XIX. mendearen amaieran, ukrainera modernoaren arauak ezarri zirenean, haietako batek zioen hiriburuaren izena Київ zela ukraineraz, eta haren forma latinizatua, hau da, mendebaldeko herrialdeek erabili beharreko exonimoa Kyiv zela. Baina munduko txoko gehienetan normalean exonimoentzako ez dago arau edo irizpide garbirik, eta askotan kontrajarri egiten dira.
Ukraina, XIX. mendearen amaiera. Ukrainera modernoaren arauak ezarri zituzten. Herrialdea Errusiar Inperioaren menpe zegoen, baina politika inperial sozioekonomiko liberalei esker eta, mende luzez gerran eta gatazkan murgildua egon ondoren, tarte baketsua baliatuz, loraldi kultural eta ekonomikoa izan zuen herrialdeak. Lehen unibertsitatea sortu zen hiriburuan, baita lehen opera antzokia zabaldu ere. Telegrafoa, tranbia ea azpiegitura ugari lehenengoz iritsi ziren, eta testuinguru horretan arautu zuten hizkuntza. Arau horietako batek zioen hiriburuaren izena Київ zela ukraineraz, eta haren forma latinizatua, hau da, mendebaldeko herrialdeek erabili beharreko exonimoa Kyiv zela. Baina ukrainarren ahaleginak ez zuen emaitzarik izan eta atzerrian Kiev izena erabiltzen jarraitu zuten nagusiki, errusierazko Київ toponimoa jatorria duena. Batetik, Ukrainak ez zuen sekula estatu propiorik izan, eta errusiera edo poloniera nagusi ziren estatuen parte izan zen ordura arte. Bestetik, politika sozioekonomiko irekiez gain, gobernu inperialak errusifikazio zorrotza ezarri zien herrialdean bizi ziren ukrainar, poloniar eta judutarrei.
1917ko azaroaren 20an Ukrainako Errepublika aldarrikatu zuten, baina independentziak gutxi iraun zien ukrainarrei. 1920an sobietarrek hartu zuten herrialdea eta hurrengo sei hamarkadatan errusifikazio prozesua areagotu egin zen, Kiev exonimoaren erabilerarekin batera.
Euskaraz ere badugu inguruko toponimo nagusiak gureratzeko joera (Bordele, Madril, Bartzelona…), baina horretan nagusi italiarrak dira: Frantziako hiriburuari Parigi esaten diote, Frankfurt hiriari Francoforte…
1991n independentzia berreskuratuta, errusifikazio prozesua iraultzeko ahaleginei ekin zien gobernuak. 1995ean toponimoak latinezko alfabetora ekartzeko legeak ezarri zituzten, eta Kyiv hiriburuaren exonimo ofiziala zela berretsi. Baina kanpainak ez zuen arrakastarik izan, gatazka politikoek bultzada eman zioten arte. 2014ko Krimeako krisiaren eta Donbasseko gerraren ondoren ingelesez Kyiv-en erabilera asko hedatu zen. Eta, berriki, errusiarren inbasioaren ondorioz, hizkuntza gehiagotara ari da zabaltzen.
Nazio Batuen Erakundeak ingelesez eta gazteleraz Kyiv forma erabiltzea gomendatzen du, Espainiar Errege Akademiak Kiev-en alde egin arren. Baina NBEk berak frantsesez Kiev erabiltzeko proposamena egin du orain arte.
Exonimoei tiraka
Exonimoentzako ez dago arau edo irizpide garbirik, eta askotan kontrajarri egiten dira. Ohiturari eutsi behar zaio ala jatorria errespetatuz aldatu behar dira izenak? Idazteko moduari eman behar zaio lehentasuna ala ahoskerari? Alfabeto latinoa erabiltzen duten hizkuntza guztietan forma bera erabili behar da ala bakoitzak berera ekarri behar du?
Paris berdin idazten da frantsesez, ingelesez edo euskaraz, baina desberdin ahoskatzen da. Euskarazko Txina, gaztelerazko China eta italierazko Cina, aldiz, berdin ahoskatzen dira, berdin idazten ez diren arren. Gainera, nahiko urrun daude txinerazko jatorrizko ahoskeratik; Zhongguo edo Zhonghua litzateke fonetikoki gertuen dagoena.
Eta Txinan gaudela, nola esan behar diogu hiriburuari? Pekin ala Beijing? Peking izan zen luzaroan izen latinizatu nagusia eta hortik dator Pekin. Beijing jatorrizko ahoskeratik hurbilago dago eta, esaterako, ingelesez hori erabiltzen da. Hala ere, alemanieraz, errusieraz edo gazteleraz Pekin formari eusten zaio. Italiarrek, aldiz, Pechino esaten diote.
Euskaraz ere badugu inguruko toponimo nagusiak gureratzeko joera (Bordele, Madril, Bartzelona…), baina horretan nagusi italiarrak dira: Frantziako hiriburuari Parigi esaten diote, Frankfurt hiriari Francoforte…
Hala, irizpide garbi eta bateraturik ezean, Kyiv nagusituko da ala Kievek eutsiko dio? Alemaniak dozenaka exonimo izaten jarraituko du (Germany, Allemagne, Saksa, Niemcy, Tyskland…) ala jatorrizko Deustchland zabalduko da? Hungariari egunen batean Magyarorszag esango diogu? Edo, errazago, Finlandiari Suomi?
