Bitcoina moneta birtuala bada ere, ingurumenean eragindako kaltea erreala da

  • Beste milaka kriptodiruen gisara, esfera numerikoan trukaturiko moneta dugu bitcoina. Diru hauek bideratu espekulazio arriskutsuaz gain, ingurumenean eragindako kalteak dira deitoragarriak. Bitcoinaren funtzionamendua bera dugu problematikoa, aitzina egin ahal izateko milaka eta milaka ordenagailu dabiltzalako gau eta egun pizturik. Eman dezagun, Google bilaketa zerbitzuak baino hamar aldiz elektrizitate gehiago behar ditu bitcoinak. Klima larrialdiaren testuinguruan are jasangaitzagoa dugu errealitate birtual erreal hau.   
     

Kriptodiruak biderkatuz eta klima larrialdia saihestezina bihurtzen ari zaizkigun honetan, ezinbestekoa zaigu moneta hauek ingurumenean ondorioztaturikoa azaltzea. Bi hitzez laburbildu daiteke esfera birtualak mundu errealean eragindakoa: katastrofe ekologikoa. Hain zuzen, sekulako energia behar du kriptodiruak aitzina egin ahal izateko. Konparazione, urte batez bitcoinak bideratzeko behar duen energia Zeelanda-Berriak edo Norvegiak urtean kontsumiturikoaren heinekoa da, Cambridgeko Unibertsitatearen kalkuluen arabera. Bitcoin transakzio batek 735.121 visa transakzioren kostu ekologikoa du, beti ere unibertsitate honek sorturiko Cambridge Bitcoin Electricity Consumption Index indizearen arabera.

ARGIAren 2748. aleko “Burbuila lehertu daitekeela jakin arren, bitcoina moneta ofizial bihurtu du El Salvadorrek” erreportajean bitcoinaz eta orokorkiago kriptodiruaz aritu ginen, El Salvador herriak moneta ofizial gisa izendatu izana estakuru harturik. Ekonomiaren eta geopolitikaren ikuspuntutik begiraturik, ondokorako utzi genuen ekologikoki aztertzekoa, moneta birtualek dakarten hondamen ekologikoa ezin dezakegulako bi lerroz laburbildu. Bitcoinaren –eta beste kriptodiru gehienen– funtsa eta funtzinamendua bera dira arazo. Hain zuzen, eremu birtualean eta kontrolatzeko eragilerik gabekoa izanik –estatuen eta hauen banku zentralen kontrolak saihestea zuten sortzaileek helburu– bestelako segurtasun sistema bat dute planteaturik, kalkulu matematikoen asmatzean datzana. Algoritmoen bidez segurtatzen da iruzurrik ez egotea: bitcoin bat erosterakoan, kriptodiruaren sareko kideek –meatzari deitutakoek– jasotzen dute informazioa, ahal bezain laster asmatu beharreko kalkulu matematiko batekin –proff of work edo “lanaren froga” deitutakoa–. Egun eta gau pizturik eta aktibitatean dabiltzan milaka ordenagailuk dute meatzari-en betebeharra segurtatzen –kopuru zehatza ezezaguna izanik ere, milioi bat ordenagailu badirela diote eremu birtual hau hurbiletik segitzen dabiltzanek–. Hori horrela, urtean Google baino hamar aldiz gehiago elektrizitate behar dute bitcoinek: 128 TWh urtean, Googlek 12,2 TWh behar dituenean.

Okerrena: arazoa larrituz doala, pentsatua izan den modura, geroz eta erakargarriagoa izan eta geroz eta elektrizitate gehiago galdetzen duelako. “Bitcoinaren energia-gastua estuki lotuta dago haren truke-balioari: balioa bost aldiz handitu zaio urtebetean, eta horrek meatzari berriak erakartzen ditu, gero eta ordenagailu ahaltsuagoekin gainera”, irakurri daiteke Reporterre komunikabideko Le bitcoin, monnaie virtuelle mais gouffre environnemental réel (“Bitcoina, moneta birtuala baina ingurumenarentzako amildegi erreala”) artikuluan. Bitcoinaren sortzaileak hala erabakirik, meatzari kopurua emendatu arau zailtzen da asmatu beharreko kalkulua, horretarako geroz eta teknologia ahaltsuagoak ukaitera behartuz. 2008an, moneta sortu zutenean ordenagailu klasiko bat nahikoa baldin bazen, gaur egun anitzez teknologia eragikorragoak behar dira.
“meatzarien baserriak”: energia jale ikaragarriak

Benetako industria bilakaturik da proff of work edo “lanaren froga” deituriko fasea. Kalkuluak asmatzeko makineria geroz eta indartsuagoak dituzte, kostu ekologiko ikaragarri handiak eraginez. Handienetarikoa, AEBetako Texasen kokaturiko Northern Data izenekoa dugu, milaka ordenagailuz beterik den “baserri” edo hangar bat, eta Energy.gov webgunearen kalkuluei segi, urtean 1 GWh kontsumitzen duena –3,1 milioi plaka fotovoltaikok ekoiztutakoaren heina–.

