‘Laborantza 4.0’ aroa ireki nahi dute, berdez pintatu eta produktibismoarekin segitzeko

  • Laborantza hirugarren iraultzara sartzera omen doa. Lehena XVII. eta XVIII. mendeetan gertatu zen, lugorrien bukaerarekin eta lurra gehiago ustiatzeko logika eta ekoizpen-teknika berrien garapenarekin; bigarrena, XX. mendean, mekanizazioarekin eta ongailu zein produktu fitosanitario kimikoen zabalpenarekin. Hirugarrena bidean dela diote hainbat instituzio, sindikatu eta multinazionalek –edo behintzat, bidean nahi lukete–. Teknologia berrietan, big data eta algoritmoetan oinarritzen den iraultza dugu. Hau ere garapen iraunkorraren izenean, omen.


       

     

“Laborantza 4.0”, Smart Farm, “zehaztasunezko laborantza”, “laborantza numerikoa”, “laborantza adimentsua”... nozio berriak dira guziak, lehen sektorean batzuk eman nahi luketen aldaketa definitzeko. Izan robotak, droneak, ordenagailuak, txipak ala kamarak, teknologia numerikoak elikadura ekoizpenean integratu nahiak geroz eta leku gehiago hartzen ari du instituzio eta multinazionalen artean –gehiago kostatzen zaio, ordea, laborarien artean hedatzea–. Belar “tzarrak” detektatzeko robota; behiak jeztekoa; edota erleak ordezkatuz polinizatzen duena; elikadura-katean teknologia eta adimen artifiziala sartu nahian dabiltza. Diotenez, big data-n bildutako datuei eta algoritmoei esker, kasuan kasu lur eremu edota kabala bakoitzarentzat jakin daitezke zehazki zein dituzten beharrak, hortik behargabeko xahutzeak saihestuz –hortik, “zehaztasunezko laborantza” nozioa–.

Enpresa pribatuak aspaldian dabiltza laborantza osoki kontrolatzeko ametsarekin. Jateko beharra beti ukanen dugulako asetzeko, etengabean izan daitekeelako diru-iturri. GEO genetikoki eraldatutako hazien jabetzari esker munduaren jabe bihurtu nahian ari dira 1990eko hamarkadaz geroztik. Orain, ordea, numerikoaren bidez ere dabiltza kontrola eskuratu nahian. GEOen ekoizpenean berezituriko Monsanto erosi zuen 2018an Bayer multinazionalak, eta gaur egun hau dabil laborantza numerikoan inbertitzen, mundu mailako liderra bihurturik.  2020an 500 langile zituen laborantzaren numerizaziora bideraturik, 2017az geroztik 2,5 aldiz biderkatu zuen horretarako enplegaturiko langile kopurua. Ondoan ditu, besteak beste, Yara ongailu ekoizle boteretsua eta kapitalismoaren sinbolo ditugun McDonald´s edota Walmart multinazionalak.

Confédération Paysanneko laborari Morgan Odyk Nous, paysans, refusons la colonisation de l’ONU par l’agrobusiness (“Laborariok errefusatzen dugu agrobusiness-ak NBE kolonizatzea”) testuan idazten duenari segi, bada kezkatzekoa: “Elikadura ekoizpenaren industrializazioa borobiltzea dute helburu, prozesua erabat artifizializatuz. Azkenean, robotizazioa, big data, kimika eta bioteknologiak oinarri dituen ‘smart laborantza’-k laboraririk gabeko laborantza du helburu”. Horregatik hastapenetik aurka kokatu zen laborari ttipien sindikatua den Via Campesina: “‘Laborantza adimentsua’ nozioarekin maskara berdea jarri nahi diote logika agroindustrialari”.

Eraldaketa hau bultzatzen dabiltzan start-up gehienak AEBetan, Txinan eta Indian dira, eta pentsa daitekeenez, ez dira laborarien artean osaturiko kooperatiba ala elkarteak... Funtsean, garaian pestizidak eta ondotik transgenikoak zabaltzen arituriko berak ditugu orain laborantza numerikoa laudatzen ari. Beste behin hor ditugu ekoizpen intentsibo eta industrialaren sustatzaile diren sindikatuak. Horrela mintzo da Christine Lambert FNSEA-ko presidentea: “Produktu fitosanitarioen hedapena gutxitzeko bidea dugu robotaren erabilpena”. Arazoa da, fitosanitarioen hedapena gutxitzeko bidean laborantza herrikoia eta ekologikoa sustatu beharrean, nahiago dutela robotek bideraturiko nekazaritza.

Instituzioak ere dira bilakaerari so, tartean Europar Batasuna. Ikerketa eta berrikuntza arloan dabilen Horizon Europe programak adibidez 95,5 mila milioi euroko aurrekontua du 2021-2027 urteentzat –5,4 mila milioi Next Generation UE planatik–, eta hauetarik 8,95 mila milioi ditu elikadura, laborantza eta ingurumenera bideraturik. Iaz Frantziako Gobernuak adostu PIA4 Gerorako Inbertsio Planak ere 100 milioi euro ditu arlo horretako enpresa pribatuentzat. Inra egitura publikoak 200 star up sortu ditu azken hogei urteetan, eta azken aldian gero eta gehiago berezitu da Laborantza 4.0-an.

