Musukoa ezartzera behartzen gaituzten garai hauetan, gogora etorri zait Henri Michaux olerkari frantsesaren testu bat, Tatouages (tatuaiak) izenekoa, Ecuador bidaia liburuan argitaratu zuena 1929an (Gallimard). Horretan, autoreak adierazten du “oihaneko Indioak” miragarriak direla: “Turkoek” bezalaxe ulertu dute giza aurpegi soila berez “lizuna”, “ez sanoa” eta “basatia” dela, eta usaia hartu dute begitartea tindatzeko adiskideen etxera bazkaltzera joatean. Gizarte horietan, bisaia beztitzen da espiritualago eta umilago agertzeko besteen aurrean, eta norberaren “barne espazio” intimoa kanporaturik erakusteko, hurkoaren errespetuz. Michaux segur zen aurpegi tatuaiak Mendebaldeko gizartean ere hedatuko zirela, baina ez, mende bat berantago, maskarak dira ezarri aurpegiak estaltzeko, eta horien gibelean gordez gure burua, batak besteari ezkutatu diogu gure “barne espazioa”, jendetasunez baino gehiago beldurrez eta menpekotasunez.
Herstura horretan, are loriagarriago zait ikustea artista gazteek ez dutela dudarik beren “barne espazioak” denen bistara hedatzeko, bihotz-zabaltasun osoz. Garazi aldean bereziki, azken urte eta hilabete hauetan, nasaiki partekatu du bere baitako aberastasuna gazteriak, denon gozamenerako.
"Gogo-bihotzak, zirrarak eta sentiberatasuna bata besteari ezkutatzera bultzatzen gaituen jendarte honetan, sanotasun beldurgarriaren izenean, milatan eskertzekoa da bere “barne espazioa” oparitzen digun gazteria"
Pentsatzen dut hemen Iribarne ahizpei eta beren lagunei: Leire Iribarne distirantak bizipoza eta maitasuna zoragarriki zabaldu du hainbat musika proiekturen bidez, batez ere Diabolo Kiwi talde funkyarekin, Amaiur Epher, eta Julen eta Allande Etxeberri adiskideekin. Maia Iribarnek Paxkal Irigoienekin eskainiko digu Bañolet seriea, Xofaldia Produkzioak eta Kanaldudek ekoizturik; 2021eko Durangoko Azokako Sormen beka jaso du telesail horrek, eta jadanik eskuragarri da Bloñ, Bañolet kantuz diskoa, filmaren soinu banda. Eta bestalde, hor dugu ere Maiak, Amaia Hiriartek eta Elena Hairak osatu hirukotearen Habia disko aparta.
Izendatu nahi nituzke ere bai bi idazle gazte: Amaiur Epher, lehenik, Maiatz argitaletxean Profeten iruzurra plazaratu duena 2021eko otsailean. Liburu zapartatu horrek Alexander funtzionarioaren gorabeherak kontatzen dizkigu –gora baino gehiago, beherak–, ironia beltzez eta arraileriaz zorroztu estiloan. Epherrek jakitate sozial, filosofiko eta politiko handia erakusten du, eta irakurlea gogoarazten zorionaz eta etsipenaz, bizitzaren bilakaeraz eta etikaz, bi irribarreren artetik. Hausnarketa satirikoen bideratzeko, nahasten ditu eleberri, saiakera, poesia eta antzerkiaren berezitasunak, obra sailkagaitza eta ustekabekoa eskainiz.
Xan Idiart donazahartar gazteak, berriz, plazaratu du Teresaren mendekua ipuin bilduma Elkar argitaletxean, Iparluma sailean, 2021eko buruilean. Talentu narratibo izugarria erakusten du Idiartek, giro franko bereziak sortuz, pertsonaia ikaragarriak biziaraziz, eta gain-gainetik, intriga harrigarri baino harrigarriagoak asmatuz. Istorio bakoitza testuinguru arrunt edo errealistan hasten da, Gipuzkoan edo Garazin, eta tipus tapas, ti-tau, ikaragarriko bihurgunea hartzen du kontakizunak, suspense hagitz jasangaitza eraikiz, eta irakurlearen irrika hondarrean beti manera txundigarrian asez. Idiartek gainera, maisutasunez darabiltza hiztegi oso aberatsa eta hizkuntzaren sotiltasuna.
