argia.eus
INPRIMATU
Beijingeko jokoen ondorioa
  • Beijingeko neguko jokoetarako villa olinpikoa eraikitzen ari zirela, Jin dinastiako aztarnategi handi bat azaleratu zen.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2022ko martxoaren 03a
(Argazkia: IACRHP)
(Argazkia: IACRHP)

Negu honetako Beijingeko jokoek zeresana eman dute, besteak beste, neguko jokoak elurrik eta izotzik gabeko eremu batean antolatzeak eragiten dituen kalte ekologikoak direla eta.

Baina instalazioak eraikitzeko lanek ondorio positibo bat izan dute arkeologiari eta historiari dagokionez: Jin dinastiako (1115-1234) jauregi itzela. 2017an aurkitu zituzten lehen arrastoak, villa olinpikoa eraikitzen ari zirela eta, egun, aztarnategiak 140.000 metro koadroko azalera du. 72 eraikin aurkitu dituzte eta jadezko, brontzezko eta beste material batzuez egindako eskultura piloa ere bai.