Tian Shan mendilerroa, sagarrondoaren “sorleku”

  • XIX. mendearen amaieran, botanikariak galdetzen hasi zirenean laboreen jatorria zein izan zitekeen, ondorioztatu zuten etxeko sagarrondoa sortu zela Europako basa sagarrondoaren eta Asiako beste zenbait espezieren hibridaziotik. Eta, orain gutxi arte, horrela zela pentsatu izan da. Aldiz, Barrie E. Juniper eta David J. Mabberley botanikariek bestelako bertsioa jaso dute The Extraordinary Story of the Apple liburuan. Euren kontakizunak “sagarrondoaren sorlekura” garamatza, Tian Shan “mendi zerutiarretara”, Asian.

Argazkia: Makalu / Pixabay
Argazkia: Makalu / Pixabay
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Kazakhstan, Kirgizistan eta Txina arteko mugan kokatua, mendilerro hartako baldintza geologiko eta biologikoak deskribatu dituzte autoreek, gizaki, animalia eta landareen arteko harremana ardatz, sagarra mundu osora nola zabaldu zen azaltzeko, hasi Malus sieversii basa-espeziearekin, eta bukatu Malus domestica etxekotuaren sustrai eta fruituekin. Bidean ageri dira hartzak, zaldiak, kakalardoak, erleak, Alexandro Handia, Gengis Khan...

Barrie E. Juniper Oxfordeko Unibertsitateko biologia irakaslea da, eta David J. Mabberley Washingtongo Unibertsitateko Lorategi Botanikoen zuzendari ohi eta Sydney-ko Macquarie Unibertsitateko irakaslea. Haien liburuaren azken ataleko pasarte batzuk euskaratu ditugu:

Lur-jabe persiar aberats batek 'Paradisu lorategi' bat eraiki eta landatu zuen Ziro Handiaren garaian, duela 2.500 urte inguru. Han zeuzkan sagarrak eta gaur egun gure baratzeetan jaso edota supermerkatuetako apaletan dauden ale batzuk ez dira desberdinak ezaugarri nagusiei dagokienean, izan tamaina, itxura, zapore edo nortasun genetikoaren osaketan.

Duela 100 milioi urte inguru, lekuren batean, agian gaur egungo Txina erdi eta hego partean, behe eta goi kretazeoaren arteko garaian, errosazeoen familiako landareak agertu ziren.

Akaso duela hamar milioi urte, Asia erdialdeko lur sortu-berrietako lerrokatze menditsuen artean, sagarrondoaren forma goiztiar bat harrapaturik geratu zen. Eo-sagarrondo honen arbolek txorten luzeko fruituak zituzten, gerezi baten tamainakoak, eta hegaztiek barreiatzen zituzten segur aski. Basa-sagarrondo espezie gehienek, Ipar Amerikakoek barne, fruitu mikatzak ematen dituzte.

Duela bi milioi urte inguru, mendebal eta erdialdeko Europan glaziarrak hedatzen hasi ziren. Tian Shan, ordea, glaziarrek ez zuten sekula estali. Kontrara, glaziarrak hedatzen ari ziren garaian, Tian Shan inguruan basamortuak hasi ziren eratzen, ekialdean batez ere. Honek guztiak mendilerroa bakartu eta banandu zuen, Asiako gainerako lurraldeetatik eta Europatik.

Mendien babesean, landare aitzindari horien –zeintzuen artean eo-sagarrondoa zegoen– eta animalien –bereziki hartzen– arteko interakzioak aldaketak eragin zituen espezie horretan, bide emanez gaur egun 'etxeko sagarrondoak' deitzen ditugun landareei. Tian Shan-eko sagarrondo bakoitzak besteengandik desberdintzen dituen ezaugarriak ditu, baina asko dira fruitu gozoak ematen dituztenak. Dibertsitate genetikoari dagokionez, azken zortzi mendeetan etxeko sagarrondoek ez dute murrizketa nabarmenik izan.