Betiko leloa: klima aldaketari aurre egiteko bidea

Nola ez aipa, GACSA plataforma, NBEk sortua 2014ko klimari buruzko gailurraren kari. “Klima larrialdiaren aurrean berritu beharra azpimarratuz, agroindustriako lobbyek lehen lerroan jarritako laborantza ereduaren apologia egiten dabil GACSA” irakurri daiteke Action contre la faim, CCFD-Terre Solidaire eta Oxfam gobernuz kanpoko erakundeek plazaraturiko agirian.
Mundu mailako berotegi gasen isurketen %24 laborantzatik dator –%10 Europa mailan–. Baina kontuz, eredu industrialean dago gaitza: animalia hazkuntza alimaleek ondorioztatu metano isurketan, monokulturetan hedaturiko ongailu kimikoetan eta eredu hau oraindik gehiago zabaltzeko gisan bideraturiko deforestazioetan. Adibidez, langileen %55 laborari dituen Afrika kontinenteak soilik isurketen %15 ditu lehen sektoretik, eta mundu mailako isurketen %4 soilik da Afrikatik.

Hori horrela ez du zentzurik eredu industrialaren numerizazioak. Berdez pintatzeak ez du klima larrialdiaren arazoa konponduko, robot batek ala laborari batek hedatu, beti kutsatuko duelako ongailu kimikoak. Gainera, badakigu teknologia berrien ekoizpenak ikaragarriki kutsatzen duela, mineralen ustiapenarekin adibidez.

Gosetearen kontrako aterabidea dute bigarren argudiotzat, transgenikoekin duten gisara. 2050ean 10.000 milioi biztanle izanen gara eta ekoizpena emendatu beharko dugu, baina berotegi efektuak ttipituz. “Arazo sozial, politiko eta ekologikoei begira aterabide teknologikoak dakarzki zehaztapenezko laborantzak; baina aterabide hauek asmatuak dira eredu konbentzionalak bere horretan segitzeko gisan. Alta, badakigu sistema dela arazoen arduraduna”, irakurri daiteke Christopher Milesen The combine will tell the truth: On precision agriculture and algorithmic rationality (“Zehaztasunezko laborantza eta algoritmoen arrazionalitateari buruzko egia salatuko digu uztamakinak”) artikulu mamitsuan. Azaltzen duen ideia horrek balio du gosetearentzat –munduan %10ak du gosea pairatzen, baina aldi berean, elikagaien %20 zakarrontzira doa–; langile eskasiarentzat –Europako etxaldeen laurdena desagertu da azken hamar urteetan, baina ekoizpena emendatu da–; laborarien prekarietatearentzat, eta beste.

Izan legedi zorrotz, dirulaguntza zuzengabe ala merkatu liberal eta mundializatu, bere baserrian libreki eta duinki aritzeko bidean hamaika traba ditu laborariak. Aro berri honek big data eta GAFAM boteretsuekiko dependentzia ekarriko lioke... soluzio gisa saldurikoa, bere kalterako, beste behin. 


ASTEKARIA
2022ko otsailaren 13a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Laborantza
2024-12-16 | Jon Torner Zabala
Euskal Sagardoa
Ipar eta hego, mendeetako tradizioa txapel beraren pean

Euskal Sagardoa Jatorri Deiturak erronka ezarria dio bere buruari: Euskal Herri osoko sagar eta sagardogileak biltzea. “Sagardoaren kultura lurralde osoan dago, eta lurralde osoan mantendu dira sagardotarako sagarrak”, esan digu Unai Agirrek, sor-markaren... [+]


2024-12-16 | Garazi Zabaleta
Ozaetako (barrundia) sagar zuku ekoizpena
8.000 sagar zuku litro ekoitziak, 900 biztanleko herrian

“Aterako dut sagar zuku bat?”. Galdera horrekin hasi da Barrundiako Ekonomatoko kide Koldo Lopez Borobia, Susana Lopez de Ullibarri eta Santi Txintxurretarekin izandako elkarrizketa. Sagar zukuaren bueltan eta sagarrondoz inguratutako lorategian elkartu gara. Hau ez... [+]


2024-12-13 | Euskal Irratiak
Ardien mihi urdinaren eritasunaren ondorioei elkartasunez ihardetsi nahi die ELBk

ELB sindikatuak ardien mihi urdinaren eritasuna pairatu dutenendako elkartasunera deitzen du. Abendu hastapenean,departamenduko 650 ardi etxalde hunkiak izan dira. Kasu zenbaitetan, hamarka ardi galdu dituzte hazleek, bereziki marroak. Etxalde batzuek erraterako marroen %80... [+]


Idorrak dira munduko lurren %40, eta lehortze bidea egin dute lurren %75ek

Bide honetatik jarraituta, mende amaierarako, 5.000 milioi pertsona baino gehiago biziko dira lur idorretan. Arazo humanitario, ekonomiko eta sozial ugari eragingo lituzke horrek.


