Hedabide gehienek informazio-manipulazioa eta AEBen agenda eta interesekiko mendekotasuna areagotzen duten une horietako bat bizi dugu. Duela urtebete gertu zegoen txinatar inbasioa Taiwanen. Orduan hedabideek sormen amaigabea erakutsi zuten ustezko inbasioaren faseei buruzko mapa eta azalpenekin. Beno, agian ez zen irudimen propioa; izan ere, ipuin horiek gehienetan AEBetako inteligentzia agentzietatik edota horiekin lotuta dauden think tank-etatik eta fundazioetatik datoz. Are gehiago, batzuetan konplexu militarrak edo agentzia horien zerbitzura dauden erakundeek zuzenean argitaratzen dituzte artikuluak hedabideetan. Azken asteetako adibide esanguratsu bat izan da AEBetako armagintza enpresa handienetako batek, Lockheed Martin Corporation-ek, Ukrainaren inbasio errusiarraren ideia hauspotzeko aurkeztutako artikulua Politico hedabide eragin-sortzailean. Esan gabe doa bi aste geroago enpresaren akzioen kotizazioa izugarri igo zela.
Gauza da orain zurrumurru eta informazio faltsuak zabaltzeko unea dela Errusiak Ukraina laster inbadituko duela defendatzeko. AEBek eta Erresuma Batuak ohituta gauzkate Irakeko bi gerren moduko kanpaina desinformatibo eta probokatzaileetara; hala ere, gero eta deigarriagoa da kazetaritzaren morrontza atlantista.
"Zuhurtziagabekeria AEBen eta Erresuma Batuaren aurkezpen-gutuna dira. Are gehiago orain, gerra behar baitute beren gainbehera inperiala geldiarazteko"
Ez dago Errusiak Ukraina inbadituko duela adierazten duen datu objektibo edo subjektiborik. Kremlinek aktiboki eta pasiboki
errepikatu du ez duela inbadituko. Errusiak ez du inolako interesik horretan, besteak beste, bere ekonomia suntsituko lukeelako, okupazioak eta giza galerek krisi soziopolitiko erraldoia sortuko luketeelako herrialdean eta Errusiak zuhurtzia handiz jokatzen duelako nazioartean. Zuhurtziagabekeria AEBen eta Erresuma Batuaren aurkezpen-gutuna dira; beraien mespretxuaren eta irainaren diplomaziarekin (sic); herrialdeen subiranotasunaren aurkako erasoekin; nazioarteko legedien hausturarekin; armak ez ugaltzeko itunetatik erretiratzearekin eta abar. Are gehiago orain, gerra behar baitute beren gainbehera inperiala geldiarazteko.
Washingtonen askok pentsatzen dute gerra dela AEBek bizi duten ataka larritik ateratzeko tresna egokia: gero eta zatituagoa eta ezegonkorragoa den jendartea kohesionatzeko balioko duen gerra; inflazioaren gorakada eta zorraren etengabeko hazkundearen aurrean dolarra indartzeko balioko duen gerra; AEBetako armagintzaren negozioa berpiztuko duen gerra; Urruneko lurraldeetako suntsiketak berreraikuntza-kolonizazio negozioa irekiko duen gerra; Europako Batasuna AEBetara ainguratuko duen gerra; eta Errusia amildegira eramango duen gerra Mendebaldearen mende geratzeko, bloke angloamerikarra indartuz Txinaren aurkako lehian.
Europa kontinentalak nahi ez duen gerra da ardatz anglosaxoiak nahi duena. Europako herrialde gehienek, besteak beste Alemania eta Frantzia, berretsi dute AEB eta Erresuma Batua ustezko mehatxua artifizialki puzten ari direla. Ildo horretan kokatu dira ere bai Ukrainako presidentea, gobernu kideak eta militarrak, eta ez da harritzekoa kontutan izanik beraien ustezko lagun angloamerikarrek inbasioaren ipuinarekin ukrainar ekonomia hondoratzen ari direlako. Hala ere, agian Kroaziako presidenteak, Zoran Milanovi?-ek, adierazi du hobekien bizitzen ari garena: "Honek ez du zerikusirik Ukrainarekin edo Errusiarekin, Ameriketako Estatu Batuen barne-politikaren dinamikarekin du zerikusia"; eta bitartean, Mendebaldeko herrialdeen aliatuek Yemen bonbardatzen jarraitzen dute. Dagoeneko ia 400.000 dira hildakoak Mendebaldeko laguntxoek miseria gorrian utzi duten herrialdean. Baina horretarako komunikabideek ez dute denbora gehiegirik, noski.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Azkar! Azkar! Adi egon, ez daukat astirik eta! Ohartarazi behar zaitut, denborak agian ez baitit uzt… Pipipipi-pipipipi! Pipipipi-pipipipi!