Duela 10.000 bat urte, agian apur bat gehiago, gizakiek beste aldaketa drastiko bat bizi izan zuten. Ehiztari-arrantzale eta biltzaile talde batzuek, batetik bestera mugitzen zirenak hasieran, bizitoki bakarra zuen bizimodurako trantsizioa egin zuten, oinarritzat zituena laborantza eta elikagaien biltegiratzea. Trantsizio honi Iraultza Neolitikoa deitzen diogu. Hain justu, Tigris eta Eufrates bailaretako bi zonaldetan gertatu zen hau lehenengoz, Tian Shan-etik distantzia berera zeudenak, ekialdera bata, mendebaldera bestea. 6.000 kilometro zeuden batetik bestera.

Pixkana-pixkana, bi komunitate neolitiko horien artean merkataritza-bideak eratzen hasi ziren, ziurrenik animalia belarjaleen aitzinako bide migratzaileak oinarri zituztenak. Udaldiko beroak handitu eta landareak lehenago zimeltzen ziren neurrian, bide desertikoak, laburragoak eta altitude baxuagoan, alboratzen joan ziren, bide luzeagoak eta altuago zeudenak irekitzeko, freskoago egiten baitzuen han.

Bide horiek fruta-arbolen jatorrizko basoak zeharkatzen zituzten. Sagarrak, madariak, albertxikoak, pistatxoak, okaranak, intxaurrak. Fruitu nutritiboak, gizakientzat erakargarriak, baita hartzentzat eta beste animalia batzuentzat ere. Iparraldera ematen zuten mendi-magal freskoagoetan bereziki.

Duela 7.000 urte zaldiak etxekotu ziren, Tian Shan-eko ipar estepetako biztanle naturalak. Lurralde horietan bizi ziren gizaki komunitateen mugimendua bizkortu zuen horrek. Eta sagarrondoen barreiatze geroz eta zabalagoa are gehiago handitu zuen; izan ere, gameluen masailezurrak eta digestio-sistemak haziak txikitzen dituzten bitartean, sagarraren pipitak kalterik jasan gabe igarotzen dira zaldiaren hesteetatik, eta animaliak uzten ditu ingurune emankor batean. Etxeko sagarrondoa mendebalderantz mugitzen hasi zen.

Duela 3.800 urte inguru, Babilonian, fruta-arbolen txertaketa perfekziora eraman zen. Teknika iraultzaile horri esker, basoetako alerik onenak lorategietara eraman zituzten, Persiara lehenengo, Grezia eta Erromara gero. Gerra eta konkistek are gehiago barreiatu zituzten. Beharbada, erromatarrak izan ziren txertaketak egiteko aparatu tekniko guztiak (aldaxkak, patroiak, barietateak) britainiar uharteetara eraman zituzten lehenbizikoak. Badira probak, ordea, erakusten dutenak sagarrondo batzuk, hazi batetik sortuak liratekeenak, agian jada existitzen zirela Europa mendebaldean. Handik abiatuta itsasoak zeharkatu zituen sagarrak. “Gainerakoa historia da”.

Zortzi mende

Labore ugarik botila-lepo genetikoetatik igaro behar izan dute historian zehar, haien aldakortasuna murriztuz. Aldiz, AEBetako produkzioaren %90ak oinarri dituen hamabost sagar barietateetatik hamaikaren gainean egindako analisi batek erakutsi du dibertsitate genetikoa ez dela murriztu azken zortzi mendeetan, eta horietan identifikatutako aldakortasunaren %95,1-96,7 oraindik presente dagoela Tian Shan-eko basa-sagarrondoetan.

Txertaketari esker, alerik apartekoenak labore bezala mantendu dira, klonak sortuz, apenas aldatuta denbora tarte luzeetan, 2.000 urtez agian kasu batzuetan. Edonola ere, Europako sastrakak, baita Ameriketako errepide bazterrak ere, Malus domestica-ren sexu ugalketarako potentzial handiaren lekuko dira.

