Trantsizio ekologikoa geopolitikoa dela erakusten digu Ukrainako gerrak

  • Petrolio ala gas, ohituak gara baliabide natural horiek kausitzea gatazken osagaien artean. Europak Errusiarekiko daukan energia dependentziaz anitz hitz egin da azken egunetan. Baina horrez gain, Green Deal edo Itun Berdearen gauzapenerako, nahi edo ez, Ukraina zein Errusiarekin harremanak beharrezkoak ditu Europak: hidrogenoarentzat Ukrainarekin eta trantsizio ekologikorako makinerietan kausitu metal eta mineralentzat, berriz, Errusiarekin.    

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Beste behin ikusten ari gara baliabide naturalak kontuan hartu beharrekoak ditugula herrien arteko gataztak aztertzerakoan. Horren erakusle dugu otsailaren 24az geroztik Errusiaren tropei aurre egiten dabilen Ukraina. Europar Batasunarekin eta Errusiarekin dauzkan harremanei begiratzeko orduan, kontuan hartu beharreko osagaia dugu energiaren arloa –izan petrolioa, gasa, hidrogenoa, berriztagarria zein nuklearra–. 2770. alean argitaraturiko Reporterre komunikabidearen zuzendari Hervé Kempfen “Ohar ekologistak Ukrainako gerraz” artikuluak ontsa azaltzen digu nola daukan Europak Errusia “bazkide konplikatu baina nahitaezkoa”, energiaren arloan daukan dependentziagatik.

Klima larrialdiaren testuinguruak bultzatu trantsizio fasea ere dugu kontuan hartu beharrekoa eta ezin uka gerora geopolitika eta klimaren arteko lotura azkartuz joanen zaigula. Errusiaren eta Ukrainaren arteko gerrak demagun, zalantzan jartzen du Europar Batasunak 2019an marrazturiko Green Deal edo Itun Berdearen egingarritasuna –eta 2050erako helburutzat jarritako karbono neutraltasuna–.

Vladimir Putinek Donetskeko eta Luhanskeko herri errepubliken independentzia aitortzeagatik jasotako lehen zigorren artean izan zen Nord Stream 2 gasbidearen izoztearena. Errusia eta Alemania arteko 1.230 kilometroko gasbidea dugu NS2, Errusiaren gas esportazioak bikoizteko bideratua; irailean bukaturikoa, baina, azken tramiteak direla eta oraindik martxan jarri gabekoa. NS2 izoztu badute ere, norabide beretik doan Nord Stream 1-ak segitzen du irekita –honek ere 55.000 milioi metro kubo gas garraiatzen ditu urtero–. Hots, Errusiak ere baluke hobia itxiz Europar Batasuna zigortzeko bidea, Errusiako gasarekiko dependentzia handia daukalako: inportaturiko gasaren %43 Errusiatik du eta 2019an gasbide ezberdinei esker 199.000 milioi metro kubo esportatu zizkion Europari Gazprom errusiar konpainiak. Baina gerra garaian ere ez direnez beti nahi diren eraso guztiak bideratzen, erreportaje hau idazterako unean halako erabakirik ez du hartua Moskuk. Europak NS1 hetsi ezin duen gisara, Errusiari ere zaila zaio: petrolio eta gasaren diru-sarrerak aurrekontu federalaren %40 dira eta Europarako esportazioen ia erdia dira gasa eta petrolioarenak.

Oroit gara nola Errusiak “garaipen” bezala kokatu zuen NS2-ren obren bukaera. Ukrainak “proiektu politiko errusiar honen kontra borrokatzen segituko” zuela ihardetsi zuen berehala. AEBak aliatu zituen Kievek gatazka ekonomiko horretan, eta Donald Trumpek zigorrak bideraturik zituen eraikuntzan zebiltzan enpresen aurka –NS2 abiarazteak AEBen esportazioak ere ttipituko lituzkeelako–. Joe Biden presidente berriak, ordea, akordioa adostu zuen Alemaniarekin, Ukraina eta Europa ekialdeko herrietako kexuak baretzeko berme batzuk adosturik.

Ukraina hidrogeno iturri nahi luke europar batasunak

Akordio horri begiratzeak merezi du ulertzeko klima larrialdia eta trantsizio ekologikoa geopolitikoak –eta beraz gatazka iturri potentzial– bihurtzen ari zaizkigula. US-Germany Climate and Energy Partnership [Klima eta energiari buruzko AEB-Alemania partaidetza] izena jarri zioten iazko uztailaren 15ean izenpetu akordioari. Ez zituen erabat asebete Ukrainako eta Europa ekialdeko herriak eta elkarrizketa eza deitoratu zuten: “Aldebiko negoziaketetan AEBek eta Alemaniak beren interesei dagozkien arazo guztiak konpon ditzakete. Baina beste nazio batzuen interesak direnean, ezer ez dezakegu erabaki” Ukrainako presidente Volodimir Zelenskiren aholkulariaren hitzetan.

