“Maletadun haur, nerabe eta heldu sentitu naiz”

  • Askotariko egoerak bizi izan dituzten euskal iheslari eta deportatu politikoen seme-alaben testigantzak biltzen ari da Miren Azkarate Badiola donostiarra, liburu batean argitaratzeko. Konparatzeko inolako asmorik gabe,  “ezberdinak baitira espetxeratuen eta atxilotuen haurren sentsazio eta bizipenak”. Elkarrizketak entzuten eta transkribatze lanetan ari zela itzuli da 33 urtez Kuban erbesteratua izan duen aita, Agustin Azkarate. Ziklo baten itxiera izan daiteke, eta baita beste ziklo baten hasiera ere: urtetan itzalean egon den aita, “pertsona ezezaguna”, bere lekuan jartzearen zikloa.

"Amak dira gatazka politikoaren kontakizunean ahanztura handiena pairatzen dutenak. Aitorpen publikoa behar dute". (Argazkia: Irantzu Pastor)
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Euskal iheslari eta deportatu politikoen seme-alaben bizipenak biltzen ari zinela itzuli da zure aita Kubatik.
Hala da. Banuen arantzatxo bat gaiarekin eta lekukotasunak biltzeari ekin nion orain dela hilabete batzuk. Ikusezinak ginela iruditzen zitzaidan, urtetan iheslariak eta deportatuak silueta beltzarekin irudikatu izan diren gisan. Ez izenik, ez abizenik. Oso egoera eta bizipen ezberdinak pizten ditu guraso bat preso edukitzeak edota sekretupean gorde beharreko leku ezezagun batean ukaiteak.
Gehienetan, etxekoek kokapena jakin arren, ezin izan diote inoiz inori esan, noski. Konparatu ezinak diren bi egoera ezberdin dira eta nik gurea azaleratzeko beharra sentitzen nuen. Motxiladun haurren plataforma sortu zenean asko poztu nintzen, ekimen garrantzitsua baita. Ikusarazi egin behar da haur horiek pairatzen dutena. “Baina gu non gaude?” pentsatu nuen nik. Ez bagara existitzen ez gaude, ez gara. Hemen gaude eta bagara ordea, eta badugu zer kontatua.

Zazpi egoera bildu dituzu, topatu al duzu elementu komunik haien artean?
Bai, min eta arantza berdinak ditugu denok. Erradiografia zabal bat egin nahi izan dut. Izan ere, iheslarien eta deportatuen munduan hamaika errealitate dago. Leku ugari bildu nahi izan ditut, batetik Ipar Euskal Herria, noski, eta bestetik Kuba, Mexiko, Venezuela eta Cabo Verde. Horrez gain, beste pare bat ditut lantzeko amaitu aurretik, batzuek sufritzen segitzen baitute oraindik.  Suitzan dagoen iheslariaren kasua adibidez. Haren haurrak ere badu zer kontatu. Harrera beroa egin didate denek. Gaiaz hitz egiteko gosez sumatu ditut. Ikusezin izanaren sentsazioa nagusitzen da haiengan, zerbaiten parte izateko beharra. Gainera, kalera begira gaia tabu izan denez, gehienen kasuan etxean ere hala izan dela iruditu zait. Familia bereko haurren artean ere, anai-arrebek ez dute haien artean gaiaz hitz egin. Etxe berekoen lekukotasunak oso ezberdinak dira.

Argazkia: Irantzu Pastor

Espero ez zenuenean itzuli da aita.
Jaio nintzenean Hendaian zegoen, iheslari. 2 urte nituela espetxeratu egin zuten eta kalera atera zenean berriz torturatua izateko beldurrez egin zuen ihes Kubara, 4 urte nituela. Geroztik, bost bider bakarrik joan ahal izan dut bera ikustera. 6 urterekin lehen aldiz, hiru bider 6 eta 28 urte nituela azken aldiz. Ni ere torturatu eta atxilotu ninduten, beraz, hamar urtez ezin izan dut. Urte horietan guztietan, “bi urte barru han izanen naiz” entzun izan dut. Azken honetan ordea, hiru aste lehenago jakin genuen bere erabakia irmoa zela eta bazetorrela. Behingoagatik egia zen. Oso aste arraroak izan ziren. Poza, urduritasuna eta beldurra nagusitu ziren nire baitan. Badaezpada ezin genion inori esan, eta berriz isiltasun horretan bizitzeak barruak mugitzen zizkidan. Orain hemen dago eta gure arteko harremana sortzen ari gara, hutsetik. Ez dakit nolakoa izanen den, ikusiko dugu.

