Eskerrak bidearen bideari

Argazkia: Unai Pelayo

2021eko azaroaren 17an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Ibil Bedi nafarrek duela bederatzi hilabete kaleratu zuten Beltxarga Beltza lana. Eurek grabatuta, eurek kaleratuta, autogestioa etxean kozinatzearen parekoa da beraientzat. Gertuko kantekin egin dute, lur usainarekin, baina hegoak zabalik, bideari emanak hegan egiteko prest.

Ibai Osinaga gitarra joleak idatzi zidan otsaila hartan. Ea Physis versus Nomosen Konpromezu kanta jotzen ahal zuten, zuzenekoetan. Guk, mesedez, a ze galdera. Eta ordutik, elkar mireste (a.k.a peloteo) moduko batetik, kolaborazio aitzakia bila. Emaitza: asteburu bakarrean lau kontzertu elkarrekin. Kanboko gaztetxean, Añorgako zinema zaharrean, Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean eta Ondarroako Beikozinin.

Ibil Bedi
Noiz: azaroak 4, 5 ,6
Non: Kanboko Emaitza gaztetxea, Donostiako Añorgako zinema aretoa, Zarauzko Putzuzulo, Ondarroako Beikozini

Argi zegoen; gaualdi guztietan Ibil Bedi protagonista. Indartsu harrotu dutelako urtea nafar gazteek, ereserki sorta batekin, eta 47 kontzerturekin hamar hilabetean. Entzungo zenuen honezkero, 2021 ekialdearena da.

Eta eki, ekialdea. Iruñeaz gain, Irunberri, Zangoza eta Erriberritik datoz, jotara gerturatzen saiatuz, bertsioetan zein kantuen esentzietan. Popa egiten dutela diote, baina badute popak gutxitan eskaini izan duen errotze hori.

Euren kanten barnean moldaketak egiteko gaitasuna, Enegarrenez-i bateriak sartuz edo Ihesean-i (nire faborito berria) Kiwanukaren estiloko mugimenduarekin, Amets Aranguren, lehen aldiz instrumenturik gabe, mikrofonoa eskutan kantuan.

Argazkia: Unai Pelayo

Areta Senosiain biolin joleak, badaki non indartu nota luzeak eta noiz jolastu pizzicatoarekin. Javier Larrañeta baxu joleak bere lekua ondo hartu, eta ez du askatuko erritmoaren eta armoniaren arteko zubi lana. Eta Eder Escalera bateria joleak neurria hartzen die kantei, are, bi bateriekin jotzean, umorez eta irriz jolasten.

Kanta sorta ederra du taldeak. Baina, irudipena dut, onenak oraindik etortzeko daudela. Ikusi besterik ez dago zer egiteko gai diren Senosiain eta Aranguren, biak bakarrik eszena betez. Edo Osinaga, gitarraz soilik, Putzuzulo erdia erdi negarrez utziz.

Bideari eskerra ematen dioten musikariek dena dute alde. Ez dutelako horretaz gain ezer bilatzen. Izan fama, izan dirua. Bidea maitatzearen ondorioz, topatzen dutenari arreta jartzen diote, eta leku eta bide berriak asmatu. Horra hor nafarren arrakasta. Eta ez dago ezer ederragorik musikari gisa miresten zenuen hori lagun gisa mirestera igarotzea baino.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kontzertuak
Añube
Elkar besarkatzeko musika

Aspaldi ezagutu genuen gaur gaurkoz Añube taldeko abeslari den Aitor Bedia Hans. Garai berean adiskidetu ginen egun Añube taldeko gitarra jotzaile ohia den Beñat Gonzalezekin. Unibertsitateko garaian izan zen, Debagoienako bi gazteak musika zainetan... [+]


Oasi bat hiri erdian

Kutixik jaialdia
Non: Intxaurrondoko Kultur Etxean, Donostian.
Noiz: Urriaren 26an.

---------------------------------------------

Donostialdean sortutako musika ekimena da Balio Dute, autogestioa zimendu eta lan-tresna gisa hartuta, "musikariak prekario, bakarti eta... [+]


Xedea eta fedea

UGER
Noiz: abuztuaren 11n
Non:  Santa Klara ermitan (Ondarroa)

--------------------------------------------------------

Sargoriari bizirauten saiatzera egin dugu kostalderantz, husten zihoan hondartzan bainua hartu, afaldu eta Santa Klara eguneko kontzertuak... [+]


BBK Livek bisitarien oinarrizko hainbat eskubide urratzen ditu eta salaketa ipini diote

OCU kontsumitzaileen Elkarteak hiru arrazoi zehaztu ditu, horien artean kanpoko janaria eta edaria Kobetamendiko esparruan sartzeko debekua, eta eskudirutan edo banku-txartelaren bitartez ordaintzeko ezintasuna. Facuak aurreko urtean egindako salaketan zehazturiko arazoak... [+]


Bilbao BBK Live-k ‘life’-a xurgatzen dit!

Badator uda, eta horrekin batera, herri, auzo eta hirietako jai herrikoiak. Jaiak beti izan dira aldarrikapen sozial eta politikoen, auzokideen arteko harremanen eta euforia herrikoiaren aterpe. Gure kaleak hartzen dituzte, eta egun batzuez autogestioaren, desberdinen arteko... [+]


Aritz Colio (HTX)
“Hatortxu amaituko da, baina elkartasuna eta auzolanaren bidean gure aletxoa jartzen jarraituko dugu”

Bi edizio baino ez zaizkio geratzen elkartasun jaialdiari. Antolakuntzak iragarri bezala, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an, eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten ostean, agur esateko une gazi-gozoa helduko da. Aritz Colio Hatortxuko antolakuntzako... [+]


2024-06-11 | ARGIA
Hatortxu Rock behin betiko agurtuko da 2025ean, 30. edizioarekin

2024ko abenduan eta 2025eko uztailean egingo dituzte euskal preso politiko, iheslari eta deportatuekiko elkartasuna ardatz duen musika jaialdiaren azken bi edizioak. “Hatortxu badoa, baina erreminta berriei bide emateko”.


Zuzeneko kronika
Behin baziren baionar batzuk...

Willis Drummonden agur besta

Non: Intxaurrondoko kultur etxean, Donostian

Noiz: Urtarrilaren 5ean

Gonbidatuak: Zetkin, Elvis Caino DJ, Indezen DJ eta Zumitrenko DJ.

------------------------------------------------

... esango dugu noizbait. Joan ikustera, baina... [+]


Eguneraketa berriak daude