Munduko Emakumeak-Babel elkarteko herri hezitzaile feminista eta antiarrazista den Cony Carranza Castrok pribilegioei eta zapalkuntzei buruzko tailerrak dinamizatzen ditu, xede nagusia pribilegio zuria zertan datzan ulertzea delarik. Bere tailer batean parte hartu nuenean konturatu nintzen partaide zuri askok zapalkuntza gisa aurkeztu genituela bizi ditugun ondoezak. Sara Lafuente Funes soziologoari esker ikasi dut ondoeza eta injustiziaren arteko diferentzia antzematen; batzuetan lausoa izan daiteke, bien iturria egiturazkoa delako (alegia, bizi garen sistema). Esaterako, nik tailerrean zapalkuntza gisa aipatu nuen babes sare handirik gabe amatasunean aritzea, baina gero konturatu nintzen arinkeria handia dela, Atzerritar Legeak guraso diren etorkinak urte askoz haien umeengandik aldenduak bizitzera behartzen diela jakinda.
Orduan, zer da zapalkuntza? Peggy McIntosh ekintzaile estatubatuarraren definizioari heldu dio Carranzak: “Gizartean parte-hartze osoa eta berdintasunezkoa izatea sistematikoki baztertzea”. Argi dago hori ez dela nire errealitatea, baina bai emakume etorkin askorena. Eta pribilegioa? “Oinordetzan jaso dugun motxila ikusezina”. Zuria izateagatik motxila horretan daraman 26 pribilegio zerrendatu ditu McIntoshek artikulu batean, hala nola, erosketak egitea segurtasun langileen jazarpena pairatu gabe, edo telebista pizten duenean bere arrazako lagunak barra-barra agertzea.
Desnaturalizatze edo desmekanizatze keinuak izan daitezke lehenengo urratsak; nik neuk nazioarteko bidaiak egiten ditudanean, gogoan dut azal zuria eta pasaporte europarra dudalako egin ditzakedala kezka handirik gabe. Baina zer egin identifikatu eta onartu ditugun pribilegioekin? Intsumisioa proposatu du Bego Oleaga Erdoiziak ARGIAn: “[COVID19aren] Hirugarren txertaketari intsumisioa egitea bi dosi jaso ditugunok, txertaketa herrialde pobretuetako biztanleengana iritsi arte”. “Emakumerik gabe ez noa” bezalako egitasmoak ere egin izan dira, gizonez betetako mahai-inguru, sari-banaketa eta abarrei planto egitea eskatzeko. Lehenengo adibideari bueltatuz, nik erabaki dut nazioarteko turismoari uko egitea, unibertsala ez den eskubidea pribilegioa dela ulertu dudalako.
Beste urrats bat izan daiteke zapalduek pribilegiatuok interpelatzen gaituztenean isiltzea, haiek entzutea, gure erresistentzien lanketa egitea eta ardura hartzea. Aliatu kontzeptua bogan dagoen garai hauetan, autokritikoak izan behar dugu, eta besteengan (nire kasuan, maskulinitate berrietan lan egiten duten gizonengan) identifikatzen ditugun prozesu maltzurrak gugan ere onartzen ikasi. Esaterako, arrazakeriaren kontrako ekintzaile zuria izateagatik, arrazializatuek baino aukera gehiago ditudala hedabideetan agertzeko, ordaindutako kongresuetan parte hartzeko, laudorioak jasotzeko, eta abar. Hala, “Pertsona arrazializaturik gabe ez noa” esatearen konpromisoa betetzen nabil azken urteotan.
Egiari zor, gehiago landu ditugu ahalduntze prozesuak desjabetzerako urratsak baino. Saia gaitezen albokoari eskatzen dioguna gure buruari exijitzen. Animatzen zaituztet Jokin Azpiazu eta Leticia Urretabizkaiaren hausnarketak eta galderak irakurtzera (maskulinitateen eta antiarrazismoaren esparruetan, hurrenez hurren). Enpatia eta apaltasuna izan daitezke zubiak eraikitzeko lehengaiak, gero eta kapazagoak izan gaitezen asmatzeko noiz eman behar dugun aurrera pausoa, eta noiz atzera egin.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Pertsona nagusiekin edo aniztasun fisiko eta neuronalak dituzten pertsonekin lanean zaudenean, dugun gizartean gaitasunaren ideiak espezie bezala asko mugatzen gaituela ohartzen zara. Hau da, dugun sistemak gauzak modu espezifiko batean egiteagatik jartzen zaitu balioan, eta... [+]
Idatzi nahi nuen gabonetako argien alde, eta urteroko ohitura bilakatu aldarrikatzea, kaleak argitzen dituzten aro honetan, espazio publiko apain, alai eta gozagarri bat, klase ikuspegitik. Baina, noski, espazio publiko epelak ere bai, zenbait gazte liburutegietan liburuak... [+]
Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.
Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]
Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.
Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]
Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.
Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]
Ez dakit zuek ere pertzepzio bera ote duzuen –aitor dut: modu azientifikoan hasi naiz idazten hemen–. Pereza hitzaren hedatze naturalaz ari naiz. Gero eta gehiago aditzen baitut Hego Euskal Herriko bazterretan: euskaraz, espainolez eta, jakina, euskañolez... [+]
Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]
Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]
Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]
Nobedadea izan ohi da Durangoko Azokari lotzen zaion hitz entzunenetako bat. Nobedadea han, eta nobedadea hemen. Zenbaitetan, ordea, lehengokoari beste itxura ematea aski izaten da etiketa hori itsasteko. Talentu berriztagarriz birmasterizatutako CDek eta berrargitalpenek badute... [+]
Euskara txikitasunean handia den ur emaria dugu. Bertako tanta bakoitzak gure kultura ureztatzen eta biziberritzen du. Egarri den hari itsaso bete ur eskaini. Euskara putzu sakon eta ilun batetik etorri izan bada ere, guztiok atera dugu gure ur-gazi lagina, eta guztiok bilakatu... [+]
Gazteak gero eta lehenago hasten dira pornografia kontsumitzen; izan ere, bere sexu heziketa bakarra da pornoa. Nola demontre heldu gara honaino?
Gaur egun, onartu behar da Interneti esker pornografia ikustea askoz errazagoa dela. Tamalez, klik baten bidez 7-9 urte arteko... [+]