Konstantinopla, 542ko maiatza. Prokopio Zesareakoaren arabera, bi urte lehenago Etiopian piztutako izurria Bizantziar inperioaren hiriburura iritsi zen...
Lau hilabetetan 300.000 hildako eragin omen zituen, hiriko populazioaren erdia inguru. Bizantzioz gain, izurri pneumonikoak Europa, Asia eta Afrikako hainbat eskualde hartu zituen eta, guztira, 25-50 milioi pertsona hil ziren horren ondorioz, garai hartako munduko populazioaren %13 eta %26 artean. Horrenbestez, inoizko pandemiarik larrienetarikoa izan zen.
Teknologia eta aurkikuntza berriek bertsio hori zalantzan jarri dute azkenaldian. Batetik, ikerketek diote jatorria Txinan izan zuela izurriak. Bestetik, berriki, Yersinia Pestis bakterioaren DNA arrastoak ikertuta, jakin dugu izurria Britainiar uharteetara iritsi zela Konstantinoplara baino lehen. Horrek esan nahi du gaixotasuna azkarrago eta bortitzago zabaldu zela iparraldetik, Mediterraneoan baino. Edo, beste modu batera esanda, Bizantziar Inperioan uste baino eragin txikiagoa izan zuela.
Ondorio horretara iritsi zen Jean Durliat historialaria 1989an. Durliaten arabera, oso zaila zen izurriaren azterketa orokorra egitea, eremu geografiko eta kultural zabal eta anitza aztertzea eskatzen zuelako. Durliat bera horretan ahalegindu zen, testuez gain, artelanak eta iturri arkeologiko, epigrafiko, paleografiko eta numismatikoak aztertuz, eta ondorioztatu zuen izurriak eragindako hondamendia ez zela hainbesterako izan.
Hainbeste iturri aztertzeak dakartzan zailtasunak arindu dituzte teknologia berriek. Azken urteotan, besteak beste bilaketa motorrak erabiliz, izurriak izan zuen pisua neurtu nahi izan dute ikerlariak. Hala, 2019an eta 2020an hainbat ikerlan argitaratu ziren, Durliaten interpretazioarekin bat egiten dutenak: “Garrantzi gutxiko” pandemia izan zela esatera iritsi dira, “egungo gripe agerraldien antzekoa”.
Berriki, Cambridgeko Unibertsitateko Peter Sarris historialariak beste ikerlan bat argitaratu du Past & Present aldizkarian. Bertan, azken ikerlanen eszeptizismoa kritikatu du. Esaterako, bilaketa motorren bidez iturrien kantitatea bai, baina kalitatea ez dela kontuan hartzen adierazi du. “Pandemiak eragina izan zuen egitura sozialetan, baliabide ekonomikoen banaketan eta baita pentsamoldeetan ere. Eta egun hortik asko dugu ikasteko”.
Hortaz, oraingoz, aurkikuntza eta datu berriek, zalantzaren bat argitzen lagundu arren, nagusiki muturreko interpretazioak elikatzeko balio izan dute.
