Taulierrak fuera

Egunak gero eta lasterrago iragaten dira eta gauak gero eta goizago etortzen.

Harago, ez da nehor ez dena jabetu gure lasterkaldi frenetikoaz, gero eta gehiagotara heltzearen beharraz. Nork ez du bere burua senTitu estu, ezin heldua, egutegi belztuaren aitzinean, beharretik ezin eskapatuz. Behin baizik ez biziko eta mila bizi bagenitu bezala jarduten dugu hala ere. Ezetz erraten ikasteari uko egiten diogu. Ezetz bilkura bat gehiagori, lan bat gehiagori. Ezetz diru gehiagori, elkarte bat gehiagoko kide izateari. Gure ezetzak, arbuiagarri bihurtu eta zokoratuko gintuzkeelakoan ote? Beti gabiltza kasketa batekin ez bada bestearekin, eskua sartuz ahal bezainbat saltsatan, errealagoak bihurtzen gaituelakoan?
Gure etxeko amatxik bazeraman amantal bat. Ez genuen arras amatxi, aitatxiren arreba baitzen. Alta, amatxi deitzen genuen. Eta ez zen arras amantala, hori baino zerbait gehiago baitzen. Haatik ez genuen amantal deitzen, taulier aitzinekoa baizik.

Halaxe erraten genion, taulier, gorputz osoa troxatzen zuen eta hainbat sakela, zinta eta abar zituen oihal puska horri. Tela pisuzkoa izaten zen, ehun idorrekoa, segur aski lihozkoa. Kolore ilunekoa zen, zikina ez agertzeko eta maiz norberak josia behar propioei egokitzeko.

"Pentsatzen dut 'slow', orain geldi. Eta gero, denek bezala, segitzen ardura batetik bestera, dena nahaspilan, iluna sekulan helduko ez balitz bezala, dena funtsezkoen kategorian balitz bezala"

Oraintxu berriz modan dira halakoak, ostalerren artean sustut, eta niregatik, ostaler horiek Germinal-eko jendea dirudite.
Alabaina, tresna biziki praktikoa zen. Egun osoan, funtzionalitate anitzak betetzen zituen. Sukaldean, eskas zen zapiaren ordezko, eskuak xukatzeko balio zuen. Arroltzeak biltzeko orduan, bi puntetatik loturik, zarea irudikatzen zuen. Saihetseko sakeletik, edozein momentutan atera zitekeen Pie Qui Chante goxoki bigundua, haur negarti batentzat nahiz ahulezia baten uxatzeko nahiz, agian, ideia beltzen eteteko. Euri egunetan, korralearen zeharkatzeko, atzekoz aurrera ezarririk, aterkia zen.
Amatxik goizetik janzten zuen. Ez banaiz oker, askaldu aitzin soinean zuen, kafea irakiteko artean, sua pizteko gisan. Zerbitzari eta langile funtzioak zituen bitartean soinean eramanen zuen. Horregatik guztiagatik, ez zen amantala, taulierra baizik. Eta ez diezadazuela erran hau ez dela hiztegian, han behar bailuke, kondizioaren ekaia baita, josgeia baino.

Oroitzapen horretan, keinu bat dut sustut gogoan: nola tenore batetik goiti taulierra kentzen zuen. Bai ala bai. Ezin jakin orduaren arabera zenez, ala betetako zeregin kopuru batetik goiti gertatzen ote zen. Segur da heltzen zela tenorea horren kentzeko.

Lehenik, garondoa uztartzen zion uhala bi aldeetatik hartu eta buruaren gainetik idokitzen zuen, gero, errainak zingilatzen zizkion korapiloa desegiten zuen, eta horrela libratzen zuen gorputz mendre hura, bera baino zabalagoa zen oihalaren trabatik.
Isilik, mahaitik altxa eta sukaldeko atearen gibelean iltzatu kako txar batetik dilingo ezartzen zuen biharamun arte. Keinu horrekin bereizten zituen lanerako eta beste zerbaitetarako tarteak. Orduan hasten zen aisiaren antzeko zerbait. Berriak irakurtzea, kontuak egitea, auzoen jorratzea, leihotik hostoak hazten begiratzea, ditxotan aritzea.

