Jakina da eskuduntzen auzia erabakigarria dela arlo ekonomikoan. Botere banaketa zehazten omen du. Eta zorrotzagoak bagara, boterea nork duen, eta beraz, nork ez duen ere ezartzen duela esan dezakegu. Eskuduntza nagusiak estatuek beretzat gorde dituzte, baina kapitalak du eredu ekonomikoaz erabakitzeko boterea, ez euskal langileok.
Gutxiago hitz egiten da auziak barne mailan duen garrantziaz, eta korapiloa ez da txikia. Euskal Herria aintzat hartuz gero, gure etorkizuna ziurtatzeko helburuarekin pentsatutako politikak hiru lurralde administratiboetan garatzea da nazio politikak egiteko bideetako bat. Euskal Herria gune ekonomiko eta sozial gisa egituratzeko eta krisi sistemikoari aurre egingo dion eredua sustatzeko aukera erreala daukagu. Gaur gaurkoz borondate falta da arazo nagusia, baina nahi izanez gero ere, EAEko eskuduntza banaketa traba garrantzitsua izango litzateke.
Eusko Jaurlaritzari zentrala den gaiaren eztabaidatik ihes egiteko aukera ematen dio sistema honek. Fiskalitateaz ere antzeko gogoeta egin dezakegu
Lehen mailako erronka nazionala dugu zaintza lanak berrantolatuko dituen eredua pentsatzea eta sistema eraikitzea. Eta arazo bat da, zalantzarik gabe, herrien gain zama gehiegi eta bitarteko gutxi jartzen dituen sistema dugulako orain, herrialdeen arteko aldeak geroz eta handiagoak izatea egiten duena. Eusko Jaurlaritzari zentrala den gaiaren eztabaidatik ihes egiteko aukera ematen dio sistema honek. Fiskalitateaz ere antzeko gogoeta egin dezakegu.
Korapiloa eztabaida politiko eta sozialaren bidez askatzea eskatu dugun bakoitzean paretaren kontra jo dugu. Eta hara nondik, Tapia izan da pareta soilik guretzat dagoela erakutsi diguna. Jaurlaritzaren nahia beste euskarririk ez duen lege arrunt baten bidez, botere ekonomikoari eman dio eskuduntzen gaur arteko sistema bere mesedetan aldatzeko aukera.
Kanboko Marienia eremuan etxebizitzak eraikitzeko proiektua badu Bouygues Immobilier agentziak. "Elkarlanaren bidez" zein "indar harremana" mantenduta, proiektua ezeztatzeko borroka eramateko determinazioa plazaratu dute adierazpen bateratu... [+]
Boroa industrialdean hil zen 41 urteko I.P.C langilea, abenduaren 30ean biltegiko inbentarioa egiten ari zenean. ELA eta LAB sindikatuek, eta Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eman dute istripuaren berri.
Urte berriaren hasierarekin, hainbat zerbitzu eta produkturen prezioetan igoerak izango dira. Elikagaietan, energia fakturetan, udal-zergetan eta etxebizitza gastuetan garestitze nabariak atzemango dira.
Bizilagunekin plataformak gogor kritikatu du Donostia 2030eko munduko futbol txapelketaren egoitzetako bat izatea, Marokok, Portugalek eta Espainiak antolatuko duten edizioan. “Hiria munduko mapan kokatzea” eta “lehen mailako kirol ikuskizuna herritarrei... [+]
Abenduaren 26an, aireko eraso batean, Israelgo armadak bost kazetari palestinar hil zituen. Haiekin 130 kazetari palestinar hil zituzten. Albiste horrek gauza pare bat gogorarazi dizkit, lehenengoa, benetako kazetariek jasaten duten jazarpena munduko edozein lekutan, adibidez,... [+]
The Guardian egunkariak Épernayn (Frantzia) txanpain-industrian aritzen diren migratzaileen egoera aztertu du. Ikerketak agerian utzi ditu luxuzko xanpaina-marken mahastietan lan egiten dutenen baldintza prekarioak eta legez kanpokoak.
Iazko Gabonetan, hamabi ordurainoko itxaronaldiak izan ziren. Urtean 180 egunetan ezartzen ditu nolabaiteko murrizketak Osakidetzak.
"Euskalduna ez den pertsona bat –Nagore de los Rios– hautatu du EITBko zuzendaritza nagusiak Eitb.eus eta Social Media atalerako zuzendari posturako, eta, ondorioz, euskaraz ez dakien pertsona bat izendatu dute helburuen artean euskararen... [+]
Via Campesinako ordezkaritza bat Palestinan izan da abenduaren 8tik 18ra, bere kide den Palestinako Lan Komiteen Batasuna-k (UAWC) gonbidatuta. Bidaia horrekin herri palestinarrari elkartasuna adierazi nahi izan diote, "Gazan egiten ari diren genozidioaren erdian eta... [+]
Kopenhage, 1974ko abenduaren 18a. Eguerdiko hamabietan ferry bat iritsi zen portura eta bertatik 100 Santa Klaus inguruz osatutako taldea lehorreratu zen. Antzara erraldoi bat zeramaten haiekin. Asmoa “Troiako antzara” moduko bat egitea zen, eta, hirira iristean,... [+]
Aurrekontuak eta urteko kontuen itxiera, ez da besterik urteko garaiotan; etxeko ekonomiatik hasita, partekatzen ditugun espazio sozioekonomiko gehienetara. Enpresa handiak hasi dira kalkulagailuak ateratzen eta 2025ari begira asmo handiak martxan jartzen. Erakunde eta eragile... [+]
Gabonetako Loteriaren datuak eman berri ditu Espainiako Gobernuaren menpeko Estatuko Loteriak eta Apustuak elkarteak. Horien arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan batez beste 84,33 euro gastatu ditu herritar bakoitzak, eta nafarrek, berriz, 53,38 euro, EiTBn irakur daitekeenez... [+]