argia.eus
INPRIMATU
Teknologia
Datuen beharra sortzen
  • Lehengo egunean Belen Gopegui idazleak parte hartu zuen mahai-inguru batean oso kontzeptu interesgarri bat partekatu zuen. Bere hitzetan, biosferak, bizitzari loturiko sistemak, datu ugari prozesatzen ditu, eta gizakiok azken urteetan sortu dugun datuen dinamikarekin alderatzen zuen.

Diana Franco Eguren 2021eko azaroaren 23a

Gopeguik zioen, gaur, plataforma handiek jasotzen dituzten datuak naturari loturiko datuak bezala ulertu beharrean, fabrikatutako datuak bezala ulertu beharko genituzkeela. Hau da, non erosi duzun (lekua, denda...) ez da naturarentzat datu baliagarria, informazio hori barik funtzionatzen jarraitu baitezake naturak, ez ordea datu horren inguruan sortu den ekonomiak. Datuaren beharra sortu da gizakion gizartean.

Enpresen administrazio eta kudeaketan lizentziatura egin nuen, eta unibertsitatean erakusten ziguten, beharrak asetzea zela merkatuak lortzeko eta negozioak garatzeko modu bat. Geroago oso asetuta zeuden merkatuak izanik, behar berriak sortzearen ideia etorri zen, eta horrekin batera berrikuntzaren beharra sortu zen. Berrikuntzak zekarren gizarteak aldatzea, sorturiko behar berriak txertatu ahal izateko.

Datuaren beharraren inguruan, gure gizarteak forma hartzen dabiltzala ikusten gabiltza. Non sortu daitezke datuak fabrikatzeko behar gehiago? Zein eraldaketa ekarriko dituzte gure gizartean? Zer egin behar genuke horretara egokitu beharrean ahotsa/agentzia izateko?