Hizkuntza eta gatazkak

Bihotza negar eta irri | Maryse Condé (Itzul: J. M. Berasategi) | Erein & Igela, 2021
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Ez dut frantsesez ezta kreoleraz idazten: Marysecondéraz idazten dut”. Horixe azaldu zuen Bihotza negar eta irri liburuaren idazleak 2016an. Joxe Mari Berasategik hizkuntzaren erabilera propio hori ekarri du euskarara Erein eta Igelak iaz argitaratu zuten narrazio bilduma laburrean.

Iruditzen zait hizkuntza baino arras gehiago euskaratu dela sortzaile guadalupetar eta Nobel sari alternatiboaren irabazlearen hizkuntza-erabilera partikularra itzultzean. Hau da, gizarte gatazken, egiturazko zapalkuntzen eta botere harremanen zirkulazioaren erradiografia literario kokatua da Marysecondéra. Horixe dago orain euskaraz irakurgarri.

Izan ere, Marysecondéra ez da bakarrik azentu anitzekoa. Ez da aldatuko soilik klase sozial ezberdinen hizkuntza erabileraren arabera. Condéren literaturak borroka-eremu bilakatzen du Bihotza negar eta irriko hizkuntza.

Narrazioek kreoleraren eta frantsesaren arteko tentsioan irakurgarri egiten dituzte klase sozialen arteko gatazkak. Jaiotzen denetik hemezortzi urte betetzen dituen arteko garaia kontatu bitartean, egunerokotasuneko talka etengabe, ez-ikusgarri, erabat mundutar mikroskopikoekin borrokatuko da protagonista. Talka horien bitartez pentsatuko du bere burua.

Nahasita irakur daitezke egiturazko zapalkuntza arrazialak eta ekonomikoak, generoari dagozkionak eta sexualitateari lotutakoak. Petit-nègreak, grand-nègreak, mulatoak, pays-blancak; fabrika-langileak bortxatu birramona eta ezezagunak bortxatu amona; guraso alienatu, neba komunista, eta larru-beltz maskara-zuri protagonista; jendailakume, zerbitzari, funtzionario, burgesia ertain-gorako eta magistratuak; eta kolonia eta metropoliaren arteko distantziak. Guztiek desordenatuta eraikiko dute mundua bezala protagonista.

Ezinbestean, gatazkoi hizkuntza-gatazka gehitu behar zaie egiturazko zapalkuntza gisa. Izan ere, frantsesa zein kreolera ez den hizkeran soilik adieraz daitezke Guadalupeko askotariko gatazkak. Hau da, hizkuntza bat ez da soilik borroka-eremu; bada, baita ere, zapalkuntza-gune.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburu kritikak
Mona Lisaren lapurreta

Ihes plana
Agustín Ferrer Casas
Itzulpena: Miel A. Elustondo
Harriet, 2024

---------------------------------------------------------

1936ko azaroaren 16an Kondor legioko hegazkinek Madrilgo zenbait museori egin zieten eraso. Eta horixe bera da liburu honetara... [+]


Etxea. Aitarena, amarena, ahizparena. Nirea

Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Alberdania, 2024

-----------------------------------------------------

Gogotsu heldu diot irakurketari. Yolanda Arrietaren obra aski ezaguna zait eta iragan maiatzean argitaratu zuen proposamen honetan murgiltzeko tartea izan dut,... [+]


Dramaturgoen ‘herstory’-rako

Rosvita. Teatro-lanak
Enara San Juan Manso
UEU / EHU, 2024

---------------------------------------------------

Enara San Juanek UEUrekin latinetik euskarara ekarri ditu X. mendeko moja alemana zen Rosvitaren teatro-lanak. Gandersheimeko abadian bizi zen idazlea zen... [+]


Arriskuen aurrean, Ernaux

Idazketa labana bat da
Annie Ernaux
Itzulpena: Leire Lakasta
Katakrak, 2024

-----------------------------------------------------------
 
Klinikoa, zorrotza, politikoa, intimoa, autobiografikoa. Horrelakoak erabili izan dira maiz Annie Ernauxen lana eta idazketa... [+]

