Negazionismoa enpirikoki egiazta daitekeen errealitate bat onartzeari uko egitea da. Ingurumenaren kasuan, energiaren mugak, petrolioaren gailurra (peak-oil) edo klima-aldaketa antropogenikoa ukatzea. Korronte ideologiko indartsu bat dago zeinean korporazio ekonomikoak eta lider politiko ugari sartu daitezkeen. Ukazioaren arrazoi nagusitzat, sistema ekonomikoak ezin duela atzerapenik edo deshazkunderik izan, dioskute. Bestela kaosa, denok txarrago biziko baikara. Aspaldiko partez, dena den, translazio mugimendu bat ari gara ikusten eta negazionismo ekologikoan egon diren eragile askok ekokapitalismorako bidea hartu omen dute. Nire ustez, biraketa honen arrazoien artean, bi dira nagusi. Batetik, ingurumenaren, edo hobe esanda, krisi sozioekologikoaren zentralitatea agenda politiko mediatikoan eta, bestetik, zientziak ekologismoari emandako oniritzia.
"Translazio mugimendu bat ari gara ikusten eta negazionismo ekologikoan egon diren eragile askok ekokapitalismorako bidea hartu omen dute"
Zientzia. Uda honetan IPCCtik (International Panel for Climate Change, ingelesez) filtratutako txostenak ez du zalantzarik jartzen: deshazkundea ezinbestekoa da larrialdi klimatikoa gainditzeko. Diskurtso zientifikoaren, ekologismoaren eta gizarte zibilaren mobilizazio eta presioaren kateatzea inoiz baino argiagoa da, baina ez du bermatzen beharrezko politikak praktikan jarriko direnik. Bizi garen sistema ekonomikoak, kapitalismoak, atsedenik gabe hazi behar baitu zutik iraun ahal izateko. Eta kapitalismo berdearen edo ekokapitalismoaren bideraezintasuna salatzea ez dago ondo ikusia gure erakunde politikoetan eta unibertsitateetan. Adrián Almazán irakaslearena, adibide argia dugu: Deustuko unibertsitsatetik kaleratu berri dute “parresia” antikapitalista mantentzearren.
Negozionismoa. Juan Borderari eta Antonio Turieli irakurri genien neologismo guztiz egoki hau. Energia berriztagarrien plan erraldoiak edo hidrogenoak sortu dituen inbertsiorako nitxo dirudunak adibide onak dira ikusteko energia fosilen negozioak ez direla bateraezinak energia berriztagarrien garapenarekin. Beste gauza bat da elektrizitatearen prezioa jaistea, edo merkatu energetikoa planifikatzea edota publifikatzea. Duela gutxi Aitor Esteban (EAJ) ikusi dugu Madrilgo Kongresuan Iberdrolaren defentsan. Alderdi politiko eta korporazio energetikoen arteko kolaborazioa edo ate birakarien fenomenoa ekiditen ez diren bitartean, negozionismoa ugaldu egingo da. Eta ekosistemek kolapsatuko dute, zientzia behin eta berriz esaten ari den moduan. Greta Thunderrek Glasgowen horixe bera baieztatu du. Eta oraindik ere, batzuk diote ez dela antikapitalista. Bai zera!
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.
Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]
Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]
Asteartean eman zuten jakitera bost gazte lapurtarren kontrako sententzia. Hamabost hilabeteko espetxe zigorra gibelapenaz bi gazteri, 500 euroko isun banarekin; 140 orduko lan behartua eta 500 euroko isun bana beste bi gazteri; eta, azkenik, 1.700 euroko isuna beste... [+]
Lehengo batean, The Wire telesail sonatua berrikusten ari nintzela, etsipena gogora ekarri zidan eszena bat heldu zen. Bertan, The Baltimore Sun egunkariaren zuzendaritzak langileak bildu eta datozen aldaketei buruz ohartarazten die; hau da, kaleratzeez eta distira gutxiagoko... [+]
Bizi dugun kultura kontsumistak, erabiltzaile oro agintzen du gozamen neurrigabera. Slavoj Zizek dioen eran, Goza ezazu zure fetitxea, hiper-modernitatearen agindu ozena bihurtu da. Fetitxearen lekua betetzeko dauden gailu teknologikoen bidez gauzatzen baita egungo gozamena... [+]
Mamu batek zeharkatzen ditu sukaldeak: Karlosen mamuak.
Karlos ez da aurkeztu Master Chef Celebrity lehiaketara. Bere sukaldaritza-ondarea aztertuta, oso argi dauka ez duela lehiakideen aukeraketa gaindituko. Izan ere, hedabide eta gastronomiaren akademiaren ateak itxita izan... [+]
2018an itzali nituen sare sozialak, baita gailuen jakinarazpen gehienak ere, bizitzan arreta non jarri kontrolatzen hasteko saiatu asmoz. Egunero lan horretan jarraitzen dut, sitsa argira nola, nire jakin-minak errealitatea ulertzen lagunduko didan informazio freskoa bilatzen... [+]
Beyoncé futbol amerikarreko partida baten atsedenaldian, Houstonen (Texas). Kantari estatubatuarra cowboy jantzirik atera da estadio erdira. Kapela hegaluzeak tapatzen dio burua, zangoak belaunetarainoko bota luzeek. Soineko zuri urriak, berriz, izterrak eta paparra... [+]
Eskua bularrera eroan, eta bostekoa ukatu dio Siriako agintari berriak Alemaniako Kanpo Arazoetarako ministroari, ministro emakumeari. Modu adeitsuan, baina arbuioa jasan du Annalena Baerbock-ek. Aurretik, Al-Golani siriarrak, ordea, luzatu eta astindu dio eskua Jean-Noel Barrot... [+]
Urte berri goiza Joxe Ansorenak, gure aitona Isidroren anaiak, sortutako biribilketa baten izenburua da, urteberri goizean txistulariek kalez kale jo zezaten asmatua. Doinu horren airean, gaueko kondarrak bilduz joaten ginen, zabor kamioiak bezala. Behin, Sakito mozkor galanta... [+]
“Urte berri-berri, zer dakarrazu berri?” oihukantatzen genien, urteko lehen eguneko gaupasatik bueltan, bidean gurutzatzen genituen goiztiarrei. Eske puxken esperantzan gu, mozkor panparrotuok. Eta artean ez baitzen ez runner-ik ez eta selfie-rik ere,... [+]
Donald Trumpek urtarrilaren 20ean berriro hartuko du AEBetako lehendakari kargua, eta bigarren agintaldia izango du Etxe Zurian. Aurreko agintaldian, 2017-2021ean, lotsa gutxirekin ibili bazen erabakiak hartzeko orduan, agintaldi honetan konplexu urri horiek ezabatuko ditu eta... [+]
Euskadiko Selekzioa lortzea, ezbairik gabe, lorpen historikoa izan da. Baina horretan geratzen bada, euskaldun askorentzat –ni barne, nafarra bainaiz– egunik ilunena eta tristeena izango da. Lehenengo egunetako poza eta berotasuna gozatu ondoren, itzul gaitezen... [+]
Entzumen eta hizkuntza irakasleak (EHI) eta logopedak eskola publikoan zein kontzertatuetan lan egiten duten irakasle espezialistak dira. Horien funtzioen artean hizkuntzan eta komunikazioan zailtasunak dituzten ikasleei arreta zuzena ematea da, baina baita komunikazio sistema... [+]