Ezagutzak –tartean teknologiak– eta kulturak oso harremanduta daude, eta sortzen diren lekuei eta han dauden harreman moduei lotuta daude. Belaunaldiz belaunaldi saiatzen gara gure bizitzetan esanguratsua izan dena eta gizakion ongizaterako beharrezko bezala ulertu duguna jasotzen hurrengo belaunaldiei eskaintzeko, oparia bailitzan. Ezagutza norbereganatzea, ordea, ez da soilik memoria kontua, memoria oso garrantzitsua bada ere. Paulo Freire pedagogoak hezkuntza bankarioa deitzen zion informazioa buruetan sartzeko saiakerari, bankuekin eta diru gordailuekin analogia eginez. Haurren buruetan informazio deposituak sartzea bilatzen duten hezkuntza ereduek ez dute sortzen ezagutza bereganatzeko prozesu bat.
Ezagutza norbereganatzea eraldaketa prozesu bat da, esperientzia kontu bat. Datuetatik informaziora, eta informaziotik ezagutzara igarotzea ez da solik eduki kontua. Saiakera dakar berarekin.
90eko hamarkadan, enpresa munduan oso famatuak egin ziren enpresen ezagutza kudeatzeko ahaleginetan Nonaka eta Takeuchi, SECI ereduarekin: Socialization, Externalization, Convination, Internalization (Gizarteratzea, Sistematizazioa, Nahasketa, Barneratzea). SECI ereduarekin honako ideia jaso zuten: pertsona batzuk sistematizatu eta gizarteratu duten ezagutza geureganatzeko, esperimentatzea da bide bakarra. Esperientziaren bidez, geure izaerarekin eta aurreko ezagutzekin nahastuko dugu informazio berria, eta orduan, informazioa izatetik ezagutza izateko bidean izango gara, ezagutza barneratzeko bidean.
Orain dela zenbait urte, Tabakalerako Hirikilabs-en hartu nuen parte hainbat irakaslerekin batera. Landu genuen zelan bihurtu hezkuntza espazioak esperimentatzeko, saiatzeko eta ezagutza sortzeko espazio, zelan igaro hezkuntza bankariotik beste eredu batera. Ez da erantzun erraza, aldagai asko daude bidean, baina orduz geroztik ikasleak ezagutza sortzaile gisa ikusten ditut, eta irakasleak euren bidai-lagun onen moduan, prozesu horretan.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.
Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]
Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]
Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]
Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]
Zalantza asko izan ditut, meloia ireki ala ez. Ausartuko naiz, zer demontre! Aspaldian buruan dudan gogoeta jarri nahi dut mahai gainean: ez da justua erditu den emakumearen eta beste gurasoaren baimen-iraupena bera izatea. Hobeto esanda, baimen-denbora bera izanda ere, ez... [+]
Mundu mailako erasoaldi inperialista betean gaude, mendebaldeko burgesiak gidatuta. Ofentsiba inperialistak hartu duen forma gerrarena da, aldaera guztiekin: gerra ekonomikoa, gerra kognitibo eta kulturala, lawfarea; eta, noski, gerra militarra. Mendebaldeko inperialismoak... [+]
Beste detektibe triste baten telesail bat ikusi berri dut. Eskoziako irla urrun batean gertatzen dira trama guztiak. Badakizue nola funtzionatzen duten fikzio horiek: hildako asko, jende arrunta baina ez hainbeste, eta paisaia berde iluna. Oraingo honetan duela urte pila bat... [+]
Azken urteotan, industria politikaren kontzeptua hainbat mailatan indarrez berragertu da. Neoliberalismoaren mailua izandako erakundeak, Nazioarteko Diru Funtsak, gaur egun zera azpimarratzen du: merkatuek baliabideak modu eraginkorrean esleitzeko eta arazo horiek konpontzeko... [+]
Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]
Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]
Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.
Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]
Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.
Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]
Eroso gaude ingurunea gure egoera fisiko/emozionalera egokitzen denean. Besteak ni kontuan hartu nauenean, izan gizaki bat, objektu bat, espazio bat. Erosotasunaren klabea produktu eta espazio diseinuan beharrizan handi gisa sartu da, erosotzat jotzen dena erosgarria delako... [+]