“Gizarteak egiteke du eskubideen mugaketari buruzko eztabaida”

  • EAEko LABI ospetsuaren azken saioaren bezperan hartu gaitu, EHUn dituen bulegoetako batean. Legelaria eta Administrazio Zuzenbideko irakaslea da Iñigo Urrutia Libarona (Jatabe, Bizkaia, 1966). Gaur egun unibertsitateko Aldezlea ere bada, hots, bertako kideen babeslea. Gauza askotaz berba egin genezakeen harekin, baina ia gai bakarra izan dugu mintzagai: COVID-19 pandemiaren alderdi juridikoa, EAEri dagokionez batik bat. 

"EAEko agintariak ordena publikoko krisia balitz bezala ari zaizkio aurre egiten arazoari, eta ez osasun krisi modura". (Argazkia: Hodei Torres)

EHUn egin berri den jardunaldi batean parte hartu zenuen: “COVID-19a eta botere publikoak Euskadin. Espainiako jurisprudentziari begirada”. Lehenbiziko hitzaldia “Alarma-egoera, osasuna. Nork agintzen du?” izan zen. Horixe ba, galdera: nork agintzen du?
Lehen joera, Espainiako Estatuan, alarma egoera aldarrikatzea izan zen, hau da, benetan salbuespenezkoa den egoera. Horrek zentralizazioa ekarri zuen. Espainiako Konstituzioak oso gutxi hitz egiten du alarma, salbuespen eta setio egoerez. Eta, badago egoera horiek arautzen dituen lege organiko bat. 1981ekoa da, Francoren garaitik oso gertukoa, eta halakoxea du usaina: erabat zentralizatzailea da. Eskumena kentzen die autonomia erkidegoei eta aginte bakarra ezartzen du. Hori da alarma egoeraren oinarrian dagoen ideia, eta ez luke hala izan behar. Alemanian, Erresuma Batuan… beste era batera kudeatzen dira horrelako ezohiko egoerak: lankidetzan, eskumenak urratu gabe… Hemen, berriz, estatu zentralak agindua eman, eta beste administrazioek betearazi. Bide hori hartu zen, eta hutsegitea izan zen.

Zergatik?
Hau ez delako ordena publikoko krisia, osasun krisia baizik. Eta eskudunak autonomia erkidegoak dira. Legislazio nahikoa dago botere publikoei ahalmena emateko, haiek eskubideen mugapenak agin ditzaten, alarma egoerara jo gabe. Ildo horretan, harritu nau Urkulluren gobernua alarma egoera luzatzeko eskatzen ibili izanak. Uste dut badagoela, osasun-arloko legislazioan oinarrituta, tabernak ixteko agindua ematerik, etxeratze agindua ematerik...

Argazkia: Hodei Torres

Hitz egin dezagun eskubideen mugapen horiez. Zer iritzi duzu bateko eta besteko gobernuek hartutako erabakiez?
Alde teknikoak garrantzi handia du, eta epidemiologoek esan behar dute zein neurri izan daitezkeen egokiak. Horrez gain, badago beste kontu bat: gizarte moduan zer arrisku nahi dugu hartu? Gobernuek gizartearen parte hartzerik gabe erabaki dute hori, eta uste dut gizarteak baduela zeresanik. Adibidez, Zero COVID sistema erabiliko dugu, Australian bezala (pertsona bat kutsatzen bada auzo osoa ixtea)? Hori da eredu bat. Beste bat, askoz liberalagoa, Norvegiakoa da, konfinamendu ez hain zorrotzak, eta abar. Kontua da onartu nahi dugun arriskuaz eztabaida publikoa egin behar dela, eta parlamentuak, EAEko legebiltzarrak, ez du funtzionatu ildo horretan. Bestalde, ez da logikoa Jaurlaritzak neurriak proposatzea, epaileek atzera botatzea, eta Jaurlaritzak horretaz kexatu baina errekurtsorik ez jartzea. Epaileak erantzule bihurtu nahian, nolabait.

Neurri murriztaileak inprobisatuak izan dira, edo aipatu dituzun legeetan ondo zehaztuta dago zer nolako murrizketak ezar daitezkeen?
Kasu batzuk aurreikusita zeuden, baina gutxi erabilita. Pandemiaren hasieran, iazko otsailean, mediku batek deitu zidan ospitaletik: “Iñigo, COVIDa diagnostikatu zaion pertsona bat daukagu hemen, eta alta boluntarioa eskatu du. Ez dakigu zer egin”. Halakoetan, legislazioak aurreikusten du epailearengana jo behar duzula, hark agin diezaion pertsona horri bertan gelditzeko. Horrelako egoerak aurreikusita daude eta irakasleok eskoletan irakatsi izan ditugu, baina muturreko adibide gisa.

