Eibarko Orbea enpresako bi armaginek El Casco errebolber enpresa sortu zuten1920an, baina 1929ko krisiak eraginda ekoizpena egokitzea erabaki zuten: lehengai, makina eta langile espezializatu berberak erabiliz, bulegoko materiala egingo zuten handik aurrera.Onddo itxurako grapagailua izan zen beraien asmakizun nagusiena.
Eibar, 1920. Suzko armak egiten zituen Orbea enpresako bi langilek, Juan Solozabal eta Juan Olavek, El Casco enpresa sortu zuten. Orbean ikasitakoa baliatuz, kalitate handiko errebolberrak ekoiztea zen hain asmoa, eta horixe egin zuten bederatzi urtez. Baina 1929ko krisiak eragina izan zuen errebolberren merkatuan ere, eta bi armaginek ekoizpena egokitzea erabaki zuten. Lehengai, makina eta langile espezializatu berberak erabiliz, bulegoko materiala egingo zuten handik aurrera.
Onddo itxurako grapagailua diseinatu zuten eta “cosepapeles” edo “paper-joskailu” esan zioten. Eta hasieratik garbi adierazi zuten armagintzarekin zuten lotura: “Bala bat errebolber baten kanoian ibiltzen den zehaztasun berarekin ibili behar du grapa batek grapagailuan”. Lehenago ere baziren grapagailuak merkatuan, esaterako, C. H. Gould-ek 1879an patentatutako kilotik gorako tramankulu astuna. Beraz, ezin da esan Olave eta Solozabalek grapagailua asmatu zutenik; bai, ordea, eskuzko grapagailu arinak ekoizten eta hedatzen lehenak izan zirela.
Paper-zulagailuak, txorroskiloak edo gutun-pisuak ere ekoitzi zituzten, baina grapagailua izango zen enpresaren produktu izarra, bereziki 1932an M-5 modelo ezaguna egin zutenetik. Gaur egun, Elgetako fabrikan El Cascok oraindik M-5a ekoizten du eta mundu osoan saltzen da. Gainera, 90 urteko modeloa New Yorkeko MoMa museoan dago ikusgai, artelana bailitzan.
El Cascoren historiak adierazten du eguneroko objektuak arte bihurtu daitezkeela. Baina hori baino lehen, adierazten du eguneroko objektu askok industria militarrean dutela jatorria, behar militarrei lehentasuna ematen zaiela gizarte zibilaren beharren aurretik, gero horiei erantzuteko balio duten arren. Eibarren asmatutako grapagailuez gain, jatorri militarreko beste asmakizun asko izan dira gure bizimodua aldatu dutenak: zinta itsasgarria, janari ontziratua, mikrouhin labea, kontaktuzko kola, konpresa menstrualak, radar meteorologikoak, internet, kautxu sintetikozko pneumatikoak...
José Luis Zapatero Espainiako presidente zela hasi ziren akordioa lantzen 2011n eta 2014an gauzatu zuten Espainiako Mariano Rajoy eta Israelgo Shimon Peres presidenteek. Publico komunikabideak eman du akordio horren berri.
ElDiario.es hedabideak aurreratutako Centre Delas erakundearen txostenaren arabera, enpresa israeldarrekin kontratu berriak egin ditu Espainiako Gobernuak azken hilabeteetan. Armak erosteaz gain, urritik hona Europar Batasunetik Israelera arma gehien bidali dituzten... [+]
Duela ia urte eta erdi, Ahoztar Zelaieta kazetariak Satlantis enpresaren aurpegi ezezagunena ekarri zuen argitara. Azkenaldian berrikuntza teknologikoaren alorrean sortzen ari diren euskal enpresen izar gisa aurkezten zaigu Satlantis; baina El Salto-k argitaratutako La empresa... [+]
Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]
Ezohiko irudia ikusi zen Madrileko Moncloako jauregian martxoaren 18an: estatuko industria militarraren buru nagusiak Pedro Sánchez presidentearekin eta Margarita Robles Defentsa ministroarekin bilduta. Bertan ziren ere Hego Euskal Herriko enpresa militarretako buru... [+]
Europako Banku Zentraleko lehendakari orde Luis de Guindosek Europak dituen "mehatxuez" hitz egin du Bartzelonan: "Berriz ere erreforma estrukturalen inguruan hitz egin behar dugu".
Badator gerra handi bat. Gastu militar ziztrin horiekin ez goaz inora. Trumpek bakarrik utziko gaitu oraingoan. Herritarrek prest egon behar dute Putinen aurrean... Europar Batasuneko agintarien artean nagusitzen ari den diskurtso hori, hitz bakarrean laburbiltzen da:... [+]
Bi urte joan dira Errusiak Ukraina ofizialki inbaditu zuenetik eta denak adierazten du Errusiak lortu duela aurrea hartzea Ukrainari. Errusia gai izan da gerra industria baliatzen herrialdeko ekonomia haizatzeko, bere baliabide energetikoei beste aterabide bat bilatzeko eta... [+]
"Errusiaren mehatxua" aitzakiatzat hartuta, arma ekoizpena areagotzea eta azkartzea jo du beharrezkotzat Scholz sozialdemokratak: "Ez da bake-garaia". NATOk berriki esan du Errusiaren kontrako "erabateko gerra" bat leher daitekeela hurrengo 20... [+]
Sendagorta anaien esanetan Senerrek “hazkunde nabarmena” izan du azken urteotan eta negozio aeroespaziala eta defentsakoa “fakturazio osoaren %25-30ekoa” da. Hurrengo bost urteetan, “%15eko hazkundea” espero dute.
“Euskal enpresek ia 200 milioi euroko produktuak saldu zizkioten Israeli 2022an, Australia edo Kanadaren mailan”. “2023an 300 milioi inguruko negozio-bolumena aurreikusi dute” (Eustat). "Ekialde Hurbilean, Israel lehentasunezko bazkidea da... [+]
AEBetako idazkariaren arabera, uranio pobretua duten munizioak ohiko artilleria baino astunagoak dira, eta blindatuen aurka "oso eraginkorrak".