Jordi Fornas, katalantasunaren grafista

  • Jordi Fornas (Bartzelona, 1927–2011) pintore eta diseinatzailearen lana, batez ere liburu eta diskoen azalen diseinua, ezinbestekoa izan zen 1960ko hamarkadako kultur identitate katalana eraikitzeko. Sasoiko kultura katalana modernizatzea eta Frankismoarekin erabateko haustura xede zuen mugimenduan funtsezko elementua izan zen. “Une historiko bateko parte izan zen, eta, diseinu grafikotik abiatuta, identitate berri bat eraiki zuen –Raimonek zioenez–, garai batekoa eta herrialde batekoa”, azaldu du Pau Llop diseinatzaile grafikoak. Lleidako Institut d’Estudis Ilerdencs kultur erakundeak ikusgai jarritako Fornas. La imatge de Catalunya dels 60 (Fornas. 1960ko urteetako Kataluniaren irudia) erakusketaren komisarioa izan da Llop, eta Fornasen lana hizpide, berarekin mintzatu gara.

Fornas familiaren artxiboko argazkia.
Fornas familiaren artxiboko argazkia.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

60ko hamarkadan Katalunian ekoitzitako diskoen zalea da Llop, eta grabazio horien azalen bidetik, gehienak Edigsa diskoetxeak plazaratuak, iritsi zen Fornasen obrara. “Bere lana deskubritzeko prozesua izugarria izan zen, irekitzen zitzaidan ate bakoitza produkzio grafiko oso zabal bateko pieza bat gehiago zen, betiere Kataluniako une historiko, politiko, sozial eta kultural bati lotua: Edicions 62 argitaletxerako diseinuak (katalanezko literaturaren zabalkundean erreferentea), Edigsa diskoetxeko azalak, Serra d’Or i Presencia aldizkaria, eta, azkenik, Gran Enciclopèdia Catalana”.

Fornasek garaiko kultur proiektu nagusienetan parte hartu zuen, bai eta katalanaren erabilera sustatzeko kanpainetan ere, azken horiek 70eko hamarkadan. Hala, zenbait historialariren aburuz, liburu, aldizkari eta disko horietan garatutako lan grafikoaren ondorioz, Fornas katalantasunaren grafista bihurtu zen. Ikonografian pop-a eta tipografian arrazionalismoa uztartzea izan zen artistaren Identitate-markaren formula.

Llopen iritziz, Fornasen lanik ezagunena nobela beltzaren La Cua de Palla bilduma da: “Manuel de Pedrolok koordinatzen zuen bilduma hori, eta bere arrakastaren oinarria aukeraketa editorialaren eta diseinu ikusgarriaren arteko tandemean dago. Fornasek bi kolore baino ez zituen erabili (beltza eta horia), sans tipografia bat eta kontraste handiko argazkiak (erreak). Horrela definitu zuen mugak gaindituko zituen bilduma editorial baten estilo grafikoa eta komunikatiboa”.

Bere estiloan askotariko eraginak biltzen dira, tartean anglosaxoiak, frantsesak, suitzarrak eta katalanak. Fornas Bartzelonan trebatu izanagatik ere, Parisera eta Europako beste hiriburu batzuetara bidaiatu zuen bere obra erakusteko asmoz. “La Cua de palla nobela beltzaren bildumarako egindako azaletan, adibidez, hemengo aldizkarien irudiak erabili zituen; hau da, istorioa New Yorken gertatzen den bitartean, diseinuak Suitzako eragina du eta erreferentzia katalana da, batuketa unibertsala da”, dio Llopek.