Zure historia ere jasoko duzu liburuan?
Ez nuen nire lekukotasuna liburuan sartzeko asmorik, baina gauzak gertatu diren gisan argitaletxeak egiteko eskatu dit eta aitortu behar dut oso zaila egin zaidala. Barrenak askatzeko bakarkako ariketa berezia izan da.

Urte hauetan guztietan gogoratu behar izan al diozu zure buruari aita bat duzula?
Hau oso konplexua da. Zer da aita bat? Bai, nire aita da, harro nago dudan aitaz, baina ez dut ondoan izan. Nire egunerokoan ez du parte hartu, nire egunerokoan ez da inoiz egon. Zerbait kendu dizutenaren sentsazioa ukaiteko zerbait hori ezagutu behar dugu, sentitu, eta nik ez dut hori ukan, beraz, faltarik ez dut sumatu. Nire familia ama, anaia, amona eta izeba izan dira. Eta gero gainontzeko iheslariak, niretzat aita/osaba papera izan dutenak. Beraz, bai, aita da, baina zer da aita bat? Bere odola dut, baina kito. Hori, nire kasuan. Baina ez da berak nahi duelako izan. Bortxazko egoera bat izan da, ez du berak aukeratu. Oso zaila da. Itzuli da, baina pertsona hori ez dut ezagutzen. Asko jota bidaietako tarte horietan egon naiz berarekin. Eta gurea ez da salbuespen kasu bat, gisa horretako bizipen eta izuak ere asko aipatzen dira bildu ditudan lekukotasunetan.

Ama…
Bai, bikotekidea, gehienetan emakumea, gelditu da etxean, haurren heziketaren eta zaintzaren eta gainontzeko guztiaren arduradun. Libururako baturiko lekukotasun guztiek azpimarratzen dute amaren figura. Kasu hauetan amek egin dute dena. Haiek dira gatazka politikoaren kontakizunean ahanztura handiena pairatzen dutenak. Aitorpen publikoa behar dute dudarik gabe, eta uneren batean eginen zaiela pentsatu nahi dut. Nik seme-alabak hartu ditut hizpide, baina amen errelatoa biltzera animatuko den inor egonen dela pentsatu nahi dut.

Liburuaren izenburua argi duzu?
Ez erabat, baina pentsatzen hasi nintzenean ohartu nintzen bizitza guztian maletadun haurra izan naizela, maletadun haur, nerabe eta heldu sentitu naiz. Eta motxiladun haurren metaforari jarraiki, errelato berberaren parte baikara denok, hori bera bururatu zitzaidan: "maletadun haurrak". Datorren urtean, lanak argia ikusten duenean argituko da misterioa.

Tortura, kartzela, erbestea
Jaio orduko, beste askori bezalaxe, gatazka politikoak bizitza baldintzatu zion Miren Azkarate Badiolari. Aita iheslaria izateaz gain, berak ere bost urte egin ditu espetxean Espainian. “Irakaspen handi bat da espetxealdia. Baloreen eskala irauli egiten du eta irteten zarenean gauzak askoz argiago ikusten dituzu. Nik oso argi dut zer nahi dudan, eta baita zer ez dudan nahi ere”. Irribarrea eta ilusioa ez ditu galdu ordea, aitak bezala berak ere inkomunikazioa eta torturak jasan arren. Trebea da solasean eta are trebeagoa kontatzen. “Aitaren kasua ezaguna zen polizia taldeen artean, nire torturatzaileek bazuten bere berri. Bederatzi egunez bere izena ere ez baitzien esan komisarian. Aitaren figurarekin ere ni suntsitzen saiatu ziren”. Zorionez, ez zuten lortu.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iheslariak
2024-04-24 | Estitxu Eizagirre
'Zenbat lo' liburua aurkeztu dute Asteasun
Kartzelako hormak zeharkatzen dituen ama-alaben arteko harremana hitz eta iruditara eramana

Nekane Txapartegi Suitzako kartzela barrutik eta alaba kanpotik, elkarri hamaika modutara maitasun mezuak helarazten. Horra Txalaparta argitaletxeko Zenbat lo liburuak jaso duen historia, Iraitz Lizarragaren hitzetan eta Izaro Lizarragaren ilustrazioetan. Iragan hurbileko... [+]


2023-05-05 | Gedar
Nortasun zedula eskuratu du Asier Guridi iheslari politikoak

Urte luzez egin du borroka, nortasun juridikoa aitor ziezaiotela exijitzeko. Herrigabe eta heriotza zibil egoeran izan dute hamar urtez Venezuelan.


Luis Roncero eta Anartz Aranbarri iheslari ohiak Euskal Herrira bueltatu dira

Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Luis Elisardo Roncero Retortillo gasteiztarra eta Anartz Aranbarri Etxaniz ondarrutarra Euskal Herrira itzuli dira. Biak euskal gatazkak eragindako iheslari ohiak dira. 


