Naziogintzarako ekinbidea behar

Gure ahalegin kolektiboa Euskal Herria nazio libre eta demokratiko moduan antolatzeko bidean jarri behar dugu euskaldunok. Eta oraindik orain ez gabiltza bide horretan.

Zer gara etxe barruan eta zer gara munduaren aurrean. Horra hor erantzun beharreko bi premisa. Elkarlotuak biak.

Gure izaera kolektiboa definitzerako orduan, euskara da euskaldunon nortasunaren muina, zalantzarik gabe. Nazio propioa antolatzeko gauza izango bagara, euskara da, beraz, gure naziotasunaren klabea. Hortik aurrera, bagara gauza mundu problematiko honetan ezinbesteko diren aldaketa sakonak burutzen gure ekarpen baikorra egiteko. Euskararen komunitatea gaur egun, lurralde desberdinetan sakabanatua, edota egitura politiko eta erakunde desberdin eta arrotzen mende aurkitu arren ere, gizarte eredu berriztagarriak bultzatu eta eraikitzeko gauza den komunitatea da. Ez dugulako monarkia anakronikoen edota erakunde zurrunduen hipotekarik gure baitan. Eta bereziki azken hamarkadetan munduan diren proposamen, pentsamolde eta ekinbiderik aurrerazaleenei bidea zabaldu diegulako gurean.

"Euskara bada gure territorio librea,
landu dezagun euskara Euskal Herriko lurralde guztietan"

Bada garaia gure kabuz ekinbidea marrazteko. Euskara da gure territorio libre  bakarra, esan zuen behin, kartzelan zeukatela, gutariko batek. Bada abiapuntu bat, nazio librea eraikitzeko ekinbidean. Askatasun apurra hobea da kartzela itxia baino, ados. Autonomia modu bat beti da zerbait, erabateko itxikeria zentralizatuaren aldean, konforme. Alderdi politikoak beharrezkoak ditugu gure herrian berezko diren korronte ideologiko desberdin edota kontrajarriei moldea eta bidea eskaintzeko, bai. Baina horiekin guztiekin ere, ez dugu aurrerabide handirik lortuko Euskal Herria nazio librea egiteko bidean, ez badugu horretarako estrategia propioa definitzen eta horren inguruan ekinbide partekatua garatzen. Auzokoaren ortuan landatzen ditugun fruitu eta lorerik ederrenez  ere ezingo gara sekula  jabetu, besteen lurraldea edertzeko izango direlako beti, gure lurreko landare propioak ihartzen ikusten ditugun bitartean. Belarki inbaditzailea sartu ziguten aspaldi gure ortuetan, eta bertoko lorerik ederrenak baztertu eta zapuzten ditu. Horixe bera ari zaigu gertatzen orain, hain zuzen ere.

Euskara bada gure territorio librea, landu dezagun euskara Euskal Herriko lurralde guztietan, baita diasporan ere. Eraiki dezagun nazio librea euskara ardatz hartuta. Erabakitasun osoz. Arrazoia Arnas Dezagun ekimenekoek euskara ume guztien ondasun bihurtzea eskatzen dutenean, eta haur euskal hiztunak ez sakabanatzeko eskatzen dutenean. Une honetan ezinbestekoa zaigu euskal hiztunen eta euskararen erabileraren guneen sendotzea eta trinkotzea. Une honetan Euskal Herriaren lurralde bereizi guztietan eta bakoitzean euskara hizkuntza ofiziala bihurtzea erreklamatu behar dugu indar osoz.  

Zer garen etxe barruan eta munduaren aurrean, horra hasieran aipatu duguna. Une honetan Euskal Herriaren irudi oso lausotua eskaintzen ari gara mundura. Munduak ez daki zer garen, non gauden, zer egin nahi dugun eta nola. Agian badakite gure lurretan paisaia ederrak dauzkagula, museo ikusgarriak eta gastronomia bikaina eskaintzen ditugula, eta atzerritar turismo-zaleen definizioan, les basques bondissants izan gaitezke. Kanpora bidaltzen dituzten presentazio-txartel guztietan, gure gobernariek ahaztu egiten dute munduari eskaintzeko daukagun ondasun preziatuena euskara bera dela. Gure herrietako paisaia goitik behera aldatu behar dugu, euskara izan dadin herri honen nortasun agiria.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-02-05 | Iñaki Murua
Bide luzea pauso ttikitan!

Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]


Gutxiengoa

Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]


Ez ei dakite zergatik

Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]


2025-02-05 | Tere Maldonado
Irakasle-klaustroak edo mundua nola hobetu

Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!

Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]


Demokraziaren muga geopolitikoak

Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]


2025-02-05 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Etxeko komuna

Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]


Teknologia
Kanpokoa mehatxu

Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]


Lanaldia astean 37,5 ordu baino are gehiago laburtzearen erronka

Lan aste laburragoak ezartzeko politika orokorra ekarriko du 2025 urteak, enpresentzako kontratazio berrietarako kostu txikiak eta lan harremanetarako aldaketa norabide eraginkorra ekarriz.

Espainiako gobernu akordioa betetzeko helburuarekin, lanaldia astean 37,5 ordutara... [+]


Hezkuntza sailari

Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.

Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]


2025-01-29 | Aramaixo Bizirik
“Itsaraz” zentral eolikoaren kontrako ingurumen txostenaren balorazioa

Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]


Teknologia
Estetikoa

Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]


Nortasuna

Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]


Gurasotasun baimena

Zalantza asko izan ditut, meloia ireki ala ez. Ausartuko naiz, zer demontre! Aspaldian buruan dudan gogoeta jarri nahi dut mahai gainean: ez da justua erditu den emakumearen eta beste gurasoaren baimen-iraupena bera izatea. Hobeto esanda, baimen-denbora bera izanda ere, ez... [+]


2025-01-29 | Andrea Bartolo
Gerra inperialistari gerra

Mundu mailako erasoaldi inperialista betean gaude, mendebaldeko burgesiak gidatuta. Ofentsiba inperialistak hartu duen forma gerrarena da, aldaera guztiekin: gerra ekonomikoa, gerra kognitibo eta kulturala, lawfarea; eta, noski, gerra militarra. Mendebaldeko inperialismoak... [+]


Eguneraketa berriak daude