Berdea, laranjaren gainetik

Diseinatzaile katalanaren lanik esanguratsuena, bere obrarik handiena, berdez jantzitako Gran Enciclopèdia Catalana da, zeina hainbat familien egongeletako apalategietan kokatzen zen alfabetikoki ordenatua. 1968. urtean jaso zuen entziklopedia diseinatzeko eta maketatzeko enkargua. Entziklopedia asmo handiko ekimen kulturala izan zen, intelektual belaunaldi batek abiatutako sasoiko kultura-, gizarte- eta ekonomia-egoerari buruzko erreferentziazko obra bilakatu baitzen. Diseinatzaile katalanak bere obra grafikoaren alderik zorrotzena erakutsi zuen. “Egin zuen proiektu teknikoena eta konplexuena izan zen. Ez da alderdi grafikoa nabarmentzen, baina aldiz, bai nabarmentzen da hierarkien aplikazioa eta maketazioa”, esan du Llopek.

Haatik, lan horrekin hamaika tirabira bizi izan zituen Fornasek: liburuaren bizkarrak laranja behar zuen, horrela irudikatu baitzuen diseinatzaileak, baina argitaletxeak deigarriegia zela deliberatu zuen, eta berdez margotu zuen. “Aldatu egin zuten, Kataluniako etxeetako egongeletan hainbeste nabarmendu ez zedin”. Inposatutako aldaketa hori omentzeko, Fornasen atzera begirako erakusketaren antolatzaileek laranjaz bete dute erakusketa eta katalogoa.

Diseinatzailea baino, pintorea

Fornasen ausardia grafikoak sekulako onarpena izan zuen Kataluniako gizartean,  baina ez horrenbeste gremioko kideen artean, gehienbat bere burua pintoretzat zeukalako. “Fornas ez da inoiz izen garrantzitsua izan Kataluniako diseinuaren munduan, hein batean bere burua pintoretzat zuelako. Ordea, Kataluniako etxe askotako liburutegi eta diskoteketan erraz antzematen da Fornasen diseinuren presentzia: omenaldirik onena da pop kulturaren sortzaile batentzat”, nabarmendu du Llopek.

Diseinua, hain justu, lanbidetzat zuen Fornasek. Alegia, familia elikatzeko diru-iturria zen –lau seme-alaba izan zituen–, bere benetako aspirazioa eta bokazioa pintura baitzen. Hala, 1975etik aurrera, diseinuaren sektorean jada aitortza jaso zuenean, etxean sartu zen, eta etxeratze hori tarteko, bere obra piktorikoak nabarmen egin zuen gora; lan grafikoak ostera, behera egin zuen.

“Nire ustez, garrantzitsua da diseinua eta artea bereiztea. Bi diziplinek espazioak eta baliabideak partekatzen dituzte, baina bakoitzak aplikazio ezberdin bat dauka: diseinuak behar “komertzial” bati erantzuten dio, eta arteak, berriz, artistaren sorkuntza-beharrari. Fornasek argi eta garbi bereizten zuen bata eta bestea, baina argi dago haren prestakuntzak eta espiritu artistikoak eragina izan zuela bere diseinatzeko moduan: askatasuna konposizio tipografikoetan, kolore-sorta iradokitzailea eta modernoa…”, argitu du Llopek. Horiek horrela, Fornasek ez zuen begi onez ikusiko Lleidan ikusgai izan den atzera begirakoa. Behintzat, horrela jakinarazi zion artistaren familiak komisarioari.

Fornas. La imatge de Catalunya dels 60 erakusketak irailaren 5ean itxi zituen ateak, eta orain, beste leku batzuetara eramateko asmoa dute: “Valentzia, Mallorca, Perpinyà, Montserrat… edo Euskal Herria”. Askotariko bisitariak igaro dira erakusketatik, tartean diseinu ikasleak, bildumagileak eta arte kritikariak, “baina bereziki une historiko hori bizi izan zuten pertsonak”. Llop bera bildumagilea den aldetik, Fornasen zein obra nabarmenduko lukeen galdetu diogu, amaitzeko: “Seguruenik Núria Feliuren diskoa aukeratuko nuke, Gent (People) kantuaren egokitzapena jasotzen duena. Fornasekin eta diseinatu zituen diskoekin dudan lotura irudikatzen du”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kultura
2025-03-07 | Iker Barandiaran
Bizirik eta bidean gaudela ospatu

