“Edozein proiekturen garapena norbere emozioei helduta doa. Sentimenduek edozer baldintza dezakete”

  • Berari aldaketak asumitzea kostatzen zaiola aitorturik, jendartean hain errotua dauden hainbat ohitura aldatzeko asmoz sortu zuen Kalaka proiektua Ilazki Gainza Giraldok (Donostia, 1986). Nerea Uria Gigorro lankideak eta biek aholkularitza, diseinua, komunikazioa eta formakuntza feminista eskaintzen dituzte. Motxila lan esperientzia eta konfiantzaz beterik, ilusioz begiratzen du aurrera Gainzak.

"Elkarrizketarako hutsunea somatzen dut nik. Topaketa handietan eztabaidak ematen dira, baina egunerokoan ez dago horrelakorik. Kontzientzia izatetik harago urratsak emateko hautua egiteko eta bidea zinezkoa izan dadin solasaldiak behar dira". (Argazkia: Irantzu Pastor)

Kalaka, kalakarako tresna bat baino gehiago da ezta?
Saiatzen gara! Komunikazioa eta berdintasuna ardatz harturik zerbitzu batzuk eskaintzen hasi ginen orain dela sei urte. Denborarekin ordea, egoera eta beharren arabera, zerbitzu horiek zehazten eta garatzen joan gara eta azken urteetan berdintasun planak, formakuntzak, aholkularitza, komunikazioa eta diseinua eskaintzen ditugu, besteak beste. Uztargarriak diren edo uztargarriak egiten ditugun arlo ezberdinak dira. Mimoz egiten dugu lana. Bezeroa enpresa handia edo txikia izan, kooperatiba hasi berria edo komunikabidea, gure jarrera berdina izan ohi da. Taldera egokitu eta haien helburua betetzeko egiten dugu lan.

2015ean sortu ginenetik urte bakoitza erronka eta sorpresa ezberdinez beterik agertu zaigu. Gure aldetik dena ematen dugu, denak aurrera egin dezan. Garapen bidea oso polita izaten ari da, aberatsa, baina baita gogorra ere. Iaz, adibidez, Pausso izeneko egitasmoa garatu genuen Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat, beste kooperatiba batzuekin elkarlanean. Txiki sentitzen ginen horretarako, baina lortu izanak konfiantza handia eman digu.

Argazkia: Irantzu Pastor

Gero eta talde gehiago daude halako zerbitzuak eskaintzen. Zaila da lekua egitea?
Bai, oso zaila da. Gu oso txikiak gara, bi lagun besterik ez. Baina gainontzekoekin elkarlanean aritzeko gogo eta beharra sumatu dugu hasieratik. Lehiaren izenean ateak itxi ordez, eskuak batuz ateak zabaltzen direla uste baitugu. Horrez gainera, gurea proiektu feminista izango zela argi genuen hastapenetik, eta osasun izurriteak hain modan jarri duen “bizitza erdigunean” leloa hasieratik aplikatzen dugu. Hori da gure oinarria. Norberaren erritmoak errespetatzen ditugu, izan lankideenak ala bezeroenak, ez dugu inor ez ezer bazterrean uzten. Eta uste dugu bezeroak hori sumatu eta eskertu egiten duela.

2017an elkar entzun eta laguntzeko helburua duen Ekion emakume ekintzaileon sarea sortu genuen, gure arteko iritzi, aholku, euskarri, baliabide eta esperientzien trukaketak euskaraz egin ahal izateko. Gure proiektua garatzerakoan faltan sumatu genuen espazioa da. Emozioek garrantzia handia dute lan honetan. Norbere emozioei helduta doa edozein proiekturen garapena. Sentimenduek edozer baldintza dezakete. Beraz, elkarren eta norberaren zaintzari garrantzia ematea ezinbestekoa da Kalakan.

