Errusian, Tula hiritik gertu brontzezko 140 txanpon erromatar aurkitu dituzte, Erromatar Inperioaren mugatik 1.000 kilometrora.
Beste toki batzuetan askoz multzo handiagoak eta kalitatez hobeak aurkitu izan dituzte. Baina txanponok Inperioaren mugatik 1.000 km-ra aurkitu dituzte, eta gainera, Antiokian eginak dira, Tulatik ia 3.000 km-ra. Horixe da ikerlariak harritu dituena.
Kulikovo Pole Museumeko adituek ez dute uste erromatarrek eremu haietan interes komertzialik zutenik eta beste hipotesi bat dute: erromatarrek mugak zaintzeko kontratatzen zituzten mertzenario barbaroren baten soldata zela.