Errugabetasuna frogatzen

Segundo erabakigarriak
Manu López Gaseni
Elkar, 2024

--------------------------------------------------

Nobela labur hau irakurtzen hasi eta harrapatuta sentitzen zara, eta horretan badu zerikusia idazleak ezarritako erritmo bizi eta azkarrak. Lehen hamar... [+]


Eklipsea

Dragoiak eguzkia IRENTSI zuenekoa
Aksinja Kermauner
Alberdania, 2024

-------------------------------------------------------

Hamarnaka liburu idatzi ditu Aksinja Kermauner idazle esloveniarrak. Euskaraz plazaratutako lehenengoa dugu hau, Patxi Zubizarretak itzulia eta... [+]


Ama(ma)ren artilezko jertsea

Puntobobo
Itxaso Martin Zapirain
Erein, 2024

----------------------------------------------------

Izenburuak eta azaleko irudiak (Puntobobo, artile-mataza eta trapuzko panpina) osasun mentala, puntua egitea eta haurtzaroa iradokiko dizkigute, baina adabaki gehiago... [+]


Itsasoak ere baditu mila aurpegi

Itsasoa bete urre
Dani Martirena
Irudiak: Ana Ibañez
Txalaparta, 2022

--------------------------------------------

Liburu honetara barneratzen den irakurleak sentsazio ugari izango ditu. Deigarria da azaleko letren urre kolorea eta zuritasuna, goialdean ageri den... [+]


Mutu

Migranteak
Issa watanabe
1545 argitaletxea, 2024

-------------------------------------------

Ezagutzen ez nuen 1545 argitaletxeak 2024an itzuli eta kaleratu du Issa Watanaberen Migranteak liburua. Animalia talde batek egiten duen migrazio prozesua kontatzen du; eta... [+]


‘Check point’-etatik harago

DETAILE XUME BAT
Adania Shibli
Itzulpena: Aitor Blanco Leoz
Igela, 2024

----------------------------------------------

Egunotan, Israelgo soldadu batek bideo-joko batean balego bezala droneak erabilita Palestinako ospitaleak, eskolak, errefuxiatu-eremuak bonbardatzen... [+]


Hondamendi zahar hura

Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat
Alison Bechdel
Txalaparta, 2024

---------------------------------------------

Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat (2006) nobela grafikoaren lehen argitalpenarekin egin zen ezaguna Alison Bechdel komikilaria, nahiz eta berak... [+]


Politono bat entzun nahi?

PLEIBAK
Miren Amuriza Plaza
Susa, 2024

--------------------------------------------------

Miren Amurizaren bigarren eleberria argitaratu du Susak Durangoko azokaren atarian: Pleibak. Aurretik egindako grabazio baten gainean kantatzen ari zarelako antzerkia egitea da... [+]


Umore zoroa

Non sense liburua
Edward Lear
Itzultzailea: Juan Kruz Igerabide
Denonartean, 2024

----------------------------------------------

Edward Lear idazle eta ilustratzaileak 1846an argitaratu zuen esku artean dugun obra hau. Igerabidek liburuaren hitzaurrean dioen bezala,... [+]


Amore eman, ala ez

Hetero
Uxue Alberdi
Susa, 2024

----------------------------------------------------

Negazionismoaren, manosferaren eta trollen aroan ezinbestekoa da literaturaren ekarpena, errealitatearen tolesei begira jartzeko tresna paregabea delako: inguruan ditugun zapalkuntza... [+]


Marigorringoak Afrikan

Guardasolak euria nahi du
Patxi Zubizarreta
Ilustrazioak: Irrimarra
Ibaizabal, 2024

---------------------------------------------

Duela 30 urte argitaratu zuen Patxi Zubizarretak Marigorringoak hegan liburuxka; J. M. Lavarellok ilustratua eta Edebé argitaletxe... [+]


Eguneraketa berriak daude