argia.eus
INPRIMATU
Sorginkeriak
Itxaro Borda 2021eko urriaren 21

Azken denbora hauetan, euskal zinema egoera onean dagoela ezin uka. Gero eta film gehiago plazaratzen da, eko-feminismoaren zirrikitutik ekoiztuak. Interesgarriak denak. Baina, aktoreengatik agian, Goenkale telesailaren jarraipen handiosak iruditzen zaizkit guztiz gehienak. Halatan, Pablo Agüeroren Akelarre pelikulan, Kevin ikusi nuen, behialako Atxuri tabernako zerbitzaria, De Lancre Rostegi epailea bere egoitzan hartzen duen Urruñako apezaren larruan. Baina bego...

Deabruak hor dabilzkigu, emazte sorginduak eta Mariren ondorengoak aipatzen ditugun ber. Luziferrekin obsesio bat badugula erran nezake, hori agertzen dute bederen Akelarre eta Eugene Greenen Atarrabia & Mikelats obrek, ezagutzen ez ditugunak deabrutzen ditugula, etsaiak deitzen genituenak, modernismoa eta post modernismoa –Greenen ekarrian, generoaren teoriaren kritika aurkituko dugu perpaus soil baten bihurrian– eta Akelarre-n bezala, biziak salbatzeko, gure buruak deabrukerietara plegatzen gabiltza, izuaren holtzetatik hegaldi suizidak egin aitzin.

Ez al gaitu ez garenak izan nahiak sorgintzen?