Ordenagailu hauek guztiek berotasuna eragiten dute eta hozketa sistema berezi baten beharra dute tenperatura hotza segurtatzeko eta horrela ordenagailu eta zerbitzarietan gain-beroketak sortutako arazoak ekiditeko. Ezaguna da hozketa sistema ere dugula ingurumenarentzat kaltegarria. Ekoizpenak elektrizitate faktura handiak ondorioztatzen dituelako, energia merkea duten herrietara edota herri hotzetara deslokalizatzen dituzte “meatzari-en baserriak”. Orain arte –hots, aurtengo iraila arte, kriptodiruak debekatu eta meatzaritza  ilegalizatu arte– Txina izan da bitcoinaren el dorado-a, ikatz-meategi kutsakorretan oinarriturik. Meatzaritza-ren %65 eta %80 artean bertan ekoiztua dela kalkulatzen da.

Hondamendi ekologikoa ezin gordea dutela, Glasgow hirian azaroan iraganen den COP26 Nazio Batuen Konferentziarako nahi lukete akordio bat adostu kriptodiruaren esparruko eragileek –beti bezala, arazoa berdez pintatzeko gisan–. Bide ezberdinak dituzte jorraturik: energia berriztagarriena, zein karbono isurketak konpentsatzeko karbono kredituena. Pierre Boulet informatikariarentzat greenwashing logikan gara: “Energia deskarbonizatua erabiltzen bada ere, beste gauza batzuetarako balio lezakeen energia da. Meatzaritza-rako hartutako energia horrek egitura berriak eraikitzea sustatzen du, energia gehiago sortzeko”. Iritzi bera du Jean-Paul Delahaye irakasleak ere: “Batzuetan zentralak, eguzki-panelak, turbina eolikoak edo beste batzuk sortzea bultzatzen du meatzari-en eskariak, beti ere kalkuluen kalkulatzeko bakarrik erabilgarriak direnak”. Korii komunikabideko En quête de respectabilité, le bitcoin se tourne vers le nucléaire (“Errespetagarritasunaren izenean, nuklearraren hautua egin du bitcoinak”) artikuluan argiki azaldua da AEBetako zentral nuklearrekin hitzarmenak pasatzen dabiltzala meatzaritza-ren arloko eragileak. Definizioz energia berdea da nuklearra, karbonorik ez duelako ondorioztatzen –baina ez dira hain berde ondorioztaturiko hondarkinak eta istripu nuklearrak–. Erran gabe doa, ordenagailu eta bestelako material informatikoa ere dela ekologikoki kaltegarria, besteak beste, hauetan diren lehengai mineralen ustiapenak sekulako kutsadura eragiten duelako, erabilitako produktu kimikoengatik.  

Moneta birtualen erabilpena  gutxiengo ttipi baten errealitatea deino hitz egin dezakegu gehiegi larritu gabe. Baina garapenak segituz gero, laster eramangaitza bihurtuko litzaiguke: orokortzeak eskatuko luke zortzi aldiz Frantziako energia kontsumoa edota bi aldiz AEBena, Institut Mines Télécom institutoaren arabera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ingurumena
2024-12-24 | Julene Flamarique
Airearen kutsadurak 1.270 heriotza eragin zituen 2022an EAEn, Europako Ingurumen Agentziaren arabera

NO2 eta PM2.5 partikulak bezalako kutsatzaileei aurre egiteko hobekuntza planik ez dagoela salatu du Ekologistak Martxan elkarteak. Trafikoa murriztea eta airearen kalitatea hobetzeko alternatiba jasangarriak lehenestea galdegin du.


