Bizitza aurrera ateratzea eta bizitza bera gozatzea da askoren espektatiba handiena. Ongizate hori mantentzeak, sortu dugun gizarte honetan, kudeaketa asko egitea suposatzen du ordea, erakunde publiko zein pribatuekin. Eta hori askok ez dugu oraindik behar bezala barneratuta. Eraldaketa digitalak aurrera darrai, eta ondorioz kudeaketak egiteko moduak. Gaurkoan administrazioaren eraldaketa digitalak ekarri dituen zenbait arazotan jarriko dut begirada, arrisku egoeran dauden pertsonekin lan egiten duten oinarrizko esku-hartze zerbitzuetan ikusiak.
COVIDa hasi zenetik erakunde publikoen arreta zerbitzua aldatu egin da, aurrez aurreko arreta eredua desagertzen ari da, eta beste aldean pertsona bat aurkitzeko zenbait prozesu digital egin behar dituzu: aurretiko hitzorduak, aurretiko galdetegiak, autokudeaketak... Pertsona gutxiago, prozesu automatizatu gehiago. Baina bitartean gure gizartean errealitate ugari ditugu: irakurtzen ez dakien jendea, modu irregularrean dagoen jendea eta datu baseetan ez dagoena, hizkuntza ulertzen ez duena... Bestalde, askok ez du ulertzen administrazioaren antolaketa konpetentzia ezberdinen kudeaketari lotua (lana, segurtasun soziala, ogasuna, osasuna, hezkuntza...). Zelan egiten dituzte kudeaketak orduan bazterkeria egoeran daudenek? Kasu batzuetan, euren arazoa negozio bide duten pertsona eta erakundeengana joaz, hau da, kudeaketak egiteko kobratzen dutenengan: COVID ziurtagiria lortzeko, BAKQ edo Cl@ave ziurtagiriak lortzeko... dakartzan segurtasun arriskuekin.
Beste askok oinarrizko esku-hartze zerbitzuetara jotzen du. Konfiantzazko pertsona baten laguntza bilatzen dute. Eragile hauek administrazioarekin kudeaketa digitalak egun batetik bestera euren lanetara gehitu direla ohartzen hasi direlarik, pertsonen arteko arretaren beharra ez da COVIDarekin desagertu, lekuz aldatu da. Arazoak marjinala dirudi gure gizarte handian, baina handia da bazterkeria arriskuan dauden pertsonentzat eta eragile hauentzat. Pertsonak eta bizitza erdigunean jarriko dituen digitalizazio eredu baten bidean lan egin behar dugu.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]
Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]
Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]
Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!
Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]
Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]
Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]
Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]
Lan aste laburragoak ezartzeko politika orokorra ekarriko du 2025 urteak, enpresentzako kontratazio berrietarako kostu txikiak eta lan harremanetarako aldaketa norabide eraginkorra ekarriz.
Espainiako gobernu akordioa betetzeko helburuarekin, lanaldia astean 37,5 ordutara... [+]
Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.
Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]
Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]
Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]
Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]
Zalantza asko izan ditut, meloia ireki ala ez. Ausartuko naiz, zer demontre! Aspaldian buruan dudan gogoeta jarri nahi dut mahai gainean: ez da justua erditu den emakumearen eta beste gurasoaren baimen-iraupena bera izatea. Hobeto esanda, baimen-denbora bera izanda ere, ez... [+]
Mundu mailako erasoaldi inperialista betean gaude, mendebaldeko burgesiak gidatuta. Ofentsiba inperialistak hartu duen forma gerrarena da, aldaera guztiekin: gerra ekonomikoa, gerra kognitibo eta kulturala, lawfarea; eta, noski, gerra militarra. Mendebaldeko inperialismoak... [+]