Arrazoi komertzialak medio, mundu osoko supermerkatuek ziurrenik 50 sagar barietate baino gutxiago erakusten dituzte haien apaletan. Halere, New York iparraldeko abandonatutako landetxeetako baratzeetan, baita Ingalaterrako errepide zaharren ertzean eta “mundu epeleko” gainerako zonaldeetako lur marjinaletan ere, hazi batetik sortutako sagarrondo ugari hazten da, ahaidetasun ezezagunekoak. Askok balio eskasa izango dute, salbu eta animaliek jateko edo sagardo ez oso ona egiteko. Baina, tarteka, kalitate aparteko aleak sortuko dira. Horrelakorik nekez gertatzen da madariondo eta aranondoetan, modu berean landatzen diren arren.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sagarrondotik
2023-12-20 | Jon Torner Zabala
Usurbilen, esperientzia parte-hartzaile eta burujabea

Usurbilen (Gipuzkoa), 30 urteren bueltan dabiltzan bost gazte sagardoa egiten hasi ziren duela zortzi bat urte. Beñat Irazusta, Mikel Rosales, Josu Furundarena, Aitor Pagola eta Joxe Mari Zubimendi –“kalekumea ez den bakarra”, Irazustak esan... [+]


2023-12-20 | Jon Torner Zabala
Sagarrondu
Sagastia okupatu, hura biziberritzeko

Jaiotzez hangoak ez baina Donostia inguruan bizi diren zazpi-zortzi neska, trans eta bollerak osatzen dute Sagarrondu “desjabetuon ekoizpen taldea”. 25-30 urteren bueltakoak dira ia denak, kaletarrak, baina lurrarekin lotura dutenak; bakarren bat aritua da lehen... [+]


2023-12-15 | Jon Torner Zabala
Stalinen mandatupean gatibu hil zen botanikari sobietarra

Nikolaï Ivanovich Vavilov, Moskun jaioa 1887ko azaroaren 25ean. Hainbat elikagai kultibaturen jatorria identifikatu zuen botanikari eta genetista. 1940an, Ukrainako lurretan haziak biltzen ari zela, polizia sekretuak atxilotu egin zuen, eta 1942an gulag batean sartu zuten... [+]


2023-01-18 | Jon Torner Zabala
Eduardo Zubiria
Sagarrondoak 1.000 metrora landatu dituen eskultore matematikoa

Eduardo Zubiria, Iruñean jaioa 1963an, sagardogile eta artista matematikoa. Ama, oskoztarra; aita muskiztarra. Sustrai imoztarrak, Ultzamaldean. Badauzka han 100 urteko sagarrondoak, baita beste sagasti bat ere Erronkarin, mila metrotik gora. Artista moduan egurra lantzen... [+]


2023-01-18 | Garazi Zabaleta
Sagarraren “azken mohikanoek” badute segidarik Baztanen

Azaroa izateko epel xamar dagoen arratsalde batean iritsi gara Baztango Arizkun herri txikira, eta frontoiko mural erraldoiak herriak sagarrarekin duen loturaz zerbait esan digu segituan. Batzabalea izeneko etxean sagarraz asko dakien gizon bat bizi dela kontatu digute: Pello... [+]


2021-12-22 | Jon Torner Zabala
Trebiñu sagardotegia
Udaberriko izotzetara egokitutako sagarrondo berantiarrak

650 metroko garaieran, izotza sarri, Araba erdian baina Burgosen, “lurralde ahaztua”. Trebiñuren bereizgarriek derrigor markatzen dute hango laborantza, sagarrarena tartean, 1998an Askartzan ireki zuten sagardotegiaren ibilbideak erakusten duenez.