Hauek guziak idazten ditut eta gogoa dut nihaurrek taulierra askatu eta besainka botatzeko. Hala pentsatzen dut. Pentsatzen dut slow, orain geldi. Eta gero, denek bezala, segitzen ardura batetik bestera, dena nahaspilan, iluna sekulan helduko ez balitz bezala, dena funtsezkoen kategorian balitz bezala. Dena lana bailitzan eta hortik kanpo deus ez. Ikusietatik ez al dut ikasiko?

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-12-31 | Josu Iraeta
Borroka luzearen ametsak, egiazko nahi ditut

Badira, garun distiratsua izanik, "zehaztasun gutxiko" definizioekin, gauza bera, beste era batera esanda, aldatzen eta itxuraldatzen adituak direnak. Berea zen, eta hainbat hamarkadatan errepikatu den proiektu in eternum bat izan da. Hasiera batean hori zen hegemoniko... [+]


2024-12-30 | Patxi Aznar
Hilketak, arma-eskalada eta ondorioak

Abenduaren 26an, aireko eraso batean, Israelgo armadak bost kazetari palestinar hil zituen. Haiekin 130 kazetari palestinar hil zituzten. Albiste horrek gauza pare bat gogorarazi dizkit, lehenengoa, benetako kazetariek jasaten duten jazarpena munduko edozein lekutan, adibidez,... [+]


2024-12-30 | Rober Gutiérrez
Gazte landunen %51k

Azken hilabete hauetan hainbat institututan lan egitea egokitu zait eta, uneren batean edo bestean, ikasleekin lan merkatuak eskaintzen dituen aukerez hitz egin behar izan dut. Ikasleen tipologia askotarikoa da eta hiri berean asko aldatzen da auzo batetik aldamenekora,... [+]


2024-12-30 | Josu Jimenez Maia
Izenorde guztiak

Historikotzat nekez har daitekeen argazkiaren erdian agertzen den neskatoa idazten ari da, zer eta izenorde zerrenda bat: ni, zu, hura, gu, zuek, haiek. Beherantz begira egonik, neskatoaren begirada nolakoa den antzeman ezinik gelditu naiz ni.

Argazkilariaren lanari soraio,... [+]


Teknologia
Gai izango ez garenean

Pertsona nagusiekin edo aniztasun fisiko eta neuronalak dituzten pertsonekin lanean zaudenean, dugun gizartean gaitasunaren ideiak espezie bezala asko mugatzen gaituela ohartzen zara. Hau da, dugun sistemak gauzak modu espezifiko batean egiteagatik jartzen zaitu balioan, eta... [+]


Materialismo histerikoa
Idatzi nahi nuen

Idatzi nahi nuen gabonetako argien alde, eta urteroko ohitura bilakatu aldarrikatzea, kaleak argitzen dituzten aro honetan, espazio publiko apain, alai eta gozagarri bat, klase ikuspegitik. Baina, noski, espazio publiko epelak ere bai, zenbait gazte liburutegietan liburuak... [+]


2024-12-21 | Iñaki Lasa Nuin
Pagadiak

Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.

Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]


Elkar mugituz?

Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.

Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]


Gobernu berriaren aurrekontu neoliberal zaharrak

 Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.


2024-12-20 | Nekane Txapartegi
Izartxoak *, arriskutsuak patriarkatuarentzat

Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]


2024-12-20 | Edu Zelaieta Anta
Pereza

Ez dakit zuek ere pertzepzio bera ote duzuen –aitor dut: modu azientifikoan hasi naiz idazten hemen–. Pereza hitzaren hedatze naturalaz ari naiz. Gero eta gehiago aditzen baitut Hego Euskal Herriko bazterretan: euskaraz, espainolez eta, jakina, euskañolez... [+]


2024-12-20 | Hiruki Larroxa
Irribarre egin, murtxikatu eta isildu

Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]


2024-12-20 | Sonia González
DSBEren ‘humilladeroa’

Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]


Siriako Arabiar Errepublikaren amaiera

Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]


Eguneraketa berriak daude