Eski estazioetako festibaletan kutsadurak goia jotzen du

Elur faltak eski estazio ugari kinka txarrean jarri ditu, klima larrialdiaren ondorioz. Baina paisaiari eta naturari ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzeko batzuen logikak hor jarraitzen du, eta goi mendietan musika festibal erraldoi eta garestiak antolatzea da azken... [+]


2024-12-23 | Estitxu Eizagirre
Jaurlaritzak onartu duen planaren aurka mobilizatu da EH Bizirik
“Egungo eredu kapitalista gainditzea ezinbestekoa da larrialdi ekologiko eta energetikoari aterabide bat aurkitzeko”

Gizartean gatazka sortzen duten proiektuak jai bezperetan onartzeko ohiturari jarraituz, abenduaren 20an onartu du Eusko Jaurlaritzak Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren "behin behineko bertsioa". EH Bizirik-ek elkarretaratzea egin du Jaurlaritzaren... [+]


2024-12-23 | Jakoba Errekondo
Ilarraren entzumena

Laster urte guztian izango ditugu malko ilar goxoak (Pisum sativum). Oraindik, ordea, negua eta udaberria dira, ia erabat ilar freskoak jateko sasoia; udaberrian jango ditugun azken ilarrak ereiteko garaia orain hasten da. Eta oraintxe jango ditugu urria aldera erein zirenak.


2024-12-23 | Irati Diez Virto
Ez naiz sagua, ezta satorra ere; lursagua naiz

Ugaztun hitza entzutean, askotan burura etortzen zaizkigun lehen ordezkariak tamaina handienekoak izan ohi dira: hartza, otsoa, oreina… Batzuetan etxekotutako katua edo txakurra dira agertzen lehenak, edo urruneko lehoiak eta elefanteak. Ikusgarritasunak lehia irabazi ohi... [+]


2024-12-23 | Garazi Zabaleta
Ekin Dulantzi
Nekazaritzako elikagaien test gunea Dulantzin

Gero eta nekazaritzako test gune gehiago ditugu inguruan, hau da, nork bere proiektua martxan jarri aurretik nekazaritzan eta abeltzaintzan trebatzeko guneak. Nafarroako Zunbeltz espazioa eta Gipuzkoako eta Ipar Euskal Herriko Trebatu dira horietako zenbait adibide, gurean... [+]


Gabonetan tokikoa eta sasoikoa kontsumitu eta, bide batez, Israelgo produktuak boikoteatu

Palestinarren genozidiorako Israelek erabiltzen duen arma nagusietako bat gosea da. Alde batetik, Gazara elikagaiak sartzeko debekuarekin, eta, bestetik, Palestinako elikadura-burujabetza ezabatuta.


“Jadanik ez gara zuen tximinoak”

Centre Tricontinental erakundeak kongoarren erresistentzia historikoa deskribatu du The Congolese Fight for Their Own Wealth (Kongoko herriak bere aberastasunaren alde borrokan dihardu) dosierrean (2024ko uztaila, 77. zk). Kolonialismo garaian, Belgikako Force Publique-k... [+]


Kongo eta kobaltoa
Zertarako gaude prest konektatuta jarraitzeko?

Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du... [+]


Gabonetan sortzen den kutsaduraren %57 oparien ondorioz da

Ikerketa baten arabera, Frantziako Estatuan 6,3 milioi tona CO2 isuriko dituzte herritarrek Gabonetan, eta opariak dira horren erantzule nagusiak: %57. Oparien artean, gehien kutsatzen dutenak aparatu elektronikoak eta bitxiak dira, metal eta mineralen erauzketaren ondorioz, eta... [+]


2024-12-19 | Leire Ibar
Garraio publikoa garestitzearen aurka mobilizatu dira Bilbon

Garraio publikoaren prezioa handitzea eta deskontuak kentzea “onartezina” dela kritikatu dute dozenaka pertsonak, Jauzi Ekosozialak eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deituta. Langile klasearentzako “zama gehigarri bat” izango litzatekeela eta... [+]


2024-12-19 | Julene Flamarique
TikToken karbono-aztarna Greziako urteko emisioa baino handiagoa da, ikerketa baten arabera

Sare sozialik opakoena da TikTok: ez du bere isurketei buruzko daturik argitaratzen. Gainontzeko sare sozialek baino gehiago kutsatzen du. 2030erako "karbono neutral" bilakatzeko konpromisoa hartu duela esana du.


Denboraren harrizko gurpila Iruñeko katedralean

"Pictura est laicorum literatura", utzi zuen Umberto Ecok idatzita, Il nome della rosa eleberrian. Irudien bidez mintzatzen da herria, hitzez baino maizago. Artearen funtzio narratiboa nabarmena da Erdi Aroko irudietan, egungo begiekin zail gerta daitekeen arren haiek... [+]


Eguneraketa berriak daude