Leku bat ezin da koordenatu batzuetara mugatu. Leku bat ezin da soilik mapa bateko puntu bat izan, ezta horma-irudi bat ere. Mapa batek ezin izango du inoiz lurraldea zehatz-mehatz irudikatu, leku fisiko bat baino askoz gehiago baita. Horma-irudi batek errealitatea mugatuko du kaiola laukizuzen batean sartuz.
Leku bat, hemen erakusketa
Noiz: urtarrilak 7
Non: Eleiz Museoa (Bilbo)
Lekua Bilboko Eleiz museoaren erakusketa-aretoa da. Hemen eta orain. Lekua Madalen Pinuaga Jaio artistak aukeratu duena da eta hor gaude ikusleak, hemen eta ez beste inon. Hormetan zazpi koadro daude haien artean elkarrizketan, baita gurekin ere. Zazpi paisaia dira, zazpi ate ireki ikusleak igaro eta habita ditzan.
Artelanak egilearen etapa baten testigantza dira. Fase berri bateko atarian dago-eta, hurrengo pausua eman baino lehen, begirada atzera botatzea erabaki du. Aurretik prestatu gabeko etapa bat izan da honakoa. Koadro horiek margozten hasi zenean zer edo zeren atzetik zebilela zekien arren, zera hori zer izango zen ez zuen oso argi. Baina intuizioari jarraituz bidea topatu du, susmoak baieztatu ditu. Pintzelkada organikoekin eta urdin, gris eta berdeen jolasarekin kostaldeko paisaiak irudikatu ditu, gure bazterren ustezko geometria hertsia gaindituz. Egileak anekdotatik haratago joan nahi izan du, ikuslearen pertzepzioarekin ez ezik, berearekin ere jolastuz.
Gure burmuinak dituen filtroak diseinatu ziren unibertsoaren handitasunak ito ez gaitzan. Filtro horiek mugak dira, hori da haien funtzioa. Era berean, irakatsitako hizkuntzaren esklaboak gara eta, horren ondorioz, ez gara harago joateko gai. Mundua imajinatu nahi dugunean begiak itxi eta barrura begiratzeko ohitura dugu, begien parean dugunaren sakontasuna topatzeko ezintasunak bultzatuta, jainkotasuna gugan balego bezala.
Paisaia-arteari, gure inguruari bezala, espiritualtasuna ukatu diogu.
Artistaren funtzioa paisaiaren objetibotasunetik haratago joatea da, pertzepzioaren ateak ireki eta bidaia kosmiko batean abiatzea. Zerbaiten atzetik joan, zeren bila ari den ez badaki ere. Madalenek zazpi koadro eskaintzen dizkigu, zazpi ate ireki, ez guk begiesteko, baizik eta barrura jausi eta sortu duen lekua bizitzeko, erditze lekutik kanpora bidaiatzeko. Pintzelkadak eta aukeratutako koloreak hieroglifikoak dira, parez pare dugun munduaren sarraila irekiko duten giltza.
Soilik gure pertzepzioaren ateak ireki eta bideak garbituko ditugunean ez dugu gela honetan geratu beharko. Itsasoko ura gure zainetatik ibiliko da eta goroldioa izango da gure azala. Bitartean, hemen egongo gara, Madalenek guretzat sortutako lekuetan.
Wikimedia Commons-en biltzen dira Wikipedian erabiltzen diren lizentzia libreko fitxategiak: irudiak, argazkiak, audioak, bideoak… Une honetan 110 milioi fitxategiko bilduma erraldoia osatzen dute. 2006an hasi ziren urteko argazki onenak aukeratzen. 2023koak hautatu berri... [+]
Uda osoan ikusgai egon dira Yun Ping artistaren argazkiak Donostiako Cibrian galerian. Identitate-prozesuak dituzte langai, generoaren eta arrazializazioaren bidegurutzean. Irailaren 12an, erakusketaren aktibazio eta itxiera gisa, Yun Pingek performance publiko bat egin zuen,... [+]
Garraio publikoaren zerbitzuaren gainbeheraren barruan, alde estetiko hutsa bada ere, ohikoa bilakatu da trenak margoturik ikustea eta, behingoagatik bada ere, ez da arrazoi ekonomiko hutsengatik, langileek azaldu dutenez.
Iruñeko Arrosadia auzotik pasatzen naizen aldiro sartzen dut burua Santa Marta kaleko tailerrean. Hor da Montse normalean: potetxoan pintzela sartu, trapu batean ia pintura dena kendu eta pintzela mihisean igurzten, begiztan. Bere espazio-denboran sartu naiz gaur eta... [+]
Jakoba Errekondok Ilargia eta landareak 2025eko agenda eskutan, ilargiaren arabera baratzeko lanak nola antolatu azalduko du eta entzuleen galderak zuzenean erantzungo ditu. Antton Olariagak argitalpen horretarako egin dituen hamabi piztiren ilustrazioak erakutsiko ditu eta... [+]
Donostian jaioa, urte mordoxka bat Alkizan eman zituen bizitzen, baserri batean. Inguratzen zuen naturak lilura sortzen zion. Margolari gisa egin da ezagun, nagusiki.
Zirrara eta pasioaren eroale da Arantxa Orbegozo Txitxi (Tolosa, 1962). Bizitza darama eskuetan eta hura eskaintzen dio zuzentzen zaion edonori. Atleta izan da, txirrindularia, eta bere buruari proposatu dizkion beste hainbat diziplinatan aritua. Hala eta guztiz ere, benetan... [+]
Ekida Arte Ekimen Sozialistak arte eskola antolatu du Donostian, asteazkenean hasi eta larunbatera bitartean. Paraleloki, lau egunez, bi formakuntza saio egingo dira: muralismoari eta arte bisualei buruzkoa bata; eta antzerkiari eta arte eszenikoei loturikoa bestea. Sarbidea... [+]
Otsailaren 23an abiatu ginen Zaragozara (Aragoi) lagun bat eta biok. Bera Haur Hezkuntzako maistra eta ni literatur dinamizatzailea. Album! elkarteak (haur eta gazte literatura argitaratzen duten argitaletxe independenteak biltzen dituen egitura) antolatutako ikastaroak gure... [+]
Interneten oinarria duen argazkigintza lehiaketa batean, 1839 Color Photography Awards delakoan, tranpa gertatu da. Kategoria berezia sortu zuten 2024ko ediziorako, Adimen Artifizialeko irudiak aurkeztekoa, eta irabazleak tranpa egin zuen, argazki erreala aurkeztuta irabazi zuen... [+]
Euskal Herriko kobazuloetan Madeleine aldiko (duela 18.500 eta 13.500 mila urte bitartekoak) labar-artea metodo konputazionalak konbinatuz aztertuta, ezaugarri espazialen eta ikonografikoen arabera bereizi dituzte irudiak, eta ondorioztatu dute lau multzotan bana daitezkeela.
Askotariko diziplina artistikoetan aritua, sona handikoa bai Euskal Herrian eta bai nazioartean, sortzez Alkizakoa zen semea igande honetan hil da bihotzekoak jota. Ur-Mara museoaren sortzaileetako bat izan zen, Thoreau espazioaren sorreran ere aritu zen eta Dantza filmean egin... [+]