Le Grand Continent komunikabidearen Nord Stream 2, la méthode Biden plus productive que celle de Trump (“Nord Stream 2, Bidenen metodoa, Trumpena baino emankorragoa”) artikulua interesgarria da nondik norakoen ulertzeko. Partaidetza horri dagokionez, Green Fund edo Fondo Berdea sortzeko konpromisoa hartu zuen Alemaniak, Ukrainako “energia-trantsizioa, energia-eraginkortasuna eta energia-segurtasuna” sostengatzeko. Gutxienez 1.000 milioi dolar dituzte bideratzekoak, kapital publiko eta pribatuak uztartuz –150 milioi euroko hasierako dohaintza egiteko konpromisoa hartu zuen Alemaniak–.

“Hidrogenoa Ukrainaren sektore giltzarrietako bat da, hidrogeno berdea ekoizteko potentzial handia duelako, eta horrek aukera handia ematen dio Europar Batasunari, hidrogenoa inportatu beharko baitu. Hidrogeno berdea ekoitzi eta esportatzeak aukera emango lioke Ukrainari bere gasbide-sare garrantzitsuaren erabilera berritzeko; Errusiak bere gas naturaletik sor lezakeen hidrogeno urdina baino ekologikoagoa eta beraz erakargarriagoa litzatekeen hidrogenoa eskainiz”, irakurri dezakegu artikuluan.
Argi da bere interesei segi ari dela Europa: 2050 urterako finkatua daukan karbono neutraltasuna lortzeko helburua erraztuko lioke hidrogeno berdeak. Eta nola ez, Errusiako gas eta petrolioarekiko dependentzia ttipitzeko aukera ere litzateke. 2030erako 2x40 GW hidrogeno berde lortzeko helburua du Europak –40 GW Europatik eta beste 40 GW Ukraina eta Afrika iparraldetik inportatuz–. Postura berean dago Kiev ere: “Ukrainak bere klima-politika Europaren Itun Berdearekin lerrokatu nahian dabil” zioen Ukrainako presidenteak, 2019ko Climate Ambition Summit edo Klima Anbiziorako Gailurraren kari. NS2 abiarazteak ekarriko dizkion diru-galtzeak konpentsatzeko bidea luke gainera – 2.460 milioi euro jaso zituen 2019an, Ukraina zeharkatuz Gazprom errusiar konpainiak ordaindu igarotze gastuei esker–. Ukrainako gas sareak, Eustream eslovakiarrak, NET4GAS txekiarrak eta OGE alemaniarrak batu berri dira Ukraina eta Alemania lotuko dituen Central European Hydrogen Corridor korridorea eraikitzeko.
Hala ere, esportatzeko azpiegitura errazki eskura baldin badute, sektorea ia zerotik garatu beharra daukate ukrainarrek. Gerrak xehaturiko herriak, bestelako lehentasunak ukanen ditu seguruenik ondoko urteetan, hori horrela, Europak jarritako lehentasunak zalantzan daude orain.

Errusia beharrezkoa, baita energia berdeentzat ere

Novethic-en Métaux stratégiques: la guerre en Ukraine pourrait freiner la transition écologique de l´Union Européenne (“Metal estrategikoak: Ukrainako gerrak frenatu dezake Europar Batasunaren trantsizio ekologikoa”) artikuluak kontuan hartu beharreko bigarren elementu bat aipatzen digu: Europar Batasunak marrazturiko trantsizio ekologikoarentzat beharrezko dituen metalez aberats direla Errusiako lurrak. Adibidez, auto elektrikoentzat behar den paladioaren %40 Errusian kausitzen da. Nikelarentzat berdin, Filipinak eta Indonesiaren ondotik hau dugu ekoizle nagusia eta badakigu haize-errota eta baterientzat ezinbestekoa dugula metal hori. Beste informazio bat, Donbassi buruzkoa, 2014an hasitako gerraren osagai ere izan daitekeena: litio asko bada bertako lurretan eta guztiak dira horri begira: Errusia, Ukraina bera, baita Europar Batasuna ere.

“Klima aldaketak eta gatazkek sustrai bera dute: erregai fosilak". IPCC Klima Aldaketari Buruzko Gobernu Arteko Taldeko Svitlana Romanko ukraindarraren hitzak dira. Seguru asko, gerora energia berdeak ere kausituko ditugu gatazken oinarrian.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ukrainako gerra
2024-11-05 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Iparkorearrak ote dabiltza behe-laino artean Errusian?

Errusian Ukrainarekiko gerra-frontean arituko liratekeen iparkorear soldaduena bezalako kontakizunak entzuten direnean, kosta egiten zaio behatzaileari bereiztea zer izan daitekeen gerra-lainoak lausotzen duen errealitatea, eta zer maskirovka klasikoenekoa.


2024-10-17 | Julene Flamarique
Zenbat jende hil da Errusia eta Ukrainaren arteko gudan? Zer dio batak eta besteak?