20 urte bete ditu Ataramiñe argitaletxeak, eta antologia bat ondu du urteotako hainbat lanekin

2002an sortu zen Ataramiñe argitaletxea, eta ordutik euskal errepresaliatu politikoek idatzitakoak argitaratu ditu. 2017ra arte lan kolektiboak argitaratu zituen, eta horietako zenbaitekin antologia osatu du: Urrun da zeru urdina. Ataramiñe 2002-2017. Ez da... [+]


Nguyen Van Dong, euskal errefuxiatuen aldeko keinu ahaztua

Biarritz, 1972ko urriaren 14an. Javalquinto lorategietan, udaletxearen ondoan, Nguyen Van Dong vietnamdar herritarra suizidatu zen, bere buruari bonzo erara su emanda.


Xanti Zapirain errefuxiatu historikoa eta idazlea hil da

Xanti Zapirain Elizalde “Kaiku” hil dela jakinarazi du Antxeta Irratiak asteazken honetan. Altzan (Gipuzkoa) jaioa 1953an, 20 urte zituela Hendaiara (Lapurdi) ihes egin zuen Frankismoaren jazarpen politikotik ihesi eta errefuxiatu-bizitzaren alderik garratzenak... [+]


Nekane Txapartegi Nieve
“Ni ez naiz gordeko ezta ixilduko ere”

18/98 makrosumarioan atxilotu eta torturatu zutenetik 23 urtera,  espetxeari ihes egin zionetik hamabostera, apirilaren 5ean bueltatu zen etxera Nekane Txapartegi asteasuarra. ARGIAren Lasarteko egoitzara bisitan, hitz egin digu erbesteaz, euskaraz, torturaz, feminismoaz,... [+]


2022-05-05 | Gedar
Gose greba bertan behera utzi behar izan du Asier Guridi iheslari politikoak

Asteazkena zuen baraualdiaren 36. eguna, baina azaldu duenez, erietxean artatu behar izan dute. Gose greba eten arren, bere nortasun juridikoa lortzeko borrokan jarraituko duela dio.


2022-04-20 | ARGIA
Asier Guridik 22 egun daramatza gose greban, nortasun juridikoa eskatzeko

Martxoaren 29an abiatu zuen gose greba Asier Guridi Zaloña errefuxiatu politikoak Caracaseko (Venezuela) Espainiako Kontsulatuaren aurrean, nortasun juridikoa eskatzeko. Espainiako Estatuak ez dio nortasuna aitortu eta oinarrizko eskubideetara sarbidea murriztua dauka... [+]


2022-04-06 | ARGIA
Nekane Txapartegi etxean da, hamabost urte eta gero

Astearte goizean Auzitegi Nazionalean aurkeztu eta gero, arratsalderako Asteasu sorterrian zen. Dokumentu faltsutzea leporatuta epaituko dute Madrilen, baina ez diote kautelazko neurririk ezarri. ARGIAko kolaboratzailea da Txapartegi.


Nork sortu zuen Anai Artea

Euskal errefuxiatuei laguntzeko 1960ko hamarkada amaieran sorturiko Anai Artea elkartearen historia laburbiltzen duen liburua argitaratu du Elkarrek. Txomin Hiriart-Urrutyk egindako ikerketa da eta Joseba Sarrionaindiaren sar hitza ere badu. Liburuaren harira Juan Mari Arregik,... [+]


2021-12-09 | ARGIA
Asier Guridi iheslariak gose greba utzi du, Venezuelak errefuxiatu estatusa onartu ostean

Asteartean jaso zuen Venezuelako Gobernuaren erabakia. Bere herritartasuna eta 13 urteko bere semearena onartzea eskatuz abiatu zuen gose greba mugagabea abenduaren 3an.


Gose greba mugagabea abiatu du Venezuelan dagoen Asier Guridi iheslariak, herritartasun eske

Venezuelan dagoen Asier Guridi Zaloña euskal iheslari politikoak abenduaren 3an gose greba abiatu duela jakinarazi du. Caracas hiriburuko Espainiako kontsuletxearen aurrean dago, bere eskubideak eta 13 urteko bere semearenak aitortuak izan daitezen eskatzeko. 2005ean... [+]


Josu Urrutikoetxearen aurkako auto bat baliogabetu du Auzitegi Nazionalak

1980an Luis Hergeta Gasteizko Michelin enpresako zuzendaritzako kidea hiltzea leporatzen zion Espainiako Auzitegi Nazionalak eta orain, Berria-k jakinarazi duenez, Santiago Pedraz epaile instruktoreak bertan behera utzi du autoa, onartuz inputatuak ez zuela parte hartu ekintza... [+]


Eguneraketa berriak daude