Donostiako Udaleko kudeatzaileek agintaldi hasieratik egin dituzten hutsen zerrenda irakurri diot zinegotziari. Horiek ez errepikatzeko eskatu diot, baita Udala euskalduntzeko lanean laguntzeko eskaintza egin ere. Ez dira gutxi izan atzera urratsak, ezagunak dituzue zuzendari postuetarako euskara gaitasuna ez eskatzeko baliatu duten trikimailua, edota nola kontratatu dituzten euskara gaitasunik gabeko 60 udaltzain; salatua dugu hamar urte itxaron beharko dugula udal autobusen geltokietako publizitatean euskara berdintasunez erabiltzeko, edota euskarazko hedabideetan baino 20 aldiz publizitate instituzional gehiago kontratatu dutela Diario Vasco-n. Era berean, ohartarazi diot udalean erabiltzen dugun dokumentazio ugari gaztelania hutsez sortzen dela, eta bidali ere, euskaratu gabe bidali izan digutela. Eskatu ere eskatu diot euskaraz egiteko, araudiarekin bat etorrita, euskarazko gaitasun autonomoa duten udal langileentzako edozein ikastaro; edota ingeles hutsezko hizkuntza paisaia baztertzeko “euskararen hiriko” udal kiroldegietan. Ildo horretatik, azalpenak eskatu dizkiot Udalak herritarrentzako antolatutako hainbat jardunaldi eta ekitaldi nagusiki gaztelaniz edo gaztelania hutsez izan direlako.
"Bere-berea du PNVk oztopoak eta trabak jartzea euskararen araudia zabaltzeko edo arau berriren bat sortzeko eskatzen zaion aldiro"
Euskararen erabilera normalizatzeko ardura duen zinegotziak onartu egin ditu akatsak, baina beraien kudeaketaren alderdi positiboei erreparatzeko eskatu dit. Nola ez, be positive my friend, agonista ni. Tira, erantzunarekin aurreikuspen baikorregirik egin ez nezan edo, egun on bati euskaraz erantzuteko gai ez den Udal Gobernuko beste kide batek “papistegia” naizela esan dit, araudia betetzeko eskatu diodalarik.
Eta hortxe dago koska. Bere-berea du PNVk oztopoak eta trabak jartzea euskararen araudia zabaltzeko edo arau berriren bat sortzeko eskatzen zaion aldiro. Neoliberalen ikasle aurreratuen modura, ez du erregulaziorik nahi, eta saiatzen da badauden arauak ez ezartzen, bere negozioetarako oztopo izan daitekeelako; horren adibide da ez egin nahi izatea Añorgako etxebizitza egitasmoak euskararen erabileran izango duen begi-bistako eraginaren azterketa. Trebea ere bada araudiari salbuespenak jartzen eta horiek bere mesedetan baliatzen. Eta bazterkeriara kondenatuta gaituen kudeaketa eskuindar hori guztia euskaraz bizi nahi dugunoi irentsarazteko, zer hobe xantai emozional eta ekonomiko Corleanetar bat baino. Patrika h(J)elburu!
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]
Mundu-mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari diren testuinguruan bizi gara. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda
politikoek txertatzen dituzte eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko... [+]
Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]
Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]
Tanta hotzak Valentzian eragindako hondamendiak irudi lazgarriak utzi dizkigu; batetik, izan dituen berehalako ondorioengatik, eta, bestetik, nolako etorkizuna datorkigun aurreratu digulako: halako fenomeno klimatiko muturrekoak gero eta ugariagoak eta larriagoak izango direla,... [+]
Nafarroako Energia Planaren eguneraketa oharkabean igaro da. Nafarroako Gobernuak jendaurrean jarri zuen, eta, alegazioak aurkezteko epea amaituta, gobernuko arduradun bakar batek ere ez digu azaldu herritarroi zertan oinarritzen diren bere proposamenak.
Gobernuak aurkeztu... [+]
Sobietar Batasuna desagertu zenetik errusofobia handituz joan da. NBEko Segurtasun Kontseiluaren 2002ko segurtasun kontzeptua oso argia da, eta planetaren segurtasun eta egonkortasunak AEBei erronka egiteko asmorik ez duen estatuen menpe egon behar dutela adierazten du. AEBei... [+]
Andoni Urrestarazu Landazabal Araiako herrian 1902ko uztailaren 16an jaio zen eta 1993ko azaroaren 21ean hil zen Gasteizen. 31 urte bete dira jadanik eta bere izena eta izana aitortzeko une aproposa dela deritzot, ez baita ongi ezagutzen utzitako ondarea. Umandi, bere herriko... [+]
Autobiografia idaztea omen da garapen pertsonalerako tresnarik eraginkorrena, askatzaileena. Iraganeko kontuei tira egin eta gogora ekartzeak, orainaldiko korapiloak askatzen laguntzen omen du. Bai, laguntzen du orainaldia ulertzen eta komeni zaigun etorkizun bat marrazten... [+]
Pandemiaren iragarpenetik Valentziako tragediarainoko errepasoa egin eta ondorioztatu dut gezurra eta forupea suhesi gisa dituen kudeaketa instituzional negargarria klase gobernariaren konstantea dela.
Ez dugu gobernari ordezko baliogarririk sistema pendular hau aldatzen ez... [+]
Azaroaren 19a komunaren munduko eguna da. Gaur oraindik ere, XXI. mendean, langile askok, hemen, Euskal Herrian bertan, ez daukate haien lanaldietan komuna erabiltzeko eskubidea. Horren adibide dira garraioko langile asko.
Komunak osasun publikoaren giltzarria dira, eta... [+]
“Ibiliz ikasten da ibiltzen, eta kantuan kantatzen”. Horixe izan da aste honetako ikasgaietako bat C2ko taldeetan. Helburua ez zen abesten edo oinez ikastea, gerundioa behar bezala erabiltzea baizik. Zer pentsatua eman dit jarduerak, eta irakasten nola ikasten dugun... [+]
Adimen artifiziala gizakion eremu asko ordezkatzen ari dela badakigu: erosotasuna, abiadura, efizientzia... Mundu kapitalista honen abiadura beharretan, gizakion ahalegina oztopo dela sinetsarazi digute. Gure, klase xumeen, egiteko eta sortzeko aukerak murrizteko erasoak leku... [+]
Azken asteotan, arkitekturan dihardugunontzat ez da posible izan Valentziako klima gertaera gure lan hizketaldira ez ekartzea. Uraren ibilbidea eraikinen estalkietan, estolderietan, plazetan eta parkeetan pentsatu eta diseinatu behar ditugulako. Ongi dakigu giza eskalako ur... [+]
Autoestimuak batzuetan gauza intimoa dirudi. Baina autoestimuak zerikusia baldin badu norberak bere buruaz duen irudiarekin, norbere buruari ematen zaion balioarekin, zerikusia izango dute hartu ditzakeen erabakiek ere. Zer balio du erabakirik hartu ezin duen norbaitek? Eta... [+]