Urruña, 1750eko martxoaren 1a. Herriko hainbat emakumek kaleak hartu zituzten Frantziako Gobernuak ezarritako tabakoaren gaineko zergaren aurka protesta egiteko. Gobernuak matxinada itzaltzeko armada bidaltzea erabaki zuen, zehazki, Arloneko destakamentu bat. Militarrek... [+]
Poloniako Maszycka kobazuloan duela 18.000 urteko arrastoak topatu zituzten XIX. mendearen amaieran. Baina berriki giza hezurrak teknologia berriak erabiliz aztertu eta kanibalismo zantzu garbiak aurkitu dituzte.
Ez da ikerlan bat ondorio horretara iristen den lehen... [+]
Porzheim (Alemania), 1945eko otsailaren 23a. Iluntzeko zortziak jotzear zirela, hegazkin aliatuak hiria bonbardatzen hasi ziren bonba su-eragileekin. Erasoak sarraski izugarria eragin zuen denbora gutxian. Baina Pforzheimen gertatutakoa itzalean geratu zen, egun batzuk lehenago,... [+]
Poloniar ikerlari talde batek Sevillako Italica aztarnategiko Txorien Etxea aztertu du, eta eraikinaren zoruko mosaikoak erromatar garaiko hegazti-bilduma xeheena dela ondorioztatu du.
Txorien etxean 33 hegazti daude mosaikoetan xehetasun handiz irudikatuta. Beste... [+]
Judea, K.o II. mendea. Erromatar probintziako giro nahasi betean, Gadalias eta Saulosen kontrako epaiketa egin zuten, iruzurra eta zerga-saihestea leporatuta. Epaiketaren berri grekeraz idatzitako 133 lerroko papiro batean jaso zuten (argazkian). Dokumentu nabateoa zela... [+]
Vietnam, 1965eko otsailaren 7a. AEBetako aire-armadak lehenengoz napalma erabili zuen biztanleria zibilaren kontra. Ez zen gasolina gelatinatsua erabiltzen zen lehen aldia. Bigarren Mundu Gerran hasi ziren bonbekin batera jaurtitzen eta, Vietnamen bertan, Indotxinako... [+]
Danimarkako Vasagård aztarnategian 600dik gora harri grabatu aurkitu dituzte arkeologoek. Datazioen emaitzen arabera, duela 4.900 urtekoak dira, eta garai hartan Alaskan sumendi baten erupzio bortitza gertatu zela ere jakina da. Erupzio horren ondorioek Europa iparraldeko... [+]
Japonia, VIII. mendea. Nara Aro betean furoshiki terminoa erabiltzen hasi ziren, baina Edo Arora arte (XVII-XIX. mendeak) ez zen hedatu. Furoshiki objektuak ohialetan biltzeko artea da, baina bere etimologiak garbi uzten du bere jatorria: furo hitzak bainua esan nahi du eta... [+]
Duela 3.300 urteko egiptoar momia batean Yersinia pestis-en arrastoak topatu berri dituzte, hau da, VI. mendean Justinianoren izurria eta XIV. mendean Izurri Beltza eragin zuen bakterioarenak.
Adituek orain arte uste zuten garai hartan izurria soilik Eurasian hedatu zela,... [+]
Groenlandia, X. mendearen amaiera. Lehen esploratzaile eta kolono eskandinaviarrak uhartera iritsi ziren. Baina XV. menderako kokaleku horiek abandonatuta zituzten eta jatorrizko inuitak geratu ziren. Baina 1721an, Hans Egede misiolariak espedizio bat antolatu zuen eta kolonoak... [+]
2017an Indonesiak eta Herbehereek akordio bat sinatu zuten, Europako herrialdeak hiru mendeko kolonialismoaren ondorioz lapurtutako ondarea itzul tzeko helburuarekin. Gusti Agung Wesaka Puja itzultze prozesuaren arduradun indonesiarraren hitzetan, akordio hori... [+]
Grezia, 1975. Herrialdeak urtea errepublika gisa hasi zuen, hiru aste lehenago, 1974ko abenduaren 8ko erreferendumean, herritarrek monarkiaren amaiera erabaki ondoren.
Hamarkada bat lehenago, 1964an, Pablo I.a erregea hil zenean, Konstantino semeak hartu zuen tronua, 23 urte... [+]
Kopenhage, 1974ko abenduaren 18a. Eguerdiko hamabietan ferry bat iritsi zen portura eta bertatik 100 Santa Klaus inguruz osatutako taldea lehorreratu zen. Antzara erraldoi bat zeramaten haiekin. Asmoa “Troiako antzara” moduko bat egitea zen, eta, hirira iristean,... [+]
Tennessee (AEB), 1820. Nathan Green esklaboa jaio zen, Uncle Nearest edo Osaba Nearest ezizenez ezaguna. Ez dakigu zehazki zein egunetan jaio zen eta, oro har, hari buruzko oso datu gutxi dauzkagu 1863. urtea arte, orduan lortu baitzuen emantzipazioa. Dakiguna da 1850eko... [+]
New York, 1960. Nazio Batuen Erakundeko bilkura batean Nigeriako kanpo ministro eta NBEko enbaxadore Jaja Wachukuk lo hartu zuen. Nigeriak independentzia lortu berri zuen urriaren lehenean. Beraz, Wachuku NBEko Nigeriako lehen ordezkaria zen eta kargua hartu berri... [+]