Kazetaritzari gerra

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Vladimir Putinek Ukrainaren aurka abiatutako “operazio militar bereziaren” hasiera gisa pasako da historiara 2022ko otsailaren 24a. Ez zaitezte beldurtu, autokrata errusiarraren eufemismo berbera erabili dut momentuotan altzairuzko oihal berriaren alde batean eta bestean libratzen ari den guda komunikatiboa oso ondo adierazten duen adibidea delako.
Ez naiz ni izango gerra berri honen inplikazioak klabe geopolitiko eta ekonomikoan aztertuko dituena, horretarako badaude egiazko adituak eta pandemiaren beherakadarekin gairik gabe geratzen ari ziren iritziemale-orojakile korroa. Errelatoagatik eta iritzi publikoaren kontrolagatik gauzatzen ari den bataila da esanguratsuena iruditzen zaidana.

Europako Batasunak (EB) Errusiaren aurkako neurri eta zigor paketea iragarri zuen, eta horien artean zegoen Russia Today eta Sputnik hedabideen emisioen debekua Europan, baita beren sare sozialetako eta hedapen plataformetako kontu printzipalen blokeoa ere. Maila komunitarioan aurrekaririk ez duen erabakia da, eta zuzen egiten dio eraso informatzeko eskubideari eta adierazpen askatasun eskubideari, propio egindako hedabideen zentsurari atea irekiz.

"Hortxe gaude batzuk, zentsura kritikatzen, eta iturri guztiak irakurri eta sinesgarritasuna nori eman geure kabuz erabaki nahi dugula defendatzen"

Egun batzuk beranduago, Josep Borrell EBko Atzerri Gaietarako goi ordezkariak Bruselatik iragarri zuen desinformazio kanpainetan inplikaturik zeuden aktoreak zigortzeko marko batean lanean ari zela. “Demokrazia informazioa erregaitzat duen sistema da”, zioen. Eta nik galdetzen dudana da: nork erabakiko du zer den egia eta zer gezurra?

Moskutik iristen diren berriek ere ez dakarte baikortasunerako gonbitik. Mundu osoko hedabide nagusietako kazetariek herrialdea utzi dute Putinek lege berri bat sinatu ostean, zeinak hamabost urte arteko espetxe zigorrak ezartzen dituen “albiste faltsuak” zabaltzeagatik. Era berean, hedabide independenteak blokatuak izan dira, baita Facebook, Instagram eta Twitter bezalako sare sozialak ere.

Panorama samingarri horri gehitu behar zaio lekuan bertan lanean ari diren kazetarien hilketa, Brent Renaud estatubatuarrarena kasu; 2014an Donbasseko gerra hasi zenetik hildako gutxienez hamar kazetarien zerrenda tragikoa handiagotu du Renaudek. Nola ez, nire egiten ditut Hibai Arbide erreportariaren hitzak: “Kazetarien heriotzak ez dira gainontzekoenak baino garrantzitsuagoak, baina kamerarik gabe gerrak okerragoak dira mundu guztiarentzat”.

Preseski horregatik, jasanezina da ogibideko zati handi baten isiltasuna Polonian Pablo González atxilotu ondoren. González kazetaria da, eta inolako frogarik aurkeztu gabe leporatu dioten arren “espioitza”, inkomunikaturik dago espetxean, Espainiako Gobernuaren gelditasunaren aurrean –“kolaborazioarekin” ez esateagatik–.

Bien bitartean, hedabideek “korrespontsal” edo “ordezkari berezi” gisa aurkezten dituzte hamarnaka freelance kazetari, baina beren kabuz egin behar diete aurre estaldura gastuei, lau txakur txikiren truke bizia arriskatuz. Profesional zintzoak enkargurik gabeko axolagabe artean, zeintzuk gatazka eremu batera bidaiatzen duten beharrezko jakintzarik eta ezer berriren ekarpena egiteko aukerarik gabe, kaltetutako biztanleriaren baliabide urriak xahutzen dituzten bitartean sare sozialetako like eskukada baten truke.

