Ez nuen sekula esanen antzezlan batek bisitaraziko zidala Bilboko Otxarkoaga auzoa urriko astelehen iluntze batez. Baina hala suertatu zen urrian, eta plazer handiz gainera, zergatik ez?
Harrobia aretoan zen antzeztekoa Tribiz: baserri galdua lana eta Jon Ander Urresti Tribiz uda honetan ezagutzeko parada izan banuen ere, ez nuen antzerkiaren munduan sekula ikusia. Aretoa ere ez nuen ezagutzen, Iruñekoaldezaharzentrista batek ez baititu halakoak ezagutzen. Hasieratik harrapatu nau lekuak: txikia, bildua, intimoa. Eserlekuak eszenatokian bertan zeudela esan daiteke, lehenengo ilarako ikusleek oinak oholtzan pausatzen zituztelarik, gu aktorearen pare bagina bezala. “Ni atzo etorri nintzen eta gaur berriz, atzo galdu nituen detaileak gaur harrapatzen saiatzeko. Bera bakarrik da eta antzezlana laburra da”, aipatu digu gurasoek agurtu duten gizon batek. “Artistei zor zaien errespetuagatik, isilik egon emanaldiak irauten duen bitartean” entzun eta itzali dira argiak.
'Tribiz baserri galdua' antzezlana
Noiz: urriak 18
Non: Bilboko Harrobia aretoa
Atera da Jon Ander oinutsik eta deus baino lehen eskerrak eman dizkie aiton-amonei, euren gorputzetan sartzen uzteagatik. Piezarekin hasi bezain pronto ikasi dut korta bat distantzia dela eta ez lekua, eta kortaka erosten omen zela (edo dela, ez dut argi) lurra. Amumaren ahotsa entzuten genuela ibili ditu esku artean baserriko paperak Jon Anderrek. Baserrian ezinbestekoak diren objektuak erakutsi dizkigu, bakoitza esaldi garrantzitsu batekin lagundua. Tartean albahea, harria eta eskuila agertu dira. Galbahearen funtzioaz ondorengoa azpimarratzen zioten Jon Anderri arbasoek: ”Ongi pentsatu behar duzu zerekin nahi duzun geratu eta zer nahi duzun bota”. Eta kantak presente daude uneoro, oso presente. Espreski Bermeokoak diren batzuk barne. “Amumak egun santu guztian kantatzen omen zuen” hori, adibidez.
Baserria zutik mantentzen dutenak bertan bizi direnen ekintzak direla dio Tribizek, “baserriak gauza sendoak ematen baditu ere, ez dira bakarrik eusten”. Eta ekintza horiek desagertu dira bere izen bera daraman baserrian. Familiako azken belaunaldikoen arteko gatazkek, premua izendatzearen faltan-edo, galbidera eraman dute baserria, bost partetan zatikatuta baserriak berak ezin baitio bere buruari eutsi. Zatikatutako 700 urteko leiho gotikoak ezin baitio bere buruari eutsi. Aitxitxek “trankil, harrixek beti eongo diez hor” esan arren.
Bizkaiko baserririk zaharrenaren parean dagoen Tribiz baserria erabilera galtzen ari da eta “erabilera galtzen ari den ondarearekin, zer egin?” galdetzen digu Jon Anderrek. Amumaren hitzekin bukatu nahi izan du emanaldia “semie, nik honek papelak ez dotez entenditen”.
Beste istorio erreal bat oholtzara eder, garden eta soil ekarria.
Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.
Duela hemeretzi urte berpiztu zen libertimenduen usadioa Donibane Garazin. Antton Lukuk abiatu zuen mugimendu hori, eta bi hamarkadetan, Ipar Euskal Herriko herri desberdinetara ez ezik, Hegoaldera ere hedatu da.
Arizona
Aktoreak: Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola..
NOIZ: urtarrilaren 26an.
NON: Berrizko Kultur Etxean. plazan.
-------------------------------------------
Arizona eta Mexiko banatzen dituen muga zaintzera abiatu da Idahotik Margaret (Aitziber Garmendia) eta George (Jon... [+]
AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea: Elena Diaz.
Zuzendaritza: Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]
Basabürüako ibar eskuineko gazteek lehen maskarada arrakastatsua eman dute igandean, Lakarrin.
Master Amaierako lan sendoa aurkeztu berri du Peio Berterretxek. Urte luzetan antzerkian ikasia eta aritua, plaza antzerkien jatorriaz eta gaur egun dituzten funtzioez aritu gara harekin, Lekorneko Kabalkadan oinarrituta egin duen ikerketaren aitzakian.
Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.
------------------------------------------------------
Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]
Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.
-------------------------------------------------
Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]
Kaosean sartuak gara. Hori erran digute hedabide frantsesek, legebiltzarrak gobernua erorarazi duelarik abenduaren 4an. Kaos politiko, instituzional, sozial, ekonomikoaren zirimolak infernuko sarabandan bahituko gaituelako izua zainetara isurtzen hasia zaigu denoi. Zer komedian... [+]