Ibañetako lepoa, duela 2.000 urte inguru. Erromatarrek galtzada eraiki zuten, Pirinioak puntu horretatik igarotzeko. 2008an hasi zen Aranzadi Zientzia Elkartea antzinako iturriek aipatzen duten galtzadaren bila.
Ibañetako pasabideak garrantzia handia izan zuen Erdi Aroan, Donejakue bidea handik igarotzen zelako eta, besteak beste, Orreagako gatazka inguru haietan borrokatu zelako. Baina Antzinaroko hainbat egilek ere aipatzen dute galtzada hura (Ptolomeok, Antoninok eta Ravenako anonimoak), erromatarren garaian zeukan garrantziaren adierazle. Mendilerroa zeharkatzen zuten hiru pasabide zeuden orduan: ekialdean, Panissars; erdialdean, Somport; eta mendebaldean, Ibañeta. Cesaraugusta eta Burdigala (Zaragoza eta Bordelera) lotzen zituen galtzada horrek, eta Pompaelotik (Iruñetik) pasatzen zen. Beraz, Ibañetako pasabidea ezinbestekoa zen fatxada atlantikoko erromatar hiriak lotzeko.
2008an hasi zen Aranzadi Zientzia Elkartea antzinako iturriek aipatzen duten galtzadaren bila. Prospekzio lanetan aritu ziren hasieran, hainbat garaietako arrastoak jomuga, baina nagusiki erromatar garaiko galtzadan espezializatu ziren. 2011n aurkitu zuten lehen arrastoa eta 2012an hasi ziren indusketa lanetan. Bildutako informazioarekin Pirinioetako Galtzada Erromatarra (calzadaromanadelpirineo.eus/eu/) webgunea osatu dute. Eta Zazpetik Aurizperrira doan 26 kilometroko bidea ere seinalatu dute txangoa egin nahi duenarentzat.
Ibilbide hori egiten duenak ez du harlauzaz egindako biderik topatuko. Hori da erromatarren galtzadez dugun irudia, baina Aranzadiren ikerlanak agerian utzi duenez, hirietako bideak harlauzaz estaliak egon ohi ziren arren, gehienetan tarteko bideak lurrezkoak ziren, mantentzeko errazagoak zirelako. Aldapa handirik ere ez du topatuko bisitariak; ibilbide osoan ez da %6ko desnibela gainditzen Oihane Mendizabal Aranzadiko kidearen hitzetan, “garraio gehiena gurdien eta animalien bidez egin behar zenez, nahiago zuten ibilbidea luzatu, bidea xamurragoa izateko, sekulako aldapa igo baino”.
Gainera, mendilerroaren alde banatan, Donazaharren (Nafarroa Beherea) eta Artzin (Nafarroa Garaia), orografia malkartsua hasten den puntuetan, atseden lekuak izan daitezkeenak, “restop modukoak” aurkitu dituzte. Bi guneek ezaugarri oso antzekoak dituztela ondorioztatu dute ikerlariek. Eta, hala, horrek adierazten du erromatarren garaian ere Pirinioak lotune zirela, muga baino.
Irungo tren geltokian, Aduanaren eraikinaren atzealdean dagoen Pequeña Velocidad pabiloiak zutik jarraituko du, 1936ko gerraosteko giltzapetze-sistema beldurgarriaren lekuko gisa, talde memorialisten borrrokaren ondorioz. Pabiloia frankistek erabili zuten 1936tik 1942ra,... [+]
Judea, K.o II. mendea. Erromatar probintziako giro nahasi betean, Gadalias eta Saulosen kontrako epaiketa egin zuten, iruzurra eta zerga-saihestea leporatuta. Epaiketaren berri grekeraz idatzitako 133 lerroko papiro batean jaso zuten (argazkian). Dokumentu nabateoa zela... [+]
Poloniar ikerlari talde batek Sevillako Italica aztarnategiko Txorien Etxea aztertu du, eta eraikinaren zoruko mosaikoak erromatar garaiko hegazti-bilduma xeheena dela ondorioztatu du.
Txorien etxean 33 hegazti daude mosaikoetan xehetasun handiz irudikatuta. Beste... [+]
Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.
PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.
Lazkaon 1960-70ko hamarkadan galdu ziren inauteriak berreskuratzeko asmotan dabiltzala irakurri dugu azken asteetan. Festa haietatik abiatuta herriko hainbat talde elkartu eta otsailaren 28an plazaratuko dira inauteriak ospatzera. Xehetasun gehiago jakin nahian Oin Arin dantza... [+]
Gurera ekarri dugu Achille Mbenbe politologo kamerundarraren "nekropolitika" terminoa. Heriotzaren prismatik begiratzen die herritartasunari eta botereari, eta argi uzten digu pertsona multzo batzuen biziak gutxietsiak, balio gabekoak eta beraz, lasai asko desagertu... [+]
Danimarkako Vasagård aztarnategian 600dik gora harri grabatu aurkitu dituzte arkeologoek. Datazioen emaitzen arabera, duela 4.900 urtekoak dira, eta garai hartan Alaskan sumendi baten erupzio bortitza gertatu zela ere jakina da. Erupzio horren ondorioek Europa iparraldeko... [+]
Vietnam, 1965eko otsailaren 7a. AEBetako aire-armadak lehenengoz napalma erabili zuen biztanleria zibilaren kontra. Ez zen gasolina gelatinatsua erabiltzen zen lehen aldia. Bigarren Mundu Gerran hasi ziren bonbekin batera jaurtitzen eta, Vietnamen bertan, Indotxinako... [+]
Plataformak ostegunerako Iruñeko udaletxe plazan elkarretaratzea deitu du 18:30erako, hiru alderdiek eraikinarekin izandako jarrera salatu eta eraistearen aldeko hautuan berresteko.
Beste detektibe triste baten telesail bat ikusi berri dut. Eskoziako irla urrun batean gertatzen dira trama guztiak. Badakizue nola funtzionatzen duten fikzio horiek: hildako asko, jende arrunta baina ez hainbeste, eta paisaia berde iluna. Oraingo honetan duela urte pila bat... [+]
Japonia, VIII. mendea. Nara Aro betean furoshiki terminoa erabiltzen hasi ziren, baina Edo Arora arte (XVII-XIX. mendeak) ez zen hedatu. Furoshiki objektuak ohialetan biltzeko artea da, baina bere etimologiak garbi uzten du bere jatorria: furo hitzak bainua esan nahi du eta... [+]