Pandemia honetako erabaki askok eztabaida garden, aske eta sakonen beharra daukate. COVID-19aren aurkako umeen txertaketari debatea zor diogu, Lehen Arretako Berrikuntza Mintegiaren (SIAP) eta Lehen Arretako Espainiako Sarearen (REAP) honi buruzko lanek argi utzi duten legez.
SARS-Cov2ak umeengan eragiten duen gaixotasuna, orokorrean, arina eta denboran mugatua da, askotan asintomatikoa. Europan 5 urtetik gorako umeei ematen zaizkien COVID-19aren kontrako txertoak seguruak direla esan dute, momentuz txerto horiei larrialdi egoeran erabiltzeko baimena eman dieten agentzia erregulatzaileek. Ez dakigu, baina, zein den txerto horien epe ertain eta luzerako segurtasuna. Denbora eta kalitatezko erregistroak behar ditugu eragin ditzaketen albo-ondorioak ezagutzeko. Honen adibidea, populazio gaztean txerto hauen osteko miokarditis/perikarditis kasuen igoera. Kasu gehienak arinak eta ez oso ohikoak izan arren, etorkizunean ekar litzaketen balizko ondorioak kontuan hartzeko azpimarratu zuen Britainia Handiko Txertaketa eta Immunizazio Batzordeak (JCVI), iraileko adierazpenean.
Bestalde, ze oinarri zientifiko eta etiko dauka “talde immunitatea lortzeko” umeak txertatzeak? Gaur egungo COVID-19aren aurkako txertoek, zoritxarrez, ez dute birusaren transmisioa behar bezala ekiditen, zientziak eta oraingo transmisio komunitario zabalak argi utzi duten bezala. Transmisio honetan umeek pandemia hasieratik izan duten rola helduena baino txikiagoa izan da. Ume askok gaixotasuna honezkero pasatuta dauka, herri askotako estimazioek dioten bezala. Umeen seroprebalentzia ikerketa bat behar dugu (Juan Simó medikuak dioen moduan). Eta immunitate zelularra ikertuko duena ere bai.
"Umeen txertaketaren erabakia adineko taldean izango lukeen abantailan oinarritzea (horrela denik ematen ez badu ere) eztabaidagarria da oso. Eta umeen immunitate naturalak endemiarako jauzian lagun lezake"
Britainia Handiko 4 eta 11 urte arteko umeen lagin batean, seronegatiboen (antigorputzen testetan negatibo) %60k immunitate zelular indartsua zeukan (JCVIren 32. akta).
Gaixotasuna eduki ostean antigorputzak une hartan negatiboak izan arren, bazeukaten gaixotasuna pasatu izanaren seinalea, birusari aurre egiteko immunitatea. Zertarako hauentzako txertoa?
Norvegiak ez die txertoa eskaintzen gaixotasuna pasatu duten 12-15 urte bitarteko umeei.
Azaroaren 25ean, Medikamentuen Europako Agentziak (EMA) larrialdietarako baimena onartu zuen Comirnaty txertoa 5 eta 11 urte arteko umeei ere emateko. Finlandiak eta Norvegiak, momentuz, 5-11 urte bitarteko haur osasuntsuei ez die txerto hori jarriko. Horretarako segurtasunari buruzko informazio gehiago behar dutela adierazi dute.
Umeei COVID-19aren aurkako txertoa ematean, argi konpentsatu gabeko balizko arrisku bati atea zabaldu ahalko genioke. Etikoki, umeen txertaketaren erabakia adineko taldean izango lukeen abantailan oinarritzea (horrela denik ematen ez badu ere) eztabaidagarria da oso. Eta umeen immunitate naturalak endemiarako jauzian lagun lezake.
Pandemia honetan gehiegitan entzun dugu haurrak hiperkutsatzaileak direla. Hasieran honelako baieztapenek oinarri zientifikorik ez bazuten, gaur egun ebidentzia zientifiko guztien kontra doaz. Oraintsu, gure inguruan, umeak izan dira intzidentzian lider; positibotasunean, aldiz, kontrakoa. Proportzionalki, umeei gainontzeko adin tarteei baino test gehiago egin diegu? Umeen (0-19 urte) positibotasuna, orokorra baino askoz baxuagoa da. Ez lirateke umeak birusaren “gordailua”, ezta birusa nagusiki zabaltzen ari direnak ere (Simóren Los niños lideran la incidencia pero no la positividad, ¿a nadie le inquieta esto?).