Usteltasun horrek guztiak Arthur Ponsonby politikari ingelesaren esaldi ezaguna berresten du: “Gerra deklaratzen denean, egia da lehenbiziko biktima”. Eta hortxe gaude batzuk, zentsura kritikatzen, iturri guztiak irakurri eta sinesgarritasuna nori eman geure kabuz erabaki nahi dugula defendatzen.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2022ko martxoaren 27a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


2025-03-27 | Kontxita Beitia
Atzo bezain ozen! NATO pikutara soldaduskarik ez

Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]


Analisia
Agur buzoiei

Danimarkatik iritsi zaigu berria: 400 urtez estatuak eskainitako zerbitzua etengo du PostNord enpresa publikoak, eta eskutitzak banatzeari utziko dio 2025 urtea amaitzean. Gobernuak adierazi du enpresa publikoak negozioa paketeak banatzera bideratuko duela. Bi arrazoi eman ditu... [+]


2025-03-26 | Anuntxi Arana
Plater garbiak

“Hondakinik ez platerean!”. Hori zen kontsigna gure txikitako otorduetan. Janariak zeozer sakratu bazukeen, batez ere ogiak; lurrera erori eta, jasotakoan, musua eman behar zitzaion. Harik eta adin zozoan mamia baztertzeko moda etorri zen arte, lodiarazten zuelakoan... [+]


2025-03-26 | Edu Zelaieta Anta
Bakardade tonifikatua

Zenbait estatistikak berretsi dute begiak hondar urteotan ikusten ari zirena: gimnasioak (eta estetika-zentroak eta nolako-edo-halako-terapia eskaintzen duten negozioak) nabarmen ugaldu dira gurean. EITBk plazaratutako datu bat emateko: EAEn 2010-2019 urteen bitartean, zazpi... [+]


Burujabetza eta herri boterearen aldeko topaketak Tafallan

Topatu eta topa! Tipi-tapa, elkarrekin ekin eta, bidea, eginean egin aurrera. Mahaiak, aulkiak, koadernoak eta boligrafoak, platerak, konfidentziak, tragoak eta ahotsak, eskuak, ideiak eta barreak, borrokarako besarkada gozoak. Txistulariak bileran, erraldoiak lasterka eta... [+]


2025-03-26 | Tere Maldonado
Hezkuntza Saila: ezgai ala ez duin?

Hezkuntzari buruzko legediak, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen eta planetako jaun eta jabeen aginduei jarraituz, ikasleek ikasketa etapa bakoitzaren amaieran “irteera-profil” jakin bat izatea bilatzen du. Ez pentsa profila zerbait itxia eta bukatua... [+]


Botere biguna desarmatzen

Martxoaren 14an Donald Trumpek agindu exekutibo bat sinatu zuen, hainbat berri agentziak jasotzen duten diru kopurua asko murrizteko. Kaltetuetako bat United States Agency for Global Media (USAGM) izan zen eta, ondorioz, Voice of America (VOA), Radio Free Europe/Radio Liberty... [+]


Teknologia
%2ko zapalkuntza

Orain dela 20 bat urte, berrikuntzaren inguruan master bat egin nuen. Bertaraturiko gonbidatu batek esan zigun gizakion historian berrikuntza teknologikoaren eragile handiena gerra izan zela. Gerra, halaber, eragile handia da botere harremanen berrikuntzan.

Berrikuntzaz ari... [+]


2025-03-26 | June Fernández
Meloi saltzailea
Otsoak

Zer esango zenioke Palestinako aktibista bati aurrez aurre izango bazenu? Ni mutu geratu nintzen Iman Hammouri nire herrian bertan aurkeztu zidatenean. Eskerrak andre nagusi bat gerturatu zitzaigula eta solaskide roletik itzultzailearenera pasa nintzela.

Palestinako Popular... [+]


2025-03-24 | Garazi Muguruza
Desioa

Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]


Nazio askapena; arrazakeriaren eta faxismoaren kontrako antidoto bakarra

Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]


2025-03-24 | Emun kooperatiba
Gazteak eta euskara: oztopo errealak eta aukera berriak

Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeak duen erronka handienetakoa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioarekin batera, erabilerarena da. Askotan, gazteen euskararen erabileran jarri ohi dugu fokua, baita euskararen erabilerak izan duen eta izan dezakeen bilakaeraren... [+]


2025-03-24 | Behe Banda
Bihotza bete-beteta

Gaur buruko minez iritsi naiz etxera. Ostiral iluntze hotz bat da; ez du euririk ari, baina haizeak bota ditu lurrera bi kontainer eta korapilatu dit ilea. 23:39 dio telefonoak. Lagunekin afaldu dut gure ostiraleroko tabernan. Barre asko-asko egin dugu, eta bihotza bete-beteta... [+]


Eguneraketa berriak daude