Zein da formakuntza feministaz duzuen esperientzia?
Azken urteetan modan jarri dela dirudi. Gaia normalizatu egin da eta politikoki zuzena da berdintasunaren alde egitea,  baina zoritxarrez errealitatea bestelakoa da. Formakuntza saioetan erresistentzia askorekin egiten dugu topo. Beti uste dugu besteak direla matxistak eta gurea jarrera egokia dela. Halako saioetan, ordea, berehala ohartzen gara oker gaudela. Gaur egun, kontzientzia feminista izatea ez da nahikoa. Enpresa edo erakundeekin jarduten dugunean, entitatearen marka ahaztu eta bertako langileekin, pertsonekin aritzen gara. Enpresak baino pertsonok ekin behar dugulako. Hortik hasten da aldaketa.

Emakume zuri eta mendebaldarrok ere baditugu pribilegioak…
Horren inguruan ezagutza falta handia dagoela esango nuke. Batzuetan ez dakigu pribilegio horiek zein diren ere, baina ezin ditugu inola ere alde batera utzi. Elkarrizketarako hutsunea sumatzen dut nik. Topaketa handietan, mahai-inguruak eta eztabaidak ematen dira, baina egunerokoan ez dago horrelakorik. Sare sozialetan ere bakoitzak gurea botatzen dugu, pantailak eskaintzen duen distantziatik, baina non dago parez pareko solasaldia? Horrek eman ohi ditu fruituak. Kontzientzia izatetik harago urratsak emateko hautua egiteko eta bidea zinezkoa izan dadin solasaldiak behar dira. Pribilegioen kontua erresistentziaz beterik baitago. Hala ere, zu eta ni honen inguruan aritzea, ondoren norbaitek irakur dezan, bada zerbait.

Hezkuntzan jartzen da pisua baina harago ere badago zer eginik, ala?
Eskoletan eta ikastoletan berdintasun planak garatzen ditugunean “ezin dugu dena egin” esan izan digute, eta egia da. Berdintasun plana dago batetik, baina baita ingurugiroa, euskararen zabalpena, inklusibitatea… Borondate ona ikusten dugu hezkuntza zentroetan, baina gainezka daude. Hezkuntzatik kanpo ere badago non eta nola ekin gainera! Aisialdian, etxe barruan… Haurrei liburu bat eskaintzean, idazlea emakumea izan dadin saia gaitezke, gauza bera film edo telesailekin. Emakume sortzaile ugari dago, erreferente bilaka ditzagun bada! Denona da ardura.

Edozein talderentzat balio dute berdintasun planek?
Entitate bakoitzaren egoerara egokitzen gara. Enpresa txikiek, adibidez, ez dute derrigorrez berdintasun plan handi bat egin behar. Askotan saio batzuekin nahikoa izaten da. Asko aurreratu daiteke txikitik hasita, tailer praktiko gutxirekin. Gogoa duenak egiten du ahalegina. Taldean kafea hartu ostean kikarak garbitzea eta bileran hitza errespetatzea, adibidez; tontakeriak dirudite, baina oraindik ere hauxe da errealitatea Euskal Herrian ere.

Aldaketarako pausoen laguntzaile
Giza zientziak eta komunikazioa ikasi arren, kazetaritzako presioa eta presak baztertzea erabaki zuen eta berdintasun arlora bideratu ditu bere bizitza eta proiektu profesionala. Langabezian, ez aurrera ez atzera “denbora gehiegi” pasa ostean, Kooperatzen espazioa bere ametsa zenaren laborategi bilakatu zen. Bakarrik bidaiatzen ikasi duen bezalaxe ikasi du kooperatiba bat martxan jarri eta aurrera ateratzen. Bi urtez Mexikon bizitzeko esperientzia bildu arren, Euskal Herria du “lindo” eta “querido”.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
2024-10-18 | Uriola.eus
Bazter Fest ospatuko dute Bilbon azaroaren 9an, protagonistak emakumeak diren hip-hop jaialdia

Azaroaren 9an, emakumeak protagonista diren hip-hop jaialdia ospatuko dute, 17:30etatik aurrera. Jaialdiak urtez urte hip-hop eta rap estiloetan ibilbide ezaguna duten emakume artistak bildu izan ditu.