Eztabaida dago txertorik hartzen ez dutenei zenbait eskubide murrizteaz.
Gai labaina da eta uste dut gakoetako bat dela. Txertaketa gaur-gaurkoz ez da nahitaezkoa, baina ondorio juridikoak badaude, txertatu ezean. Adibidez, egoitzak erabiltzailearen tutoretza duen kasu batzuetan nahitaezko txertaketa planteatu da, zuzendaritzak aginduta. Epaiak eman dira egoiliar horietako batzuen senideak aurka egon direlako, eta epaileek esan dute nahitaezko txertaketa horiek zuzenak direla. Baina gero fiskaltzak esan du nahitaezko txertaketarik ez dela egin behar. Nik uste dut txertaketari dagokionez inposizio apur bat dagoela.

Eskubideen mugaketa batzuk normalizatzeko arriskua dago?
Eskubideen mugaketaren gainean ez da eztabaida sozialik planteatu. Zer arrisku maila onartu eta zein ez. Eta neurriek zer eragin izan dezaketen etorkizunean. Uste dut gizarteak egiteke duen eztabaida dela. Ni kritikoa naiz egin den kudeaketarekin, eta ematen du politikariak oso lasai bizi izan direla alarma egoera aldarrikatzeaz geroztik. Zaila da neurri egokia zein den jakitea, baina iruditzen zait oso merke erabili ditugula alarma egoera, eskubideen mugaketa, zentralizazioa, agintea…

Gaitzaren larritasunak justifikatzen zuena baino neurri handiagoan?
Bai. Horretan dabiltza orain, ordena publikoko krisia balitz bezala aurre egiten arazoari, eta ez osasun krisi modura. Polizia eta kontrol soziala. Batzuetan ematen du botere publikoek, agintariek, agintea nork duen erakutsi nahi dutela. Agian, uste dutelako epaileak botere zati bat kentzen ari zaizkiela.

Konstituzio auzitegia eta salbuespen egoera
Espainian ezarritako lehen alarma egoera Konstituzioaren aurkakotzat jo du Konstituzio Auzitegiak. “Baina eman duten argudioa ez da logikoa”, dio Iñigo Urrutiak; “esan dute alarma egoeran eskubideak ez zirela mugatu, ezabatu baizik. Eta hori egiteko salbuespen egoera aldarrikatu behar zela. Paradoxa da, salbuespen egoerak sekulako eskubide murrizketa dakar eta. Prentsa askatasuna, adibidez, bertan behera geratzen da. Badirudi Konstituzio Auzitegiak bidea erakutsi nahi duela, ideologia kontserbadoretik: ‘Eskubideak mugatu nahi badituzu, denak mugatu behar dituzu’. Hori, giza eskubideen ikuspegitik, oso kezkagarria da”.

 


ASTEKARIA
2021eko urriaren 17a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19ren biharamunari so
2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


2022-04-12 | ARGIA
Downing Streeten pandemia garaian festak egiteagatik isuna jaso du Boris Johnsonek

Azkenean isuna iritsi zaio Boris Johnson lehen ministro britainiari, pandemia garaian egindako festekin COVID-19ko arauak urratzeagatik. Bere emazte Carrie eta Rishi Sunak Altxorraren idazkaria ere zigortutako 50 pertsonen artean daude.


2022-04-06 | ARGIA
Apirilaren 20tik aurrera Hego Euskal Herrian ez da maskararik beharko barrualdeetan

Aste Santuaren ondoren, apirilaren 20tik aurrera, maskara erabiltzea ez da nahitaezkoa izango barrualdeetan, ospitaleetan, erresidentzietan eta garraio publikoan salbu. Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak hala eskatu zuten.


2022-02-11 | ARGIA
Osasun larrialdiaren amaiera iragarri du Jaurlaritzak

Horren arabera, datorren astelehenetik aurrera, orain arte COVID-19ari aurre egiteko neurriak bertan behera geratuko dira Eusko Jaurlaritzaren eskumeneko alorretan. Labi bera ere desegin egingo dute.


