Petrarcak itzali zuen Erdi Aroa?

  • Flavio Biondo historialari eta humanistak XV. mendean idatzitako liburu batean lehen aldiz historia hiru arotan banatu zuen: Antzinaroa, Erdi Aroa eta Aro Modernoa. Horren aurretik, XIV. mendean Francesco Petrarca poetak zedarritu zuen Erdi Aroaren ikuspegi eurozentrista iluna.

Venezia, 1483. Flavio Biondo (1392-1463) historialari eta humanista hil eta 20 urtera, Historiarum ab inclinatione romanorum imperii decades bere obra argitaratu zuten. Bertan, lehenengoz azaltzen zen historia hiru arotan banatuta: Antzinaroa, Erdi Aroa eta Aro Modernoa. Halaber, bera izan zen aurreko milurtekoa deskribatzeko medium aevum edo “tarteko aroa” kontzeptu negatiboa erabiltzen lehena.

Izena Biondok jarri arren, Erdi Aroari buruzko ideia iluna aurrez beste batzuek mamitu zuten. Nagusiki, Francesco Petrarca (1304-1374) olerkaria jotzen da Erdi Aroaren aurkako kanpaina ideologikoaren bultzatzaile nagusitzat. Poeta erromatarrak ez zeukan iraganari begiratzeko ikuspegi zabal eta baikorrena. Bizimodu gogorra izan zuen: hiri batetik bestera aldatuz, egonkortasuna lortu ezinik, Giovanni semearekin beti liskarrean, osasun arazo eta krisi erlijioso asko izan zituen. Eta testuinguruak ez zion lagundu: 100 urteko gerra, izurriteak, Izotz Aro Txikia eta uztetan izan zituen ondorioak… Avignongo aita santuen dekadentzia ere bertatik bertara bizitzea egokitu zitzaion: “Avignon gizateriaren lotsa da, bizioen putzua, munduko zikinkeria guztia dagoen estolda”, idatzi zuen.

Gizon bakar baten ikuspegi ezkorrak baino eurozentrismoak itzali zuen Erdi Aroa. Edo kristauzentrismoak zehatzago esanda, Europan bertan, esaterako, Al Andalus musulmanak ez baitzuen zerikusirik Petrarcak irudikatutako aro ilunarekin

Etsipenez oroitzen zuen kultura klasikoa, eta orduko baloreak berreskuratzeko oinarriak jarri nahi izan zituen, Berpizkundearen oinarriak, finean. Mende bat geroago Biondok zehaztuko zuen banaketa Petrarcak berak aurreikusi zuen: lehen aro klasikoaren ondoren, basakeriaren aro iluna iritsi zen eta, etorkizunean, hirugarren aroan, kultura klasikoa berriro piztuko zen. “Nire patua ekaitz ugari eta nahasgarrien erdian bizitzea da. Baina zuk (…) garai hobeak dituzu zain; ahanzturazko lozorro honek ez du beti iraungo. Lainoak urtuta, gure bilobek iraganeko distira garbian ibiliko dira berriro”.

Petrarca ez zen gai izan XIV. mendeaz haratago ikusteko, ezta Erdi Aroari buruzko kontzeptu iluna zabaltzen lagundu zuten gainerakoek ere. Erdi Aroko Europan lehen unibertsitateak eta ospitaleak sortu ziren, langileak gremiotan antolatzen hasi ziren, Erromatar Inperioaren oinarrian zegoen esklabotza apaldu zen… Eta, gainera, ez ziren gai izan Europaz haratago ikusteko: arabiarrek nabigazioan hobekuntza nabarmenak ekarri zituzten, Txinan inprenta eta bolbora asmatu zituzten eta, oro har, Afrikan eta, bereziki, Asian, migrazioak migrazio eta inbasioak inbasio, sistema politiko eta ekonomiko egonkorrek garapen kultural eta zientifikoa ahalbidetu zuten.

