Argitaletxe askok uko egin zioten Beirazko kanpaia liburuari, txolina eta arina zelakoan. 1963an argitaratu zen lehen aldiz, Victoria Lucas ezizenez sinatuta. Beirazko kanpaia eleberria izan zitekeen, baina autorearen bizitzatik oso gertu dagoen kontakizuna izanik autobiografikoa dela esan genezake.
New Yorken egonaldi bat egiteko aukera du Esther protagonistak modako aldizkari batean irabazitako lehiaketari esker. Protagonistak poeta izan nahi du, eta liburuaren hasieran horretarako aukerak dituen emakume gazte baten egunerokotasunaren testigu izango gara. Poliki-poliki eta Estherren barne bakarrizketaren bidez bere mundua nola narrasten den ikusiko dugu.
Alde batetik, garaiko emakumeei eskatzen zitzaien rolarekin bat egiten ez duelako gertatzen da hori: berak idatzi egin nahi du, bidaiatu. Eta behin baino gehiagotan esaten duen bezala ez du ezkondu nahi, emakume librea izan nahi du. Beste alde batetik, gizonekiko eta emakumeekiko jendarteak duen moral bikoitzak erraietaraino eragiten diolako: “Ezin nuen jasan ideia hura, emakumeak bizitza aratza izatea eta gizonak, aldiz, aldebikoa, alde bat aratza eta bestea ez” (113.orr).
Praktikan eta pentsaeran errebeldea eta azpiraezina den protagonistak ez du garaiko jendartean bere lekua topatzen eta depresioa izan daitekeena deskribatzen du. Psikiatriko pribatu batean eta elektroshock terapia jasotzen amaitzen du Estherrek. Gainbeherak emozionala eta pertsonala ematen badu ere Estherrek garaiko genero rolen eskaerekin duen gatazka erakusten digu.
Zaurgarriak, delikatuak diren gauzak babesteko erabiltzen den objektuari esaten omen zaio “beirazko kanpaia”. Kasu honetan protagonista mundutik aparte eta babesgabe dagoenaren sentsazioa ekartzeko balio dezake metaforak. Erakusleihoan kristal batekin babestuta begiratu dezakegun hori bistaratzeko.
Martxoan argitaratu du Txalapartak Sylvia Plathen Beirazko kanpaia, Garazi Arrula Ruizen itzulpenean. Zortekotzat dut nire burua obra esanguratsu hau lehen aldiz euskaraz irakurri ahal izan dudalako. Obra feminista, sutsua eta apasionantea. Eskerrik asko.
PLEIBAK
Miren Amuriza Plaza
Susa, 2024
--------------------------------------------------
Miren Amurizaren bigarren eleberria argitaratu du Susak Durangoko azokaren atarian: Pleibak. Aurretik egindako grabazio baten gainean kantatzen ari zarelako antzerkia egitea da... [+]
Non sense liburua
Edward Lear
Itzultzailea: Juan Kruz Igerabide
Denonartean, 2024
----------------------------------------------
Edward Lear idazle eta ilustratzaileak 1846an argitaratu zuen esku artean dugun obra hau. Igerabidek liburuaren hitzaurrean dioen bezala,... [+]
Hetero
Uxue Alberdi
Susa, 2024
----------------------------------------------------
Negazionismoaren, manosferaren eta trollen aroan ezinbestekoa da literaturaren ekarpena, errealitatearen tolesei begira jartzeko tresna paregabea delako: inguruan ditugun zapalkuntza... [+]
Guardasolak euria nahi du
Patxi Zubizarreta
Ilustrazioak: Irrimarra
Ibaizabal, 2024
---------------------------------------------
Duela 30 urte argitaratu zuen Patxi Zubizarretak Marigorringoak hegan liburuxka; J. M. Lavarellok ilustratua eta Edebé argitaletxe... [+]
Begiak zerumugan
Idazlea: Miren Agur Meabe
Ilustratzailea: Ane Pikaza
Elkar, 2020
-------------------------------------------------------
Askotariko testuak eta liburuak argitaratu ditu Miren Agur Meabek. Literatur genero guztiekin aritu da: haur eta gazte literatura,... [+]
Barrengaizto
Beatrice Salvioni
(Itzulpena: Fernando Rey)
Txalaparta, 2024
------------------------------------------------
Barrengaizto izenburua aukeratu du Fernando Reyk Beatrice Salvioni-ren La malnata itzultzeko. Reyk dio idazlearen ahotsa izaten ahalegindu dela,... [+]
PELLOKERIAK
Ruben Ruiz
Ilustrazioak: Joseba Beramendi, Exprai.
Elkar, 2022
-----------------------------------------------
Ruben Ruizek kontakizun laburrez osaturiko obra berri bat eskaini digu. Ez dira mikroipuinak, kontakizunek, modu independentean irakur badaitezke... [+]
Memet
Noemie Marsily eta Isabella Cieli
A fin de centos, 2022
--------------------------------------------------
Kolore gorriko kanpineko kremailera ireki eta atetxotik begira gaude Lucyrekin batera. Portada honekin hartzen du irakurlea Memet komikiak. Hitz gutxiko... [+]
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Elkar, 2024
-----------------------------------------------------
Gazte-egarri da euskal kultur sistema. Horixe zioen Leire Vargasek Berria-n idatzitako zutabean. Odol freskoa nahi du industriak: askotarikoa eta dibertsoa. Azkenean, baina,... [+]
Norberak maite duena. Hitza gogoan, irakurketa biziz
Miren Billelabeitia
Pamiela, 2022
------------------------------------------------
Miren Billelabeitia institutuko irakaslea da, literaturzalea eta Literatura unibertsala irakasgaia ematen du duela zenbait urtetatik... [+]
Snarkaren ehizan
Lewis Carroll
Irudiak: Henry Holiday
Itzulpena eta edizioa: Manu LÓpez Gaseni
Pamiela, 2024
-------------------------------------------------------
Udaberrian argitaratu zen esku artean dugun obra hau. Alizia herrialde miresgarrian,... [+]
Argialdiak
Miriam Luki
Susa, 2023
-------------------------------------------------
Itzulerak
Miren Agur Meabe
Elkar, 2023
--------------------------------------------
Iaz kaleratu zuen Miren Agur Meabek Itzulerak eleberria. Pertsonaia nagusiak gazteak direnez, gazte literatura dela esan genezake, baina literatura ona denean, gazte zein helduentzat da,... [+]
Soka-tira
Testua: Ilan Brenman
Ilustrazioak: Guilherme Karsten
Itzulpena: Ipar Alkain
Denonartean, 2024
-------------------------------------------------
Album honen bukaeran bada Benjamin Franklinen aipu bat: “Sekula ez da izan gerra onik, ezta bake txarrik... [+]
Putzua
Goiatz Labandibar
Erein, 2024
----------------------------------------------------------
Goiatz Labandibarren Putzua egun batean gertatzen den hazkunde nobela bat da: hilekoa jaisteak markatzen duena, hain zuzen ere. Edo bestela esanda, heroiaren bidaia bat,... [+]