COVID-19 pasaportea 2022ko uda arte mantentzearen alde bozkatu du Frantziako Legebiltzarrak

Frantziako Gobernuaren lege-proiektua Senatuan eztabaidatuko dute urriaren 28an. Nahiz eta gehiengoak bat egin neurriarekin, hainbat herritar dabiltza neurri honen kontra borrokan, kolektiboki antolatuz.


2021-10-15 | ARGIA
Lehen Hezkuntzako haurrek maskara erabili beharraren aurka protesta egingo dute astelehenean EAEko ikastetxeetan

EAEko Lehen Hezkuntzako haurrei gainontzeko pertsona guztiei onartzen zaizkien eskubideak onartzea, horixe da Haurrak Ere Bai sarearen eskaria.


2021-10-13 | ARGIA
Ibai Aginaga euskal preso politikoak gose greba hasi du Basauriko kartzelan

Aurrez aurreko bisita baten ostean konfinatu dutela eta konfinamenduaren baldintzak salatzeko hasi du protesta. Joan den larunbatetik daukate konfinatuta, ostiralera arte. Jakinarazi dutenez, ordura arte egongo da gose greban.


2021-10-06 | ARGIA
Neguko jaiak prestatzen hasi dira Donostian

Normaltasuna berreskuratzen hasteko eta unean uneko osasun egoerari erreparatuz neguko jaiak antolatzeko prestaketa lanetan ari direla aurreratu du Eneko Goia Donostiako alkateak.


Zer gertatuko da Nafarroan urriaren batetik aurrera?

Maria Txibite lehendakariak koronabirusaren aurkako neurri murriztaileen amaiera iragarri zuen asteartean. Horrek hainbat galdera, zalantza sortu ditu herritarren artean. Horiei erantzuten ahalegindu gara. 


Hainbat taberna itxiko dituzte Iruñeko Alde Zaharrean iragan asteko istiluen protesta gisa

Iruñeko Alde Zaharreko istiluak ez dira oraingoak, baina azken asteetan ostegun gauetan biziki gogorrak izan dira, bereziki San Nicolas eta San Gregorio kaleetan eta Sarasate Pasealekuan. Horren harira, hainbat tabernek itxi egingo dute hilaren 9an, 18:30etatik aurrera.


2021-07-07 | ARGIA
Jaurlaritzak festetan jende pilaketak espreski debekatu ditu eta gainontzeko neurriak mantendu

Asteazken goizean bildu da ostera ere Labiren Aholku Batzordea, eta bileraren ostean mintzatu da Iñigo Urkullu EAEko Lehendakaria. Asteartean Gobernu kontseiluan onartutako Bizi Berri IV Plana ere aurkeztu du, eta gizarteari babeserako oinarrizko neurriak berriro ere... [+]


2021-06-24 | Sustatu
EAEn Covid ziurtagiria nola lortu izenpe elektronikorik gabe

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako biztanleek lor dezakete jada Europako Covid ziurtagiria, telematikoki baina izenpe digitalaren prozedurarik gabe. Izenpe digitalarekin nola egin zitekeen (Nafarroan ere) hemen kontatu genuen; orain azalpen gehigarri bat.


2021-06-18 | ARGIA
Elkarte gastronomikoak berriz zabaltzea baimendu du Jaurlaritzak

LABIren azken bileraren ostean eman du berria Iñigo Urkullu lehendakariak. Joan den urteko urritik daude itxita EAEko elkarte gastronomikoak, eta larunbatetik aurrera berriz ere zabaldu ahal izango dira. Nafarroan maiatzean eman zuten zabaltzeko baimena. Horrez gain,... [+]


Uda, bidaiak eta mugazainak

Hortxetan dugu uda, eta harekin, urtaro honi lotu ohi ditugun oporrak, urte osoan eman guztiaren ordaina balira bezala. Eta berriro ere jendeak joan nahi du… urrun. Munduaren beste puntako itsas-bazter, naturako mirari edota diskoteka ospetsuan egon nahi du, 2020-2021... [+]


Munduko 10 aberatsenek pandemia hasi zenetik irabazi dutenarekin COVID-19aren aurkako txerto unibertsala finantza liteke

COVID-19 pandemiak super aberatsen fortuna biderkatu egin du, milioika pertsona pobreziara jaurti dituen bitartean. Horixe da Forbes eta Credit Suisse-k ematen dituen datuekin Oxfamek urtero atera ohi duen txostenaren aurtengo ideia nagusietako bat. Bertan jasotako datu nagusiei... [+]


Eguneraketa berriak daude