Hortaz, gizon bakar baten ikuspegi ezkorrak baino eurozentrismoak itzali zuen Erdi Aroa. Edo kristauzentrismoak zehatzago esanda, Europan bertan, esaterako, Al Andalus musulmanak ez baitzuen zerikusirik Petrarcak irudikatutako aro ilunarekin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Historia
Jack Danielen izena, Nathan Greenen izana

Tennessee (AEB), 1820. Nathan Green esklaboa jaio zen, Uncle Nearest edo Osaba Nearest ezizenez ezaguna. Ez dakigu zehazki zein egunetan jaio zen eta, oro har, hari buruzko oso datu gutxi dauzkagu 1863. urtea arte, orduan lortu baitzuen emantzipazioa. Dakiguna da 1850eko... [+]


“Jadanik ez gara zuen tximinoak”

Centre Tricontinental erakundeak kongoarren erresistentzia historikoa deskribatu du The Congolese Fight for Their Own Wealth (Kongoko herriak bere aberastasunaren alde borrokan dihardu) dosierrean (2024ko uztaila, 77. zk). Kolonialismo garaian, Belgikako Force Publique-k... [+]


Kongo eta kobaltoa
Zertarako gaude prest konektatuta jarraitzeko?

Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du... [+]


Denboraren harrizko gurpila Iruñeko katedralean

"Pictura est laicorum literatura", utzi zuen Umberto Ecok idatzita, Il nome della rosa eleberrian. Irudien bidez mintzatzen da herria, hitzez baino maizago. Artearen funtzio narratiboa nabarmena da Erdi Aroko irudietan, egungo begiekin zail gerta daitekeen arren haiek... [+]


Maritxu eta Katalina: Artxiboetan galdutako sexu eta genero disidenteen istorioak Historiaren parte direlako

XV. mende bukaeran edo XVI. mende hastapenean Belauntzako Katalina atxilotu, preso sartu, torturatu, guziaz desjabetu eta erbesteratu egin zuten, Oiartzungo Maritxurekin “haragizko harremanak” ukateagatik. 500 urtez isilean eta artxiboetan galdurik egondako... [+]


Jaja Wachukuk ez zuen lo hartu

New York, 1960. Nazio Batuen Erakundeko bilkura batean Nigeriako kanpo ministro eta NBEko enbaxadore Jaja Wachukuk lo hartu zuen. Nigeriak independentzia lortu berri zuen urriaren lehenean. Beraz, Wachuku NBEko Nigeriako lehen ordezkaria zen eta kargua hartu berri... [+]


1974ko Supergreba

Gaurko egunez, duela 50 urte, Euskal Herriko langile mugimenduak bere historiako kapitulu garrantzitsua idatzi zuen. Hegoaldean 200.000 langilek greba orokorra egin zuten erregimen frankistaren aurka. Mobilizazio hark argi utzi zuen Euskal Herriko mugimendu antifrankista... [+]


Idazketa alfabetiko zaharrena?

Egungo Siriako Tell Umm-el Marra aztarnategian idazkunak dituzten hainbat zilindro aurkitu dituzte Johns Hopkins Unibertsitateko ikerlariek. Adituen ustez buztinezko pieza hauetan idatzitako zeinuak alfabetikoak izan litezke.

K.a. 2400 urtean datatu dituzte zilindroak eta... [+]


Iruñeko atxilotze-aldi luzea

Iruñea, 1939. Urte hasieran, hiriko zezen-plaza kontzentrazio-esparru modura erabili zuten frankistek. 3.000 gerra presorentzako edukiera izan zuen ofizialki; Nafarroan une horretan fronterik ez zegoenez, gerra presotzat baino errepresaliatu politikotzat jo behar dira han... [+]


Urduñako espetxe frankistako biktima gehiago deshobiratzeko lanak abiatu dituzte berriro

Astelehenean abiatu zituzten lanak eta frankismo garaiko 20 biktima berriren gorpuak topatu dituzte honezkero. Asteburura arte luzatuko dute gorpuzkiak lurpetik ateratzeko hirugarren kanpaina.


2024-11-28 | Irutxuloko Hitza
Mikel Zabalzaren omenezko plaka jarriko du Donostiako udalak larunbatean, Intxaurrondoko kuartelaren aurrean

Donostiako Udalak Mikel Zabalza Garateren (1952-1985) omenezko plaka bat jarriko du larunbat honetan (hilak 30), Guardia Zibilaren Intxaurrondoko kuartelaren aurrean (Baratzategi kalea, 35). Guardia Zibilak gaurko egunez atxilotu zuen Zabalza, 1985ean, Altzako bere etxean... [+]


Eguneraketa berriak daude