Dagoeneko milioi bat pertsona hil dira Errusiaren eta Ukrainaren arteko gerra hasi zenetik, hainbat informek jaso dutenez. Hildako gehienak soldaduak dira, eta ondoren zibil ukrainarrak. Udara honetan izan dira kopururik altuenak 2022tik. 


Gerra galtzen ari den Ukrainan, negoziazioaren bideak indarra hartu du

Asteazken honetan Ukrainako lehendakari Volodimir Zelensky Londresen bildu da Keir Starme lehen ministro britainiarrarekin eta Mark Rutte NATOko idazkari nagusi berriarekin. Ondoren bildu da ere Europar Batasuneko beste buruzagi garrantzitsuekin. Helburua da “garaipenerako... [+]


2024-10-07 | Joan Mari Beloki
Euskal europarlamentari gehienak guda Europara zabaltzearen alde

Irailaren 19an Europako Parlamentuaren gehiengoak honen alde eman zuen botoa: "Berehala kendu ditzatela Ukrainari emandako arma-sistemaren erabilerari jarritako murrizketa guztiak Errusiako lurraldean". Hitz arruntetan esanda: "Bota itzazue luzera handiko misilak... [+]


Salamiren taktikaren arriskuak

Potentzientzat salamiaren taktika erakargarria da. Xerrak apurka-apurka era finean moztean datza. Horrela AEBek NATOren zabalkundearekin, nazioarteko legediaren hausturekin, erregimen aldaketekin eta nazioartean bere base militarren ugalketarekin errusiarren segurtasuna eta... [+]


2024-09-20 | George Beebe
Ez dago irismen luzeko misil nahikorik Mendebaldean Ukrainako egoera aldatzeko

(Baina Kievek Errusiari eraso egiten uzteak gerrara eraman gaitzake zuzenean).

George Beebe CIAko Errusiako analisi zuzendari ohia da eta bere artikulu hau Rafael Poch kazetariaren blogean argitaratu dute gaztelaniaz eta Brave New Europe webgunean ingelesez.


2024-09-11 | Gedar
Ukrainako Azov Batailoi faxistak errekrutatze-bira bati ekin dio Europan

Taldea ezagutzera ematea, gerrarako dirua biltzea eta soldaduak errekrutatzea da faxisten asmoa. Hainbat geldialdi egingo dituzte, hala nola Alemanian, Polonian, Txekian, Lituanian, Herbehereetan eta Belgikan.


2024-09-10 | Axier Lopez
Ikasturte berrian ere, gerra ate joka

Udan ohikoa izaten da albiste asko opor garaien etenak estaltzea. Eta egia esan, estalita baleude, kasik hobe. Gerra hotsen doinuak jarraitzen baitu dantzan jartzen kontinente zaharra.


2024-08-29 | Gedar
Aurrekontuetan aitortutakoa baino are handiagoa da Espainiako Gobernuaren gastu militarra

2022an, urteko aurrekontuan onartutakoa baino %20 handiagoa izan zen inbertsio militarra; 2023an, %30 handiagoa. Europako herrialdeen gastu militarra Gerra Hotzaren amaierakoa baino handiagoa da une honetan.


Errusiak eraso bortitzak egin ditu Ukrainako hainbat lurraldetan

2022ko otsailaren 24an hasi zen gerra. Ordutik, Errusiak egiten duen erasorik bortitzenetakoa egin du astelehenean. Erasoak azpiegitura energetikoa izan du jomuga, eta horrek itzalaldi orokorrak eragin ditu.


2024-08-07 | Euskal Irratiak
Oihana Goiriena
“Haserre gara, Polonia airos atera baita Pabloren kontrako salaketa frogatu gabe”

Osasun artak biltzen ari da Pablo Gonzalez Moskun une honetan. Joan den astean, Poloniako Radomgo segurtasun handiko espetxetik atera zen kazetaria bi urte eta bost hilabeteko preso egon ondoan. Poloniak leporatzen zion espioitza frogatu gabe libre atera da.


NATOk gogor egin du Txina eta Errusiaren kontra, 75. urteurreneko goi-bileran

Sortu zela 75. urteurrenean egindako gailurrean, Aliantza Atlantikoak Txinaren kontrako mezua gogortu du eta herrialde asiarrari egotzi dio Errusia laguntzea Ukrainako gerran. Kievi laguntza gehiago emateko konpromisoa adierazi dute NATOko 32 kideek eta Europako herrialdeek... [+]


2024-07-09 | Mikel Aramendi
Hungariako lehen ministro Viktor Orbanek badarabil plan zehatzen bat buruan

Europar Batasunaren txandakako presidentetza beretu eta astebeteren buruan Viktor Orban hungariar lehen ministroak egin duen ezusteko blitz-ak azalpen serioa eskatzen du. Gaiaren neurrikoa.


Eguneraketa berriak daude