Bidea da helmuga
Kokein
Balaunka, 2024

--------------------------------------------------

Eibarko rock talde beterano hau familia oso desberdinetako lagunek osatu zuten aspaldi eta ia fisurarik gabe hamarkadatan eutsi dio. Izan ditu atsedenak, gorputzak hala eskatu... [+]


Dramaturgoen ‘herstory’-rako

Rosvita. Teatro-lanak
Enara San Juan Manso
UEU / EHU, 2024

---------------------------------------------------

Enara San Juanek UEUrekin latinetik euskarara ekarri ditu X. mendeko moja alemana zen Rosvitaren teatro-lanak. Gandersheimeko abadian bizi zen idazlea zen... [+]


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


2025-03-07 | Euskal Irratiak
Donibane Lohizuneko Begiraleak kultur elkarteak bere 90 urteak ospatuko ditu

"Entseatzen gira arnas gune bat sortzen Donibane Lohizunen, hain turistikoa den herri honetan". 250 kiderekin Donibane Lohizuneko Begiraleak kultur elkarteak 90 urte bete ditu aurten. Lau emaztek sortu zuten talde hauetan eramaile izan zen Madeleine de Jauregiberri... [+]


Duplak egin du aurtengo Herri Urratseko abestia

Elgarrekin izena du Duplak egin duen aurtengo abestiak eta Senpereko lakuan grabatu zuten bideoklipa. Dantzari, guraso zein umeen artean azaldu ziren Pantxoa eta Peio ere. Bideoklipa laugarrengo saiakeran egin zen. 


2024an Euskal Herrian estreinatutako 900 filmetatik bi baino ez dira euskaraz izan

Pantailak Euskarazek eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak aurkeztu dituzte datu "kezkagarriak". Euskaraz eskaini diren estreinaldi kopurua ez dela %1,6ra iritsi ondorioztatu dute. Erakunde publikoei eskatu diete "herritar guztien hizkuntza eskubideak" zinemetan ere... [+]


Ravel jaio zela 150 urte
Eta zuk, egin duzu inoiz Boleroarekin?

Duela 150 urte, 1875eko martxoaren 7an jaio zen Maurice Ravel musikagile eta konpositorea, Ziburun. Mundu mailan ospetsu dira haren lanak, bereziki Boleroa. Sarri aipatzen da Parisen bizi izan zela, kontserbatorioan ikasi zuela aro berri bateko irakasleekin, munduko txoko... [+]


2025-03-05 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Desgaia gai

Desgaitasun fisikoa duen arkitekto baten alabaren etxea bisitatu ondoren idazten dut honako hau.

Desgaitasun fisikoa duten pertsonen taldeek ez dute arkitektoa maite, beraien bizitza zailtzen duen gaizkile bat kontsideratzen baitute. Gorrotoa ulerkorra da: arkitektoaren lanak... [+]


Animaziozko Film Onenaren Oscarra software librearekin sortutako ‘Straume’ pelikulak irabazi du

Gints Zilbalodis zuzendari letoniarraren Straume filmak irabazi du 2025eko Animaziozko Film Onenaren Oscar Saria. Pixar eta Dreamworks estudio handiei aurrea hartu dien filma 3D irudigintzarako software libreko Blender tresna erabiliz sortu dute.


'Errealitatearen harribitxiak'
Arreta galdu barik

ERREALITATEAREN HARRIBITXIAK
Nork: Josu Iriarte, Nerea Lizarralde, Jare Torralba eta Amets Larralde. Mikel Martinezek zuzenduta eta Jokin Oregiren testuetatik abiatuta.
Noiz: otsailaren 21ean.
Non: Bilboko 7katu... [+]


EHZk aurtengo leloa eta lehen taldeak jakinarazi ditu

Elkarteak ekainaren 27, 28 eta 29an Arberatzen (Nafarroa Beherea) izango den jaialdian izateko aurresalmenta abiatu du ostegunean. Hiru eguneko sarrerak 43 euro balioko ditu eta Ipar Euskal Herriko "lau ertzetatik" festibalera hurbiltzeko autobusak antolatuko dituztela... [+]


Eguneraketa berriak daude