Gorputz hotsak
“Batzuetan beldurra ematen du zer datorren galdetzeak”

Xumea, alaia eta energia handikoa da Olga Garate (Iruñea, 1964). Bizikletan ibiltzea dauka pasio eta familia da bere lehentasuna. Erizain laguntzailea da, eta lana “izugarri” gustuko duen arren, behin betiko lanerako ezintasuna eman diote, minbizi kronikoa... [+]


2024ko Nobel sariak: ez da kasualitatea

Nobel Akademiak iragarri ditu Medikuntzako, Fisikako eta Kimikako aurtengo irabazleak. Zazpi dira, eta zazpiak, gizonak, denak zuriak, eta AEB edo Erresuma Batukoak. Guztiz bete da, beraz, egun batzuk lehenago Nature aldizkariak egindako iragarpena. Aurreko urteetako irabazleen... [+]


2024-10-15 | Sustatu
Jabetze Eskola Gasteizen, feminismoaren adibideen ildotik, euskalgintzarako

Gasteizko Izaskun Arrue Kulturguneak (IAK) eta UEUk elkarlanean Euskaldunentzako Jabetze Eskola martxan jarriko dute, euskaldunok ahaldundu, eta ondorioz, jendartea eraldatzeko asmoz. Aurkezpen hitzaldia urriaren 30ean egingo du Garikoitz Goikoetxeak. "Hizkuntzaren... [+]


Lantokietako isilpeko doluaz

Hau irakurtzen duzunerako, ez dakit zenbat herri izango ditudan bihotzean eta zenbat gogoeta buruan. Idatzi hau bidali baino lehen, izan naiz Arantzan, Tolosan, Elgoibarren eta Ondarroan, Hausnarrean liburua aurkezten.


Nafarroan chemsex-ari erantzun koordinatu bat emateko baliabideen eta agenteen beharra mintzagai

Sare Elkarteak antolaturik chemsex fenomeno soziokulturalaren inguruan mintzatzeko jardunaldiak antolatu dituzte Iruñean.


2024-10-02 | Leire Ibar
Emakumeenganako diskriminazio sexista %18,5 igo da azken bi urteetan

Honakoa dio Arartekoak argitaratu duen ikerlanak. Jarrera matxisten inguruko azterketak Euskadiko nerabe eta gazteetan jarri du fokua. Diskriminazio gehien gertatzen diren espazioak kalea eta sare sozialak dira.

 

 


Gorputz hotsak
“Lehen, itsuak etxean gorderik zituzten”

Sortzez Hazparnekoak (Lapurdi) ez badira ere, berrogei urte baino gehiago daramatzate Étienne Arburua haltsuarrak eta Cathy Arrotcarena hoztarrak Hazparnen bizitzen, eta urteak dira elkar ezagutzen dutela. Itsuak dira biak, eta larunbatero Angelura (Lapurdi) joaten dira... [+]


Enarak beti itzultzen dira

Maule, 1892. Zaraitzu ibarreko zortzi emakume espartingile Zuberoako hiriburutik etxera abiatu ziren, baina bidean, Larrainen, elurteak harrapatuta, hotzak hil omen zituen denak. Zortzietatik zazpiren izenak iritsi zaizkigu: Felicia Juanko, Felipce Landa, Dolores Arbe, Justa... [+]


“Esplorazio martxak” egingo dira Amurrion ikuspegi feministatik, hiri segurtasuna hobetzeko

Hainbat saio zuzenduko ditu Col·lectiu kooperatibak urriaren 1, 2 eta 3an, eta espazio publikoetako segurtasun-pertzepzioan eragina duten elementu fisikoak eta sozialak identifikatzea izango dute helburu.


Victoria Woodhull, lehen hautagaia

New York, 1870eko apirilaren 2a. New York Herald egunkariak Victoria Woodhull (1838-1927) ekintzaile eta brokerraren eskutitz bat argitaratu zuen, 1872ko AEBetako presidente hauteskundeetarako hautagaitzaren berri emanez. Inoizko hautagai gazteena zen; 34 urte izango zituen... [+]


Emakume* Abertzaleen X. Topaketa egingo dute azaroaren 16an Laudion

Egun osoko egitarauarekin elkartuko dira, eta Euskal Herria feministaranzko bidean, nondik, nora eta nola trantsitatu nahi duten zehazten jarraitzeko konpromisoa berretsi nahi dute.


Eguneraketa berriak daude