Orain hamar urte pasa, Fukushima lehertzearekin batera, ia mundu osoan, baina batez ere Europan, energia iturrien inguruko eztabaida areagotu zen. Alemaniak hartu zuen epe ertainera nuklearrak ordezkatzeko lidergoa; Espainiak eta Frantziak ere, aho txikiarekin bederen, bide beretik jotzeko asmoa azaldu zuten. Baina berehala sortu zen hondakin nuklearrekin egin beharrekoaren inguruko eztabaida eta gai horren inguruko korapiloak eztabaida nuklearra lausotu zuen apurka, eta azkenerako baita desagerrarazi ere.
Pandemia garaian ez da ia eztabaidarik izan, gizartea lokartuta egon delako eta energia beharrak aurreko urteetakoak baino txikiagoak ere izan direlako; baina pandemiaren amaiera dirudien garai honetan eztabaida bortizki piztu da, izan ere, etxetik ateratzearekin batera energia beharrak esponentzialki hazten ari baitira.
"Macronek saldu digun nuklear txikien bideak aurrera egin dezake eta hurrengo hamarkadetan zentral nuklearrez josita topa dezakegu Frantzia, Europa eta mundua"
Orain gutxi, Frantziako presidenteak frantziar industria laguntzeko 30 mila miloi euroko laguntzak iragarri zituen. Dirutza horren zati bat industria nuklear txikiak sortzeko izango omen da. Trantsizio energetikoa egiteko urteak behar izango direnez, hamarkadak iraungo dituen trantsizio horri laguntzeko tresna ezin hobeak izan daitezkeela zioen Macronek. Zentral nuklear klasikoen potentziaren laurdena izango luketen zentralak perretxikoak balira bezala eraikiko dira era seguruan, denbora laburrean, eta gainera erabilera anitzekoak izan daitezkeela ziurtatu dute teknologia horren defendatzaileek. Txina eta AEB abiatu dira bide horretan, eta Europan iritzi kontrajarriak daude: Frantzia eta Herbehereak, esate baterako, horren aldekoak dira, eta Alemaniak ezezkotan jarraitzen du.
Azken hamar urteotan energia berriztagarrien ezarpena ia bikoiztu egin bada ere, oraindik oso pisu txikia dauka, egungo energia kontsumoaren %10aren azpitik. Munduan gero eta adostasun zabalagoa dago berotegi efektuari aurre egin beharrari dagokionez, karbono dioxidoaren eta metanoaren emisioak gutxitu beharraren aurrean, baina gizarteak dituen energia beharrak urtero handitzen direla eta energia berriztagarrien ezarpenak gorabehera handiak dituela kontuan hartuz gero, Macronek saldu digun nuklear txikien bideak aurrera egin dezake eta hurrengo hamarkadetan zentral nuklearrez josita topa dezakegu Frantzia, Europa eta mundua.
Europak onartu berri du nuklearrei “berde” izena jartzea, eta gauza bera gertatu da Alemaniak defendatzen duen gasarekin. Energia mota horiei semaforo berdea piztuko zaie Europa osoan, eta Euskal Herrian ere bai. 70eko hamarkadan Lemoizko zentralaren inguruan bultzatutako “Nuklearrik? Ez, eskerrik asko” esloganak jarraipenik izango al du?
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.
Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]
Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]
Asteartean eman zuten jakitera bost gazte lapurtarren kontrako sententzia. Hamabost hilabeteko espetxe zigorra gibelapenaz bi gazteri, 500 euroko isun banarekin; 140 orduko lan behartua eta 500 euroko isun bana beste bi gazteri; eta, azkenik, 1.700 euroko isuna beste... [+]
Lehengo batean, The Wire telesail sonatua berrikusten ari nintzela, etsipena gogora ekarri zidan eszena bat heldu zen. Bertan, The Baltimore Sun egunkariaren zuzendaritzak langileak bildu eta datozen aldaketei buruz ohartarazten die; hau da, kaleratzeez eta distira gutxiagoko... [+]
Bizi dugun kultura kontsumistak, erabiltzaile oro agintzen du gozamen neurrigabera. Slavoj Zizek dioen eran, Goza ezazu zure fetitxea, hiper-modernitatearen agindu ozena bihurtu da. Fetitxearen lekua betetzeko dauden gailu teknologikoen bidez gauzatzen baita egungo gozamena... [+]
Mamu batek zeharkatzen ditu sukaldeak: Karlosen mamuak.
Karlos ez da aurkeztu Master Chef Celebrity lehiaketara. Bere sukaldaritza-ondarea aztertuta, oso argi dauka ez duela lehiakideen aukeraketa gaindituko. Izan ere, hedabide eta gastronomiaren akademiaren ateak itxita izan... [+]
2018an itzali nituen sare sozialak, baita gailuen jakinarazpen gehienak ere, bizitzan arreta non jarri kontrolatzen hasteko saiatu asmoz. Egunero lan horretan jarraitzen dut, sitsa argira nola, nire jakin-minak errealitatea ulertzen lagunduko didan informazio freskoa bilatzen... [+]
Beyoncé futbol amerikarreko partida baten atsedenaldian, Houstonen (Texas). Kantari estatubatuarra cowboy jantzirik atera da estadio erdira. Kapela hegaluzeak tapatzen dio burua, zangoak belaunetarainoko bota luzeek. Soineko zuri urriak, berriz, izterrak eta paparra... [+]
Eskua bularrera eroan, eta bostekoa ukatu dio Siriako agintari berriak Alemaniako Kanpo Arazoetarako ministroari, ministro emakumeari. Modu adeitsuan, baina arbuioa jasan du Annalena Baerbock-ek. Aurretik, Al-Golani siriarrak, ordea, luzatu eta astindu dio eskua Jean-Noel Barrot... [+]
Urte berri goiza Joxe Ansorenak, gure aitona Isidroren anaiak, sortutako biribilketa baten izenburua da, urteberri goizean txistulariek kalez kale jo zezaten asmatua. Doinu horren airean, gaueko kondarrak bilduz joaten ginen, zabor kamioiak bezala. Behin, Sakito mozkor galanta... [+]
“Urte berri-berri, zer dakarrazu berri?” oihukantatzen genien, urteko lehen eguneko gaupasatik bueltan, bidean gurutzatzen genituen goiztiarrei. Eske puxken esperantzan gu, mozkor panparrotuok. Eta artean ez baitzen ez runner-ik ez eta selfie-rik ere,... [+]
Donald Trumpek urtarrilaren 20ean berriro hartuko du AEBetako lehendakari kargua, eta bigarren agintaldia izango du Etxe Zurian. Aurreko agintaldian, 2017-2021ean, lotsa gutxirekin ibili bazen erabakiak hartzeko orduan, agintaldi honetan konplexu urri horiek ezabatuko ditu eta... [+]
Euskadiko Selekzioa lortzea, ezbairik gabe, lorpen historikoa izan da. Baina horretan geratzen bada, euskaldun askorentzat –ni barne, nafarra bainaiz– egunik ilunena eta tristeena izango da. Lehenengo egunetako poza eta berotasuna gozatu ondoren, itzul gaitezen... [+]
Entzumen eta hizkuntza irakasleak (EHI) eta logopedak eskola publikoan zein kontzertatuetan lan egiten duten irakasle espezialistak dira. Horien funtzioen artean hizkuntzan eta komunikazioan zailtasunak dituzten ikasleei arreta zuzena ematea da, baina baita komunikazio sistema... [+]