Haurren berezko beharrak ez dira kontuan hartu pandemia honetan. Adin txikikoei, entzun barik, gauzak azaldu egin dizkiegu. Zer sentitzen zuten galdetu barik, helduon arauak helarazi eta inposatu dizkiegu. Eta murrizketa horiek guztiek eragin latza izan ei dute eta izaten ari dira haien osasun mentalean ez ezik, osasun fisiko, pobrezia tasa eta alor akademikoan ere. Besteak beste UNICEFen COVID-19ak eragindako krisiaren eragina haur zaurgarrienengan txostenak aztertu bezala.
Hemendik aurrera, umeen inguruan hartuko ditugun neurriak haien berezitasun eta beharretara egokituta egon beharko dira, zientzian oinarrituta. Ez genieke umeei ekidin nahi diegun kaltea baino handiagoa eragin beharko. SARS-Cov2 birusa pasatu ostean garatzen duten immunitate naturalak izango du seguru aski helduaroan ere garrantzia, bestelako koronabirusek haurtzaroan eragindako infekzioak eduki eta gero birusarengandik defendatzeko sortutako immunitatearen parekoa. Izan ere, helduaroan birus berberak kutsatuz gero larritasunetik defendatzeko ezinbestekoa baita haurtzaroan garatutako immunitate natural hori. Primum non nocere.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]
Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]
Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]
Boterea eskuratzeko modu asko dago; denak ez dira politak. Bada boterea eta horrek berarekin dakarren erantzukizuna banatu nahi duenik, agintea bilatzen duenik. Beste batzuek errespetu lar diote eta pauso bakoitza hainbeste neurtuta ez dira gai erabakirik hartzeko. Boterea zer... [+]
Madrilen arkitektoentzako kongresu bat burutu berri da, arkitekto profesioaren krisiaz eztabaidatzeko. Arkitekto izateko modu tradizionala eta gaur egungoa desberdindu dute. Zertan den tradiziozkoa? Oscar bidean den The Brutalist filmean ageri den arkitekto epikoarena. Nor bere... [+]
Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]
Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.
Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]
Bai, bai, holaxe. Ez naiz harago joatera menturatzen. Pleonasmo bat dela? Tautologia bat agian? Baliteke, baina egia-oste deitzen dioten garai honetan, oinarri-oinarrizko egitateak beharrezkoak dira. Begira, bestela, “Ez da ez!” lelo indartsuari. Bagenekien hori... [+]
Baneukan lagun bat Porcelana Irabian lan egin zuena itxi zuten arte, eta jatetxe edo taberna batera joaten ginen aldiro kikara eta plateraren ipurdia begiratzen zituena pieza non egina zegoen jakiteko. Gauza bera egiten dut nik gauza zaharren azoketara joaten naizenetan:... [+]
Azken boladan gero eta gehiago entzuten dugu gazte askok etxebizitza erosteko ahalmenik ez dugula. Batzuetan, badirudi ez dagoela beste gairik; egia da gai serioa dela. Niri neuri ere, 31 gertu izan arren, oraindik pixka bat falta zait neurea izango den etxebizitza lortzeko... [+]
Iragarki batek mugikorrean salto egiten dit aspaldion. Nire mundua koloreztatuko duela egiten dit promes. Aplikazio horrekin milioidunek bezala erosi ahal izango omen dut. Produktu merkeak, oso merkeak, baita doakoak ere. Momentu historiko soziologikoak eskatzen duen... [+]
Badira kontzeptuak bolada batzuetan edonon agertzen direnak, mantra ere bilakatzen direnak. Berez positibo eta beharrezko moduan agertzen zaizkigu, eztabaida gehiegirik gabe eta haiei buruz ia pentsatu gabe. Iruditzen zait mantra horietako bat nazioartekotzea dela, jatorria... [+]