Goiz jaiki, eguneratuta egoteko irratia piztu, dutxa hartu, ilea lehortu, orraztu, bizarra kendu edota makillatu, kafea egiten den... [+]
Ez da berria, lehen ere ezagutu ditugu horrelako egoerak. Bere garaian hartutako erabakiaren emaitzak okertzen doazenean, zuzentzeko nahiko denbora balego bezala, eta ez da egia.
Hitz politak, itxaropentsuak, euskal gizartean pozik entzuten direnak, bai, baina badut beldurra,... [+]
Azpeitiko Udalak etxebizitza hutsei ezarritako kanona abian jarri berritan –eta Euskadi osora zabal daitekeela jakinda–, etxebizitza horien jabeen eta eskuineko alderdien kexak irakurtzen eta entzuten hasiko gara. Jabetzarako Eskubidearen inguruko mantra horiek... [+]
Lurrak guri zuhaitzak eman, eta guk lurrari egurra. Egungo bizimoldea bideraezina dela ikusita, Suitzako Alderdi Berdearen gazte adarrak galdeketara deitu ditu herritarrak, “garapen” ekonomikoa planetaren mugen gainetik jarri ala ez erabakitzeko. Izan ere, mundu... [+]
Martxoaren 13an lau urte bete dira Fran Balda arbizuarra istripuz hil zela. Preso, iheslari eta deportatuen etxeratzearen alde egin zuen lan, eta haren bost kidek idatzi diote gutun hau.
Zinez txalogarria, eskolako irakasle talde jakin baten borondatez, eta zenbait gurasoren inplikazioz, A ereduko ikastetxe estigmatizatu bat D ereduko eskola bilakatzeko abian jarri duten prozesua Gasteizko Judimendi auzoan. Honela, posible egiten ari dira Araba, Bizkaia eta... [+]
2025-2026 ikasturterako matrikulazio kanpaina hasi baino bi aste lehenago, Hezkuntza Saileko arduradunengana jo genuen, itunpeko eskoletako gelen ituntze maila ez delako egokitzen demografiaren jaitsierara eta indarrean dagoen lege esparrura.
Hiri gehienetan arazo orokorra... [+]
1986. urtean Espainiako Estatuak NATOn jarraitzearen aurkako botoa eman zuen euskal gizarteak. Denborak ematen duen perspektibak oraindik ez du azaldu zeintzuk izan ziren gizartearen arrazoi sakonak gerra erakundean parte hartzeari uko egiteko.
Felipe Gonzálezen... [+]
Martxoaren lehenengo lanegunarekin batera, komunikabideetan azalduko ez diren aldaketak etorri dira EHUn. Azken Lan Publikoko Eskaintzaren ondorioz, ehunka langile –arlo tekniko eta administrazio zerbitzutakoak– orain arte okupatzen zuten lanpostutik atera eta beste... [+]
Bolo-bolo dabil energia berriztagarrien hedapenaren inguruko eztabaida. Sarri askotan, iritsi den proiektu zaparrada desordenatuak eragindako artegatasunak bultzatuta, albiste zein iritzi-artikulu mordoaz gain, hitzaldiak, eztabaidak, mahai inguruak, bideo emanaldiak eta abar... [+]
Lagun asko sumatu dut kezkatuta euskaldun gero eta gutxiagok ahoskatzen duelako elle-a. Haur eta gazte gehienek bezala, heldu askok ere galdu du hots hori ahoskatzeko gaitasuna, idatzian ere nahasteraino. Paretan itsatsitako kartel batean irakurri berri dugu: altxorraren biya... [+]
Unibertsitateko ikasleen artean, maiz topatzen ditugu beste lurraldetakoak ere, bereziki gradu ondorengo ikasketetan. Topaketa horiek badira errealitate berriak ezagutzeko bide, baita besteak entzun eta besteez ikasteko parada ere. Garapenerako lankidetzari loturiko gaiak izan... [+]
Sare sozialetan badira zenbait pertsona eragin gaitasun handikoak. Jarraitzaile ugari dute, eta euren iritziak egiatzat hartzen dira. Askok, ordea, egia barik, interes propioa edo klase baten interesak iraunkortzea bilatzen dute. Ameriketan komentokrata deitzen zaie. Alegia,... [+]
Antifaxismoari buruz idatzi nahiko nuke, hori baita aurten mugimendu feministaren gaia. Alabaina, eskratxea egin diote Martxoaren 8ko bezperan euskal kazetari antifaxista eta profeminista bati.
Gizonak bere lehenengo liburua aurkeztu du Madrilen bi kazetari ospetsuk... [+]