2024-11-08 | Euskal Irratiak
Iñaki Berhokoirigoin
“Oraingo munduan, iruditzen zaigu kontsumitzailea ere ez dela irabazle”

Ostegun arratsean abiatu da Lurrama, Bidarteko Estian egin den mahai-inguru batekin. Bertan, Korsika eta Euskal Herriaren bilakaera instituzionala jorratu dute. Besteak beste, Peio Dufau diputatua eta Jean René Etxegarai, Euskal Hirigune Elkargoko lehendakaria, bertan... [+]


Karine Jacquemart (Lurramako aurtengo gomita berezia)
“Egungo elikadura- eta nekazaritza-sistemek ez gaituzte autonomo bihurtzen”

Laborantza iraunkor eta herrikoiaren hitzordua den Lurrama azokan izanen da Karine Jacquemart, Frantziako Foodwatch elkarteko zuzendaria. Elikadura-eskubidea herritar orori bermatzeko helburuari tiraka, hainbat ekintza bideratzen dabiltza –herritar mobilizazioak, agintari... [+]


2024-10-25 | Filipe Lascaray
Jaunttoak, lurra eta herritarrak

Kanboko bi hautetsi nagusiak (auzapeza eta lehen axuanta) errabiatuak dira. Hiru herritarren kontra plainta ekarri dute, Marieneako pentzearen alde protestatzeagatik.  Bigarren aldia da enetzat, goizeko 06:00etan, ohetik ateratzen gaituztela (bizilagunarekin), hamar bat... [+]


2024-10-09 | Onintza Enbeita
Xabier Arriaga, 'Txiplas'. Baserritarra
“Gipuzkoako ENBA-k eta EHNE-k nekazaritza eredu bera defendatzeak asko esaten du”

Emakume bat ikusi zuen Xabier Arriagak Gernikako kafetegi batean kafesnea esne gaingabetuarekin eta gurinezko opil batekin hartzen. Orduan konturatu zen nolako kontraesanetara ohitu nahi gaituen sistema kapitalistak.


2024-10-07 | Garazi Zabaleta
Sareko
Bertako elikagai ekologikoak identifikatzeko bilatzailea

EAEko ekoizpen ekologikoaren kontseilua da ENEEK-Ekolurra, eta zertifikazioaz gain, eredu ekologikoaren aldeko sustapen lana ere egiten du elkarteak. “Gaur egun, argi ikusten dugu etorkizuneko eredua dela ekoizpen ekologikoa, eta badagoela honi buruzko informazioa emateko... [+]


Marieneko lurren aldeko hiru atxilotuak aske utzi dituzte, baina otsailean epaituko dituzte

 Apirilean Kanboko Herriko Etxean sartu eta han egindako protestekin lotuta hiru lapurtar atxilotu ditu asteazkenean Frantziako Poliziak. Aske geratu badira ere, otsailean epaituko dituzte. Herriko Etxearen babesarekin, Bouygues enpresak duen etxebizitza eraikuntza... [+]


2024-10-02 | ARGIA
Bi lagun atxilotu dituzte Itsasun eta Uztaritzen, Marieniako lurren aldeko protesten harira

Filipe Laskarai eta Benjamin Charron atxilotu dituzte jendarmeek asteazken goizean, apirilean Kanboko Herriko Etxean sartu eta han egindako protestekin lotuta. Marieniako lurrekin ez espekulatzea eskatu zuten laborari eta ekintzaileek ekintza hartan.


2024-09-23 | ARGIA
‘Sareko’ bilatzailea martxan, EAEko produktu ekologikoak non eskuratu jakiteko

Ekolurrak irailaren 23a, Europar Batasuneko Nekazaritza Ekologikoaren Eguna, aprobetxatu du tresna berria aurkezteko. Elikagai ekologikoak kontsumitzeko erraztasunak eman nahi dizkie herritarrei, Sareko bilatzailearekin: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ekoizle ekologikoen 269... [+]


Trenetik salto egin nahi

Hemen gatoz, atzera ere, hausnarra berritzera. Edo behintzat saiatzera. Edo horrekin amestera. Ez dakit, ordea, berritik zer izango dugun; izan ere, antza, munduak lehengo lepotik burua jarraitzen du. Barkatu okerra: gizakiok jarraitzen dugu lehengo lepotik.


2024-09-23 | Jakoba Errekondo
Sagardoaren kurkubitatik plastikora

Plastikoan bilduta saltzen dizkigute zuritutako sagarra, mandarina, ahuakatea eta abar. Eta ez gaitu lotsagorritzen.


Eguneraketa berriak daude