Urte bukaerako giroan murgildurik, gibel mirailean begiratu eta uda huntako bizipenetatik ateratako gogoeta batzuk bota nahi nituzke hemen. Ekainaren 23an, ELB eta Lurzaindiako militanteek hamabi hektareako salmenta oztopatzeko abiatutako okupazioa, Arbonako Berroeta pentzean. Etxetik hiru kilometrotan. Hori oparia! 120 gauez eta 120 egunez milaka herritar aldizkatu dira, erresistentzia horren gorpuzteko: laborari, hiritar, langile prekario, erretretadun uros, militante aritu edota arazoaz kezkatutako herritar xumeak. Aniztasunean.
Berroetako afera ezin zen irabazi, ez politikoki, ez juridikoki. Saltzaile ultra-gurmanta eta erosle hiper-aberats baten arteko afera pribatua zen. Iniziatiba abiatu zutenek untsa ulertu zuten okupaziorik gabe, ez zela aterabiderik. Disuasioa zen, orduan, soluzio bakarra. Eta (zerbait) lortu da!
"Garrantzitsua da oroitaraztea borrokaren bidez irabazten ahal direla batailak. Herritar xumeak izan gaitezke harri koxkor horiek"
Arbonan jokatu denak, eta molde orokorrean lurraren aldeko borrokak, badute Davidek Goliathen kontra eramandakoaren itxura zerbait. Lurrarekin espekulatu nahi dutenek, sistema osoa dute alde: legedia, zerga banaketa, oinordekotza araudiak, instituzioen promozio kanpainak, notarioen jarrerak, higiezin agentzien eskrupulu eza… Baina batzuetan harri koxkor ñimiño batek bloka dezake sistemarik gotorrena ere.
Azken aldietan, espero ez zitekeen batailatxo batzuk irabazi dira alor horretan. Berroetan, erosleak erosteari uko egin dio. Urrian, Urkoidarren mobilizazioari esker, 20 milioi euroko negozio zifra duen Pichet immobilier enpresak jakinarazi du auzo bat eraikitzeko xedea bertan behera utzi duela. Azaroan, Alda kolektiboak eramandako okupazio serie baten ondotik, Airbnb multinazionalak adierazi du legez kontrako hainbat egoera konponduko zituela. Eta bihar, apika, Kanboko Marienia laborantzarako pentze egonen da…
Garrantzitsua da oroitaraztea borrokaren bidez irabazten ahal direla batailak. Herritar xumeak izan gaitezke harri koxkor horiek. Baina ezinbestekoa da tokian tokiko mobilizazio guzi horiei dimentsio orokorrago baten ematea. Ez girelako Urkoien borrokatzen gure auzoaren lasaitasuna mantentzeko, edo AHTaren kontra gure baratzea salbatzeko, edo Lekarozen paisaiak babesteko. Peko errekara eramaten gaituen logika oso bat dugu borrokatzen. Proiektu txikitzaile hauek ez ditugu nahi ez hemen, ez nihun.
Irabazi arte izan da ‘Berroetarron’ leloa. Etxebizitza eskubidearen afera, angelu desberdinetatik jorra daiteke. Uste dut on egiten duela ere erratea paturik ez dela eta ez girela galtzera kondenatuak. Segi aitzina, irabazi arte!
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Zer jakin behar dut? Norekin erlazionatu behar dut? Non bizi behar dut? Ardura horiekin gabiltza gizakiok gure gizarteen baitan bizitza on baten ideia bizitzeko bidean. Ondo erantzuten ez badakigu, bazterretan geratuko garen beldurrez.
Joan den astean, kanpoan geratzearen... [+]
Gure lurraldeetan eta bizitzetan sortzen diren behar, desio eta ekimenen inguruan gero eta gehiago entzuten dugu harreman eta proiektu publiko-komunitarioak landu beharraz, eta pozgarria da benetan, merkaturik gabeko gizarte antolaketarako ezinbesteko eredua baita. Baina... [+]
Elkarrizketa berritu dugu fakultateko idazkaritzan, auskalogarrenez: urruti daude, euren matrikula egiteko, ikasleak bakarrik etortzen ziren garaiak. Aspaldixko aldatu zen joera, eta gurasoek –nabarmenago amek– gero eta paper aktiboagoa hartzen dute seme-alaben... [+]
Silogismo baten argumentuak hiru proposizio ditu, eta horietatik azkena nahitaez ondorioztatzen da beste bietatik. Logika deduktibo horrekin aztertu daiteke, nire aburuz, Nafarroan gertatzen ari den Aroztegiako gatazka sozioekologiko luze eta traumatikoa.
Tesia: Baztango... [+]
Berriki landu ditut klasean Etxahun Barkoxeren kobla eder eta hunkigarriak. Gaizo gizona! “Edertasunez praube” sortu zelako hasi zitzaizkion etxeko nahigabeak, baina hamazazpi urtetan zen pulunpaka sartu zorigaitzaren itsasoan, maite zuen Marie Rospide doterik gabeko... [+]
Azken egunak garrantzi handikoak izan dira Bartzelonan, etxebizitzaren aldeko mugimenduarentzat eta espekulatzaileen aurkako borrokarentzat. Urtarrilaren 28an, polizia-armada batek Raval auzoko Massana Zaharrari [zentro sozial okupatua] eraso egin zion goizaldean, aurrez abisatu... [+]
Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]
Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]
Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]
Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]
Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]
Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!
Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]
Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]