2021-12-22 | Garazi Zabaleta
Sagardogintza eta emakumeak
Gizonezkoena izan den munduan, beren tokia egiten

Euskal Herriko kulturaren eta tradizioaren ikurretako bat dugu sagardoa, edari soila baino gehiago, ondare oso bati lotua den produktua. Baina tradiziotik edaten duten beste esparru askotan gertatu bezala, joera dugu sagardoa bera eta sagardotegiak profil konkretu bateko... [+]


2020-12-15 | Jon Torner Zabala
Genesitik Zakilixutera

Gure aitona-amonek egongelako paretan zintzilikaturik zeukaten bodegoi ilun xamar horretako sagarrek hamaika lehengusu daukate, bereziki –baina ez soilik– pinturan, fruitu honek artean eta oro har gure bizitzetan eta imajinarioan izan duen presentziaren lekuko... [+]


2020-12-15 | Unai Agirre
Sagarra, Euskal Herriko altxorra

Sagarra da Euskal Herriko altxor handietako bat, hemengo baserri eta sagastietan mendez mende garatu, hobetu eta gureganaino heldu dena. Harekin batera, sagardoa, milaka urtean bidelagun izan duena. Aberastasun izugarria dugu, sagardotarako bereziak eta bakarrak diren sagar... [+]


2020-12-15 | Jon Torner Zabala
Mikel Garaizabal, enologoa
“Aurten txotxa desberdina izango da, baliatu dezagun eredua aldatzeko”

Ardoa, garagardoa, baita txakolina edota olioa ere, iraultza baten lekuko izan dira guztiak, produktuaren dibertsifikazioa bultzatu eta balioa eman dien prozesu batetako protagonistak. Sagardoari dagokio orain urratsa ematea, merkatuan nor izan nahi badu, Mikel Garaizabal... [+]


2019-12-18 | Jon Torner Zabala
Sagarrondoa
Enbor okerretik zurezko pieza finak

Apirilean sagastiak lorez janztea bezalako ikuskizun gutxi dago. Lore zurizko olatuak. Sagarra jaki eta edari izan dugu milaka urtetan. Sagar gordina, errea eta ore dultzea; muztio, pitar, sagardo eta ozpin. Zura fina du, tailatzeko ona eta pieza txikiak, kirtenak eta... [+]


Kaleko sagardotegiak
Upela urbanoen itzulera?

Auzo eta baserri guneetan ikusten ditugun arren, duela ez asko ohikoagoa zen sagardotegiak kalean egotea, herri kaskoetako alde zaharren eraikinen behealdeetan. Zenbait tokitan XX. mendearen erdialdera arte iraun zuten gainera, Hernanin kasu, baina legedi zurrunak, ohitura... [+]


Sagartzea
Ipar Euskal Herriko sagardogintza berpiztu duen elkartea

Ipar Euskal Herrian sagardogintza berriz abiarazi duen Sagartzea elkarteak 30 urte beteko ditu 2020an. Xinaurri lana eginez, bertako ehunez gora sagar mota identifikatu ditu, geroa segurtatzeko gisan eremu pribatu zein publikoetan berriz landatuz. Hauetarik zazpi lehenetsirik,... [+]


2018-12-14 | Jon Torner Zabala
Sagardoaren nortasun agiria
Zer edaten dugun badakigu?

Ekoizle ugariren hainbat sagardo mota dugu eskura inguruko ostatu eta saltokietan, baina kontsumitzaile askok ez dugu zehazki bat eskatuko, eskainiko diguten lehenbizikoa baizik, edo prezioagatik gehien konbentzitzen gaituena bestela, jakitun izan gabe etiketa bakoitzak zein... [+]


2018-12-14 | Iñaki Sanz-Azkue
Hegaztiak, erleak, zomorroak...
Sagastien zaindari txikiak

Zenbat eta fauna anitzagoa sagastian, orduan eta aukera gehiago izango da uzta hobea izateko, izurriteak gutxituko direlako eta polinizazioa handitu. Bestalde, sagastiaren itxurak eta inguratzen duen paisaiaren egiturak erlazio zuzena du bertan egongo den fauna... [+]


Eguneraketa berriak daude