Bilbao Orkestrak kontu handiz pentsatzen ditu bere abonu-zikloan eskaintzen dituen programak. Azken hau ez zen salbuespena izan eta interes handiko hiru lanek osatu zuten, hainbat arrazoirengatik.
Bestalde, taldearen aurreko zuzendari titularrak, Günter Neuhold-ek, burututako zuzendaritza izan zen kontzertua arrakastara eraman zuen beste osagaietako bat. Zuzendaritza horretan, une oro, soinu zaindua, kontraste argiak eta, piano eta orkestrarako kontzertuaren kasuan, orkestraren eta bakarlariaren arteko elkarrizketa perfektua nagusitu ziren.
Kontzertua On the cliffs of the Cornwall pieza gozagarriarekin hasi zen, Ethel Smyth-ek konposatutako The Wreckers operaren bigarren ekitaldiaren preludioa dena. XIX. eta XX. mendeen artean bizi izan zen konpositore britainiarra musikari ona izateaz gain, lider sufragista ere izan zen. Lan asko konposatu zituen eta bere garaiko konpositoreek miretsi zuten bere obra. Bestalde, New Yorkeko Metropolitan-en bere operak antzeztea lortu zuen lehen emakumea izan zen. Bilbao Orkestrak konposizio horren zuku guztia ateratzen jakin zuen, obraren aberastasun tinbrikoa nabarmenduz.
Ondoren, Saint-Saëns-en 2. piano eta orkestrarako kontzertua sol minorrekoa, op. 27 interpretatu zuten; Martina Filjak kroaziar piano-jotzailea izan zen protagonista. Azken urteetako bakarlari onenetakoa dugu Filjak andrea. 2009ko Cleveland-eko Nazioarteko Piano Lehiaketa irabazi zuen eta pianoan soinu benetan eder eta pertsonalaren jabe da.
Oso modu delikatuan interpretatu zuen kontzertua, kristalezko soinu harrigarriz eta fraseatze gozo eta ederrez. Baina agian bere bertutean datza bere akats txikia. Interpretazioa pertsonala eta bikaina izan zela ukatu gabe, Filjak-ek alde eztitsu samarra du, lehen mugimenduan gehiegizkoa, nire ikuspuntutik. Nolanahi ere, obraren bigarren eta hirugarren mugimendu zailetan segurtasun handia eta nagusitasun tekniko osoa erakutsi zuen. Gainera, Arvo Pärt estoniarraren pianorako pieza bat oparitu zigun, eta bakarlariak publikoa aho zabalik utzi zuen lortu zuen soinu hotz eta tindagarriarekin.
Egitaraua Txaikovsky-ren 5. Sinfonia indartsu eta bikainarekin amaitu zen, Neuhold-en batutak garbo eta irmotasunez eramana. Oso kontzertu ona.
Iruñeko Baluarten, ostegunean, Israelgo ereserki nazionalaren orkestrako bertsioaren egilearen pieza bat jotzear zirela aurretik zutik jarri eta aretoa utzi du publikoaren zati handi batek. Ereserki horrek “okupazio sionistari” gorazarre egiten diola kritikatu... [+]
Frantziako musikagileei buruz hitz egitean, Claude Debussy eta Ravel etortzen zaizkigu burura. Bada dibertitzen denik ere, bata edo bestea defendatuz garai guztietako musikagile frantziar onena bezala. Egia esan, bi jeinu absolutu dira, beren garaiko zirkunstantzien ondorio. Oso... [+]
Donizettiren Don Pasquale opera
Taldeak: EOS eta Bilboko Operako Abesbatza.
Bakarlariak: S. Orfila, M.J. Moreno, F. Demuro, D. Del Castillo, P.M. Sánchez.
Eszena-zuzendaria: Emiliano Suárez.
Eszenografia: Alfons Flores.
Lekua: Euskalduna Jauregia.
Data:... [+]
Columbus Fundazioak antolatutako kontzertua, ‘RenHacer’ Musikaldiaren barruan.
Bilboko Orkestra Sinfonikoa.
Zuzendaria: Ramón Tebar.
Bakarlaria: Joaquín Achúcarro.
Egitaraua: Guridi, Grieg eta Brahmsen lanak.
Lekua: Bilboko Euskalduna... [+]
Edizio asko dira orain arte; Espainiako Estatuko musika klasikoko jaialdirik zaharrena da. Behin amaituta, une egokia izan daiteke aurtengo edizioaren balantzea egiteko, baina baita jaialdiaren bizitza luzearen balantzea egiteko ere. Jaialdi bikaina da, oso. Baina hausnartu egin... [+]
Donostiako Musika Hamabostaldia
Euskadiko Orkestra: Zuzendaria: J. Rohrer.
Donostiako Orfeoia: Zuzendaria: J.A. Sáinz Alfaro.
Bakarlariak: C. Reiss, V. Karkacheva, M. Schmitt, H. Müller-Brachmann.
Egitaraua: Beethovenen Missa Solemnis re maiorrean, op. 123.
Egia esan, pena ematen dit kritika honi izenburu hau ipintzea. Bizeten Carmen oso opera ederra da, sentimendu unibertsalak jorratzen dituena, hala nola pasioa, jeloskortasuna, maitatuaren posesioa, independentzia... Eta hori guztia musika-lan bikaina oinarri hartuta. Baina... [+]
Albenizen Iberia Suite monumentalaren bertsio berri bat egitea meritu handiko lana da, merkatuan dauden grabazio bikainak kontuan hartuta. Hori dela eta, Luis Fernando Pérezek Musika Hamabostaldiko errezitaldian egindako lanak sekulako miresmena sortu zidan.
Orkestra handien eta obra handien kontzertuen ondoren, ezin diegu arreta jarri gabe utzi musika-patxada handiagoko, sosegu handiagoko baina edertasun berdineko proposamenei.
Luxenburgoko Orkestra Filarmonikoaren lehen kontzertuak erromantizismo berantiarraren kutsua izan bazuen ere, bigarren topaketan taldeak bi obra zirraragarri interpretatu zituen, istorioak kontatzen zizkigutenak. Obra exigenteak ziren, batez ere adierazkortasunaren aldetik, eta... [+]
Musika Hamabostaldiak 85. edizioari hasiera eman dio, orkestra handi batekin eta inaugurazio baten mailako programarekin.