Bloñ, absurdoaren eta poetikoaren erdian

Bloñ. Bañolet kantuz| Bloñ | Xofaldia produkzioak, 2021.
Bloñ. Bañolet kantuz | Bloñ | Xofaldia produkzioak, 2021.

Urtebetean lau kapituluko telesaila egitea nahikoa lan ez zela pentsatuta abiatu zen Bloñ proiektua. Bañolet telesaileko zuzendariek, gidoia, zuzendaritza, produkzioa eta muntaia egiteaz gain, soinu banda egitea deliberatu zuten. Eta soinu bandarekin, diskoa, eta diskoarekin etorriko dira kontzertuak eta saltsa gehiago.

Saltsa zaleak baitira Paxkal Irigoien eta Maia Iribarne, oso-oso zaleak. Lanez lepo zeuden garaian hasi ziren soinu banda konposatzen. Goizetan entseguak, eta arratsaldeetan kapituluen muntaiak, ordenagailu parean. Zentzu horretan, Bloñ. Bañolet kantuz plazeretik egin den lana da, bi musikariei natural zaien eremuan.

Abiadura bizian konposatu eta grabatu zituzten kantok, letrak egunean bertan idatziz, estudioan, edo estudiora bidean. Eta hori da harrigarriena. Talde askorentzat urteetako lana izan dena, aste batzuetan burutu dute baxenabartarrek, Nicolas Armendariz bateria eta Allande Etxeberri baxua lagun.

Estiloa? Popa dela jartzen du Badok web-orrian. Ez dakit, irri egiteko, edo besterik gabe gaur egun dena delako popularra. Edozein kasutan, estilo nahasketa aski aberatsa da, inongo moldetan sartzen ez dena. Hori guztia baxenabartarrek hainbeste maite duten surrealismo gatz puntuak lagunduta. Arrarokeria ez al da musika estilo bat?

Kikerak kanta bizkorra, amaieran film baten pausa dramatiko epiko eta guzti. Han-en harritu gaitu Ane Garciak kantatutako melodia ederrak –Habiaren Urre handia-ra eraman nau hasierak, Pixies-en Where is my mind?-era amaierak–. Eihera kantua, Iribarneren ahots loop trantzearekin. Erbiak-en Airbnb-ren homofonia aprobetxatuz: Erbien bi lagun sutan, bum ba bum ba ba ba bum!

“Absurdoa” hitzarekin definitu omen dute telesailaren eta diskoaren espiritua. Jokoetatik abiatuta, beti ere. Absurdoa eta poetikoa nahasten dituztela sentitzen dute. Ezin da hobeto deskribatu jarrera. Lehen aipatutako arrarokeria ez delako, inondik inora, eusnob jarrera, handik eta hemendik bereizteko egindako harrokeria, lurreko eta urmaeletako animalia txikiekin, narrastiekin eta gautarrekin bat egiteko manifestua baizik.

Iribarne-Olhagaraitarrek urte ederra eman digute. Diabolo Kiwi, Habia eta Bloñ taldeekin urteko hiru disko berezienak kaleratu dituzte Leire eta Maia ahizpek, nork bere bidetik, musikaren iturri zabala hedatuz. 2022ak emango duenaren zain.

P.D.: Badok-en baino ez duzu izango entzuteko aukera, ez spotifyn, ez bandcampen. Edo CD zahar horietako bat eros dezakezu, nonbait topatuko duzu non erreproduzitu. Bide batez, Bañolet telesailak 2021eko Durangoko Azokako Sormen Beka irabazi du eta martxoan ikusteko moduan izatea espero da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Musika
Gure pianista unibertsala

Columbus Fundazioak antolatutako kontzertua, ‘RenHacer’ Musikaldiaren barruan.

Bilboko Orkestra Sinfonikoa.

Zuzendaria: Ramón Tebar.
Bakarlaria: Joaquín Achúcarro.
Egitaraua: Guridi, Grieg eta Brahmsen lanak.
Lekua: Bilboko Euskalduna... [+]


“Bizi gara zuzentasun politikoaren garaian, ‘beef’-aren kultura ez da ulertzen”

2021ean sortu zen Lizarran Raimundo el Canastero taldea, eta iaz ikusi zuen argia haien lehenengo diskoak –N.T.E.R.–. Kaxoia, gitarra, ordenagailua eta hiru lagun langabezian: Julen Arbizu (Lizarra, 1995), Imanol Viñarás (Lizarra, 1995) eta Mikel Beltza... [+]


1980-90 hamarkadak
Emakumeak rockaren eztandaren sugarrean

Garai oparoa izan zen 1980ko hamarkada Euskal Herriko rock musikarentzat. Talde ugari sortu ziren: tartean, Belladona, Matraka eta La Viuda Negra. Hiru horiek soilik emakumez osaturiko musika talde nafarrak izan ziren. Iosebe Garaialde (Iruñea, 1961) lehen bi talde... [+]


2024-09-24 | ARGIA
Musika munduko emakumeen erantzuna Alex Sarduiri: “Ikusi nahi ez duena baino itsuagorik ez dago”

Musikan inoiz ez dela diskriminaziorik egon adierazi du Alex Sardui abeslariak, eta haserre erantzun diote Euskal Herriko musikagintzako emakumeek*, 150 lagunek sinaturiko komunikatuan: “Denbora asko daramagu tankera honetako egoerekin nazkatuta”. Barkamena eskatu du... [+]


2024-09-20 | Iker Barandiaran
Eguzki izpi gabekoak hunkitzen

Errautsetatik loratzen
Añube
Autoekoizpena, 2024

-------------------------------------------------

Aspaldian sarri pentsatzen dut Debagoienan gazteek ia soilik musika urbanoa edo oi! musika, bata edo bestea, entzuten dutela; hortik kanpo apenas dagoela jende... [+]


Chill Mafia taldeak jotzeari utziko diola iragarri du

Taldeak bere azken lana izango den Agur eta ohore x allá va la despedida lana kaleratu berri du. Oholtzak utzi eta agur bira egingo dutela iragarri du Chill Mafiak hiru urteren ostean. Iruñean abenduaren 25ean egingo dute azken kontzertuetako bat.


Makrofestibalak: ezin neurria hartu eukaliptoari

Boga Boga festibala antolatu dute Donostian, eta jaialdiaren bezperatan, EHUko Uda Ikastaroen barnean, bi eguneko jardunaldiak egin dituzte Dabadaba aretoan, Egia auzoan. Hainbat musikari ez ezik, zenbait makrofestibalen antolatzaileak bertaratu dira hizlari gisa, baita... [+]


2024-09-12 | Xalba Ramirez
Erreskatatu-ka-tu-tu-ka

Tuka esaten da
Tu-K
Autoekoizpena, 2024

----------------------------------------------

Musika elektronikoa Euskal Herrira iritsi da!” irakur daiteke, azken urteotan, hango eta hemengo titularretan. Kazetariek entrega datak dituzte pentsatzeko ordua iritsi aurretik,... [+]


Eguneraketa berriak daude