Bilbo, 1954. Hiriko Alfer eta Gaizkileen Auzitegia homosexualen aurka jazartzen hasi zen, erregimen frankistak izen bereko legea (Ley de Vagos y Maleantes, 1933) espresuki horretarako egokitu ondoren. Frankismoak homosexualen aurka egiten zuen lehenago ere, eta 1970ean legea... [+]
Japonia, XV. mendea. Espioitzan eta hilketa ezkutuetan espezializatutako eliteko talde militarra sortu zen. Edo horixe uste du behintzat Stephen Turnbull historialari britainiarrak. Beste aditu batzuen ustez, askoz lehenago sortu ziren ninjak, duela 2.300-2.500 urte inguru. Eta... [+]
Eskultura grekoerromatarrek bere garaian zuten itxurak ez du zerikusirik gaurkoarekin. Erabilitako materiala ez zuten bistan uzten. Orain badakigu kolore biziz margotzen zituztela eta jantziak eta apaingarriak ere eransten zizkietela. Bada, Cecilie Brøns Harvard... [+]
Chão de Lamas-eko zilarrezko objektu sorta 1913an topatu zuten Coimbran (Portugal). Objektu horien artean zeltiar jatorriko zilarrezko bi ilargi zeuden. Bi ilargiak apaingarri hutsak zirela uste izan dute orain arte. Baina, berriki, adituek ilargietan egin zituzten motibo... [+]
Hertfordshire (Ingalaterra), 1543. Henrike VIII.a erregearen eta Ana Bolenaren alaba Elisabet hil omen zen Hatfield jauregian, 10 urte besterik ez zituela, sukarrak jota hainbat aste eman ondoren. Kat Ashley eta Thomas Parry zaintzaileek, izututa, irtenbide bitxia topatu omen... [+]
Luxorren, Erregeen Haranetik gertu, hilobi garrantzitsu baten sarrera eta pasabide nagusia aurkitu zituzten 2022an. Orain, alabastrozko objektu batean Tutmosis II.aren kartutxoa topatu dute (irudian). Horrek esan nahi du hilobi hori XVIII. dinastiako faraoiarena... [+]
AEB, 1900eko azaroaren 6a. William McKinley (1843-1901) bigarrenez aukeratu zuten AEBetako presidente. Berriki, Donald Trump ere bigarrenez presidente aukeratu ondoren, McKinleyrekiko miresmen garbia agertu du.
Horregatik, AEBetako mendirik altuenari ofizialki berriro... [+]
Urruña, 1750eko martxoaren 1a. Herriko hainbat emakumek kaleak hartu zituzten Frantziako Gobernuak ezarritako tabakoaren gaineko zergaren aurka protesta egiteko. Gobernuak matxinada itzaltzeko armada bidaltzea erabaki zuen, zehazki, Arloneko destakamentu bat. Militarrek... [+]
Poloniako Maszycka kobazuloan duela 18.000 urteko arrastoak topatu zituzten XIX. mendearen amaieran. Baina berriki giza hezurrak teknologia berriak erabiliz aztertu eta kanibalismo zantzu garbiak aurkitu dituzte.
Ez da ikerlan bat ondorio horretara iristen den lehen... [+]
Porzheim (Alemania), 1945eko otsailaren 23a. Iluntzeko zortziak jotzear zirela, hegazkin aliatuak hiria bonbardatzen hasi ziren bonba su-eragileekin. Erasoak sarraski izugarria eragin zuen denbora gutxian. Baina Pforzheimen gertatutakoa itzalean geratu zen, egun batzuk lehenago,... [+]
Judea, K.o II. mendea. Erromatar probintziako giro nahasi betean, Gadalias eta Saulosen kontrako epaiketa egin zuten, iruzurra eta zerga-saihestea leporatuta. Epaiketaren berri grekeraz idatzitako 133 lerroko papiro batean jaso zuten (argazkian). Dokumentu nabateoa zela... [+]
Poloniar ikerlari talde batek Sevillako Italica aztarnategiko Txorien Etxea aztertu du, eta eraikinaren zoruko mosaikoak erromatar garaiko hegazti-bilduma xeheena dela ondorioztatu du.
Txorien etxean 33 hegazti daude mosaikoetan xehetasun handiz irudikatuta. Beste... [+]
Danimarkako Vasagård aztarnategian 600dik gora harri grabatu aurkitu dituzte arkeologoek. Datazioen emaitzen arabera, duela 4.900 urtekoak dira, eta garai hartan Alaskan sumendi baten erupzio bortitza gertatu zela ere jakina da. Erupzio horren ondorioek Europa iparraldeko... [+]
Vietnam, 1965eko otsailaren 7a. AEBetako aire-armadak lehenengoz napalma erabili zuen biztanleria zibilaren kontra. Ez zen gasolina gelatinatsua erabiltzen zen lehen aldia. Bigarren Mundu Gerran hasi ziren bonbekin batera jaurtitzen eta, Vietnamen bertan, Indotxinako... [+]
Japonia, VIII. mendea. Nara Aro betean furoshiki terminoa erabiltzen hasi ziren, baina Edo Arora arte (XVII-XIX. mendeak) ez zen hedatu. Furoshiki objektuak ohialetan biltzeko artea da, baina bere etimologiak garbi uzten du bere jatorria: furo hitzak bainua esan nahi du eta... [+]