Brahms Fest Euskal Herrian

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Euskadiko Orkestra. 2021-2022 denboraldia. Zuzendaria: Robert Treviño. Bakarlariak: Dmitri Makhtin (biolina), eta Alexey Stadler (biolontxeloa). Egitaraua: Brahms-en obrak. Gasteizko Principal Antzokian, irailaren 30ean. Argazkia Iruñeko Baluarten eskainitako kontzertukoa da, irailaren 27koa. Argazkia: Patxi Cascante / Euskadiko Orkestra.

Denboraldi honetako Euskadiko Orkestraren abonu kontzertuen lehen zikloa Brahms-i eskaintzea oso egokia izan da. Klasizismoaren eta erromantizismoaren arteko konpositore honek egitura sendoak eta lurrin dekadentea ditu, eta horixe behar dugu udazken musikal honi ekiteko.

Gure hiriburuetako hamar kontzertutan, orkestrak konpositorearen lau sinfoniak interpretatuko ditu, baita piano eta orkestrarako bi kontzertuak eta biolin eta biolontxelorako kontzertu bikaina ere.

Komentatzen dudan kontzertuan, bigarren sinfonia eta biolin eta txeloarentzako aipatutako kontzertua interpretatu ziren.

Behin baino gehiagotan aipatu dudan bezala, Gasteizko Principal antzokiaren akustika lehorra eta esker txarrekoa ez da interpretazio finaz gozatzeko giro egokia, baina, egia esan, zailtasun horiekin guztiekin, Euskadiko Orkestraren soinua, oro har, interesgarria, dotorea eta iradokitzailea izan zen.

Biolin eta txeloarentzako kontzertuari dagokionez, emaitza bikaina izan zen, batez ere eszenatoki gainean bi bakarlari bikain izan genituelako. Dmitri Makhtin biolinean eta Alexey Stadler txeloan, biak errusiarrak, biak San Petersburgokoak. Musikaltasun eta soinu biribil eta inguratzailearen lezioa eman zuten. Bereziki adierazkorra izan zen Stadler-en interpretazioa, Makhtin hieratikoago eta mekanikoago baten aurrean, nahiz eta erakargarria izan azken hori ere. Orkestraren buru Robert Treviñok elementu guztien amalgama ona egiten jakin zuen, baita musika enpaste bikain, ongi ehundua eta orekatua eskaintzen ere.

Brahmsen 2. Sinfonia handiak irakurketa egokia izan zuen, ez zen aurreko kontzertua bezain distiratsua izan, baina inspirazio bera izan zuen. Sinfonia hori, ziurrenik publikoak gehien ezagutzen duenetako bat, malenkonia lasaiez betetako lana da, ezkortasun uneak dituena, Brahmsen musikan hain bereizgarriak direnak. Décalage batzuk egon ziren,   taldearen koordinazio faltaren bat, batez ere lehenengo mugimenduan, baina halere, ez zuen eragotzi interpretazioa, oro har, ederra, orekatua eta matizatua izatea.


Azkenak
2025-03-21 | Iñaki Lasa Nuin
Ezegonkortasuna eta desoreka

Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]


2025-03-21 | Axier Lopez
‘Pikoletoak’ ere Euskal Herrian euskaraz

Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.


Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakadak hil zuen

Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


2025-03-21 | ARGIA
Ertzainen %20ak eta udaltzainen %30ak ez dute euskara-eskakizunik azken deialdian

ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.


Donostiako Birunda gune autogestionatua “ilegalki” hustu dute

Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


2025-03-21 | Euskal Irratiak
Iparraldeko euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea galduko du

Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]


2025-03-21 | Elhuyar
Autismoak: normaltasuna zabaltzeko aukera bat

Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.


Euskal Herriko Filosofia Zaleen Sarea eratzeko prozesua abian da

Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute. 


Duero ibaitik gora otsoa berriz ehizatzea onartu du Espainiako Kongresuak

PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.


Eguneraketa berriak daude