantzukizuna banatu nahi duenik, agintea bilatzen duenik. Beste batzuek errespetu lar diote eta pauso bakoitza hainbeste neurtuta ez dira gai erabakirik hartzeko. Boterea zer... [+]


2025-02-19 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Arkitekto aktorea

Madrilen arkitektoentzako kongresu bat burutu berri da, arkitekto profesioaren krisiaz eztabaidatzeko. Arkitekto izateko modu tradizionala eta gaur egungoa desberdindu dute. Zertan den tradiziozkoa? Oscar bidean den The Brutalist filmean ageri den arkitekto epikoarena. Nor bere... [+]


Eta hemen gaude berriro, erlijioa eskolan

Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]


Pantailen erabileraren inguruko hausnarketak

Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.

Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]


Izena duenak badu izena

Bai, bai, holaxe. Ez naiz harago joatera menturatzen. Pleonasmo bat dela? Tautologia bat agian? Baliteke, baina egia-oste deitzen dioten garai honetan, oinarri-oinarrizko egitateak beharrezkoak dira. Begira, bestela, “Ez da ez!” lelo indartsuari. Bagenekien hori... [+]


2025-02-19 | Castillo Suárez
Porcelana Irabia

Baneukan lagun bat Porcelana Irabian lan egin zuena itxi zuten arte, eta jatetxe edo taberna batera joaten ginen aldiro kikara eta plateraren ipurdia begiratzen zituena pieza non egina zegoen jakiteko. Gauza bera egiten dut nik gauza zaharren azoketara joaten naizenetan:... [+]


Zer erosi?

Azken boladan gero eta gehiago entzuten dugu gazte askok etxebizitza erosteko ahalmenik ez dugula. Batzuetan, badirudi ez dagoela beste gairik; egia da gai serioa dela. Niri neuri ere, 31 gertu izan arren, oraindik pixka bat falta zait neurea izango den etxebizitza lortzeko... [+]


2025-02-19 | Sonia González
‘Shop like a billionaire’

Iragarki batek mugikorrean salto egiten dit aspaldion. Nire mundua koloreztatuko duela egiten dit promes. Aplikazio horrekin milioidunek bezala erosi ahal izango omen dut. Produktu merkeak, oso merkeak, baita doakoak ere. Momentu historiko soziologikoak eskatzen duen... [+]


Nazioartekotzearen iruzurra

Badira kontzeptuak bolada batzuetan edonon agertzen direnak, mantra ere bilakatzen direnak. Berez positibo eta beharrezko moduan agertzen zaizkigu, eztabaida gehiegirik gabe eta haiei buruz ia pentsatu gabe. Iruditzen zait mantra horietako bat nazioartekotzea dela, jatorria... [+]


Eguneraketa berriak daude