Zapalkuntzaren kontra borrokatu nahi baldin badugu, ez da aski agintari tiranoak identifikatu, salatu eta beren kontra egitearekin, historiak tamalez etengabe erakutsi digunez. Beharrezkoa da agintari horien boterekeria hain erraz onartzen duen masarengan arreta jartzea, menpeko direnen karakterean dagoelako, La Boetiek ongi ohartarazi zigun bezala, zapalkuntza ulertzeko faktore garrantzitsuenetako bat.
Wilhelm Reichek ongi antzeman zuen zapalkuntzaren fenomenoa psikologiaren perspektibatik ere ikertu beharra zegoela, eta aportazio erabakigarria egin zion psikologia sozial eta politikoari, iragan mendeko 30eko hamarkadan, Faxismoaren masaren psikologia liburua idatzi zuenean. Bertan, Hitlerren garaipenaren gako nagusienetako bat jendearen psikologian zetzala frogatzen saiatu zen, oraindik behar bezala erabili ez dugun lezio garrantzitsua emanez iraultzaileoi: jendearen psikologia errotik manipulatzea dela botere (autoritario)aren arma indartsuenetako bat, masaren mentalitatea interes zehatz batzuen arabera zizelkatzea, alegia.
"Egiturazko dependentzia emozionala sortu behar da pertsona batengan. Eta horretarako, bizitzaren lehen urteetan haurrei eskaintzen diegun hazieraren ingeniaritza fina erabili ohi da"
Gizarte guztiak saiatzen dira gizarte-eredu hori sustengatzeko beharrezkoa den profil psikologikoa hurrengo belaunaldietan sortzen. Eta helduaren konfigurazio psikologikoaren oinarria haurtzaroan dagoenez, heziketa da sistema batek horretarako erabiltzen duen tresnarik eraginkorrena: pertsona idealaren diseinu bat egiten da, eta horren arabera erabakitzen zein diren haur batengan txertatu edo erauzi beharreko ezaugarri psikologikoak.
Gurea bezalako gizarte batean, libreki bizitzeko gai izan ez gaitezela da helburu nagusia, nor bere buruaren autoritate gisa bizitzeko gai ez denak ezinbestean beharko duelako beste norbaiten gidaritza, eta hau bereziki komenigarria delako. Heziketa direktiboa horretarako egina da: geure buruaren gaineko konfiantza galduta, eta gure printzipioen arabera bizitzeari utzita, beste interes batzuen arabera bizitzen ikas dezagun eta horretan ohitu gaitezen. Hori da eskolako curriculum ezkutukoaren muina.
Heziketa hau ez da, noski, haurrei minik eragin gabe burutu daitekeen jarduera. Sano baldin badaude, eta horretarako aski indarra baldin badute, beti jarriko dutelako halako erresistentzia bat, zeinaren kontra ezarri (eta justifikatu)ko baita maila bateko ala besteko biolentzia bat. Heziketa instruktiboak biolentzia kantitate inplizitu bat darama.
Burujabetza psikologikoa eragozteko, dena den, egiturazko dependentzia emozionala sortu behar da pertsona batengan. Eta horretarako, bizitzaren lehen urteetan haurrei eskaintzen diegun hazieraren ingeniaritza fina erabili ohi da, eskola garaiko heziketarena baino eraginkorragoa dena, askoz. Bularra noiz hartu, edo besotan noiz nahi duen, edo pixoihala noiz kendu behar zaion haur bati erabakitzen ez uztea, ohiko praktika pediatrikoa da, normalizatua dugun arren uste bezain neutroa eta kaltegabea ez dena. Gure errealitatea libreki kudeatzeko gure berezko gaitasuna atrofiatzeak, mendekotasuna gure biologian bertan ereitearen ondorioa du, garrantzitsuak zaizkigun kontuez erabakiak hartzea guri ez dagokigula hasieratik beretik ikasiz.
Heziketa politikaren eremuko jarduera da, baina haziera are gehiago. Horren bitartez instalatu ahalko zaigulako sozio-rregulazioaren araberako bizimodu interesatua, edo askatasunaren oinarri den autorregulazio (eta autogobernu)arena. Doktrinamenduaren kontra, pertsonak psikologikoki sendoak (eta libre) izateko heziketan eta hazieran egin beharreko aldaketetan jarri behar dugu indarra.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Badira, garun distiratsua izanik, "zehaztasun gutxiko" definizioekin, gauza bera, beste era batera esanda, aldatzen eta itxuraldatzen adituak direnak. Berea zen, eta hainbat hamarkadatan errepikatu den proiektu in eternum bat izan da. Hasiera batean hori zen hegemoniko... [+]
Abenduaren 26an, aireko eraso batean, Israelgo armadak bost kazetari palestinar hil zituen. Haiekin 130 kazetari palestinar hil zituzten. Albiste horrek gauza pare bat gogorarazi dizkit, lehenengoa, benetako kazetariek jasaten duten jazarpena munduko edozein lekutan, adibidez,... [+]
Azken hilabete hauetan hainbat institututan lan egitea egokitu zait eta, uneren batean edo bestean, ikasleekin lan merkatuak eskaintzen dituen aukerez hitz egin behar izan dut. Ikasleen tipologia askotarikoa da eta hiri berean asko aldatzen da auzo batetik aldamenekora,... [+]
Historikotzat nekez har daitekeen argazkiaren erdian agertzen den neskatoa idazten ari da, zer eta izenorde zerrenda bat: ni, zu, hura, gu, zuek, haiek. Beherantz begira egonik, neskatoaren begirada nolakoa den antzeman ezinik gelditu naiz ni.
Argazkilariaren lanari soraio,... [+]
Pertsona nagusiekin edo aniztasun fisiko eta neuronalak dituzten pertsonekin lanean zaudenean, dugun gizartean gaitasunaren ideiak espezie bezala asko mugatzen gaituela ohartzen zara. Hau da, dugun sistemak gauzak modu espezifiko batean egiteagatik jartzen zaitu balioan, eta... [+]
Idatzi nahi nuen gabonetako argien alde, eta urteroko ohitura bilakatu aldarrikatzea, kaleak argitzen dituzten aro honetan, espazio publiko apain, alai eta gozagarri bat, klase ikuspegitik. Baina, noski, espazio publiko epelak ere bai, zenbait gazte liburutegietan liburuak... [+]
Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.
Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]
Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.
Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]
Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.
Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]
Ez dakit zuek ere pertzepzio bera ote duzuen –aitor dut: modu azientifikoan hasi naiz idazten hemen–. Pereza hitzaren hedatze naturalaz ari naiz. Gero eta gehiago aditzen baitut Hego Euskal Herriko bazterretan: euskaraz, espainolez eta, jakina, euskañolez... [+]
Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]
Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]
Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]