Gogo-bihotzak, zirrarak eta sentiberatasuna bata besteari ezkutatzera bultzatzen gaituen jendarte honetan, sanotasun beldurgarriaren izenean, milatan eskertzekoa da bere “barne espazioa” oparitzen digun gazteria, espiritualki bezain umilki, Michaux-k aipatu Indioek bezala, guzion salbagarri.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]
Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]
Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]
Ez dakit zuek ere pertzepzio bera ote duzuen –aitor dut: modu azientifikoan hasi naiz idazten hemen–. Pereza hitzaren hedatze naturalaz ari naiz. Gero eta gehiago aditzen baitut Hego Euskal Herriko bazterretan: euskaraz, espainolez eta, jakina, euskañolez... [+]
Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]
Nobedadea izan ohi da Durangoko Azokari lotzen zaion hitz entzunenetako bat. Nobedadea han, eta nobedadea hemen. Zenbaitetan, ordea, lehengokoari beste itxura ematea aski izaten da etiketa hori itsasteko. Talentu berriztagarriz birmasterizatutako CDek eta berrargitalpenek badute... [+]
Euskara txikitasunean handia den ur emaria dugu. Bertako tanta bakoitzak gure kultura ureztatzen eta biziberritzen du. Egarri den hari itsaso bete ur eskaini. Euskara putzu sakon eta ilun batetik etorri izan bada ere, guztiok atera dugu gure ur-gazi lagina, eta guztiok bilakatu... [+]
Gazteak gero eta lehenago hasten dira pornografia kontsumitzen; izan ere, bere sexu heziketa bakarra da pornoa. Nola demontre heldu gara honaino?
Gaur egun, onartu behar da Interneti esker pornografia ikustea askoz errazagoa dela. Tamalez, klik baten bidez 7-9 urte arteko... [+]
Joan den abenduaren 5ean, PPk lege proposamen bat aurkeztu zuen Nafarroako Parlamentuan, Nafarroako toki entitateetako Idazkaritza eta Kontu-hartzailetza lanpostuetan funtzionarizazioa lortzeko prozesuak bereizteko. Hori gertatuko balitz, 30 pertsona inguruk merezitako... [+]
Nazio Batuek abenduaren 10ean Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna aldarrikatu zutenetik 51. urteurrena bete da aurten. Data horrek garrantzia hartu du Euskal Herrian eta Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokitik gogoetarako zenbait elementu eskaini nahi ditugu.
Nazioarteko... [+]
Bazen behin kulturaren gordailu bilakatu zen herria. Denboraren poderioz, munduko agintariek kultura adierazpide ororen aurka hartutako neurri murriztaileen erruz, herrien garra, sormena eta irudimena amatatuz joan ziren, emeki-emeki kandela bat bailitzan. Hala ere, herrialde... [+]
Elon Musken presentzia hedabideetan gora doa, suziri baten moduan, Etxe Zuriko lorategian lurreratu ostean. Lortzen ari den botereaz eta influentziaz asaldatuta omen daude beste botere batzuk eta, bere eragina gutxitzeko asmoz, X sarearen kontra kargatu dute. Azken asteetan The... [+]
2011. urtean M-15eko mugimendu indartsua lehertu zen, Kataluniako Gobernua ataka estuan jarri zuena. Besteak beste, orduko hartan Polizia Bartzelonako Katalunia plazako kanpaldi suminduari oldartu zitzaion, eta parlamentua setiatu zuten ekintzaileek, Artur Mas presidentearen... [+]