argia.eus
INPRIMATU
‘Endeavour’ aurkitu dute ala ez?
  • Berriki Australiako Itsas Museo Nazionalak (ANMM) jakinarazi du James Cook esploratzaileak Australia eta Zeelanda Berrira lehenengoz iristeko erabilitako itsasontzia aurkitu dutela.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2022ko otsailaren 23a
(Argazkia: Samuel Atkins)
(Argazkia: Samuel Atkins)

Museoko arduradunek azaldu dute Newporten (Rhode Island, AEB) hondoratuta dauden RI 2394 ontzi-hondakinak Endeavour ontziarenak direla “zalantzarik gabe”. Egun berean, ordea, Rhode Islandeko Itsas Arkeologia Proiektuak (RIMAP) adierazi zuen “goizegi” dela aurkikuntza baieztatzeko eta “froga eztabaidaezinik” ez dutela aurkitu.

Gainera, gogoan izan behar da Endeavour ur haiek nabigatzen lehen ontzi ”europarra” izan zela, baina lehenago bertako ontzi askok eta askok nabigatu zituztela.